4.6. Portuko komunitatea

A_34 Zerbitzuak ematen dituzten enpresek ingurumen-arloko araudia bete behar dute, baita ingurumen-arau espezifikoak ere, halakorik ezartzen bada.

Urtebete igaro aurretik, lizentzia ematen den egunetik kontatzen hasita, zerbitzu-emaileek EMAS Europar Batasunaren ingurumen-kudeaketa eta -ikuskaritzako sisteman erregistratuta egon behar dute, edo ISO-14001:2004 ingurumena kudeatzeko sistema bat ezarria eta ziurtatua izan.

Halaber, zerbitzu-emaileek protokolo bat edo, hala badagokio, kontingentzia-plan bat izan behar dute gerta litezkeen isurketetarako, enpresak berak eragindakoetan esku hartzeko, nahiz administrazio eskudunak eskatuta esku hartzeko.

BPAk emakidadunei nahiz kontratistei exijitu beharreko ingurumen-eskakizunen protokoloak ditu, eta indarrean dagoen ingurumen-araudia eta aplikatu beharreko BPAren ingurumen-eskakizunak betetzera behartzen ditu protokolo horrek. (G4-EN27)

 A_35

IKS bat ezarria duten itsas terminalen eta zerbitzu-enpresen kopuru totala eta ehunekoa

Terminal-/Zerbitzu-motaIKSa dutenen kop. totalaIKSa dutenen %
Merkantzien terminala12100
Bidaiarien terminala-
Estiba-zerbitzua-
MARPOL zerbitzua1100
Itsas zerbitzu teknikoa1100

Portuan zerbitzu egiten duten eta ISO 14001:2004 arauaren arabera ziurtatuak dauden 14 enpresa horietatik bostek, gainera, EMAS III egiaztagiria dute.

Portuko Agintaritzak ekimen batzuk egin ditu, portuko zerbitzuak ematen dituzten enpresek eta emakidadunek IKSa hartzea sustatzeko. (G4-EN27)

  • Jarduera-tasarako hobariak erregulatzeko jardunbide egokien hitzarmen orokor bat onartzea.
  • Zerbitzuen baldintza-orrietan eta emate-baldintzetan IKSa izateko eskakizuna sartzea.