Indarrean dagoen portu-araudiak oinarrizko helburu gisa ezarria du, alderdi ekonomiko-finantzarioan, Portuko Agintaritzak autosufizientzia ekonomikoa eta jasangarritasuna lortzea, eta enpresa-helburu gisa, arrazoizko errentagarritasun bat izatea, garraioaren intermodalitateko zerbitzuak emateko helburu nagusiarekin bateragarria dena.
Portuei eta Merkataritza Nabigazioari buruzko Legearen testu bateratua onesten duen irailaren 5eko 2/2011 Errege Dekretuak, 157. artikuluan, zehazten du portu-agintaritzen errentagarritasunak a/b-ren zatidura izan behar duela.
- Ekitaldiaren emaitza, zergak ordaindu ondoren, eta hauek kenduta: besterentzeagatiko emaitzak eta beste ezohiko emaitza batzuk, eta emandako edo jasotako Portuen Arteko Konpentsazio Funtsaren saldoa.
a) 2018ko emaitza doitua = 15.071 mila euro
- Ekitaldiko batezbesteko aktibo ez-korronte garbia, uneko ibilgetua kenduta, ekitaldi horretan jarduerarik egin ez den lursailei eta ondasun naturalei dagokien ibilgetua, zerga geroratuengatiko aktiboak eta zordun komertzial ez-korronteak.
b) 2018ko batezbesteko aktibo ez-korrontea = 793.014 mila euro
Errentagarritasuna = (a/b) x 100 = % 1,90
E_01 Errentagarritasuna = % 1,90
Enpresa-arloan asko erabiltzen den adierazle bat EBITDA (Earnings Before Interest, Taxes, Depreciation and Amortization) da, “interesak, zergak, balio-galerak eta amortizazioak ordaindu aurreko mozkinak”, zeinak enpresa baten negozio-emaitzaren ideia argi bat ematen baitu. Adierazle hori lortzeko datuak BPAren kontabilitatetik hartzen dira (mila eurokoak).
EBITDA = (a+b) – (c+d) mila € = 39.056 mila €
- Negozio-zifraren zenbateko garbia: 70.594
- Ustiapeneko beste diru-sarrera batzuk (jasotako konpentsazio-funtsaren zenbatekoa kenduta): 1.447
- Pertsonal-gastuak: 14.539
- Beste ustiapen-gastu batzuk (emandako konpentsazio-funtsaren zenbatekoa kenduta): 18.446
EBIDTA =39.056 mila euro
Lekuz aldatutako tonak (tokiko trafikoa eta hornidura kenduta)
35.583 mila tona
EBITDA / Lekuz aldatutako tonak
1,097 €/t
E_02 EBITDAk azken bost urteetan izan duen bilakaera, lekuz aldatutako tona guztien bilakaera, EBITDA ratioaren bilakaera lekuz aldatutako tonekin alderatuta eta EBITDAren aldakuntza-ehunekoaren bilakaera, ehuneko gisa adierazia, aurreko ekitaldiarekiko.
2018/2014
2018 | 2017 | 2016 | 2015 | 2014 | |
---|---|---|---|---|---|
EBITDAren bilakaera n/(n–1) | 0.92 | 1,19 | 0,99 | 1,06 | 0,95 |
EBIDTA (mila eurokoak) | 39.056 | 38.440 | 32.433 | 33.073 | 31.348 |
Lekuz aldatutako tonak (mila t) | 35.583 | 34.195 | 31.949 | 32.400 | 30.820 |
EBITDA / tona €/ t | 1,097 | 1,194 | 1,015 | 1,021 | 1,02 |
Finantza-alderdian, zorraren zerbitzua,
100 × (zorraren amortizazioa + interesak) / (cash flowa)
gisa adierazia, mila eurotan azaltzen da 2017rako
Amortizazioa + Interesak = 3.130
Cash flowa = 42.412
Zorraren zerbitzua = (amortizazioa + interesak)/cash flowa
E_03 Zorraren zerbitzua = % 7,38
Aktiboei dagokienez, lursail batzuek ez zuten jarduerarik izan 2018an, eta erreserban daude izan lezaketen balioa emateko —ekonomikoa, soziala edo ingurumenekoa izan—; haien zenbatekoa hemen adierazten da, batez besteko aktibo ez-korronte garbien totalarekin erlazionatuta. (mila eurokotan)
Jarduerarik gabeko lursailek 41.893 mila euroko balioa dute. Batezbesteko aktibo ez-korronte garbiaren zenbatekoa 793.014 mila euro da.
E_04 (Jarduerarik gabeko lursailak / Batez besteko aktibo ez-korronte garbia) x 100 = % 1,9
Portuko negozioari dagokionez, gastuak eta ustiapen-sarrerak erlazionatzen dituen adierazlea hau da (mila eurokoak):
E_05 Ustiapen-gastuak / Ustiapen-sarrerak
mila eurokotan | 2018 | 2017 | 2016 | 2015 | 2014 |
---|---|---|---|---|---|
Gastuak/Sarrerak | 0,91 | 0,89 | 0,92 | 0,93 | 0,99 |
Ustiapen-gastuak | 64.152 | 61.397 | 61.518 | 60.435 | 61.858 |
Ustiapen-sarrerak | 70.594 | 68.779 | 66.962 | 65.206 | 62.506 |
BPAren kontabilitateko egoera-orrietan, Estatuko Portuen Erakunde Publikoa (OPPE), Europako Inbertsio Bankua eta Europako Erkidegoa agertzen dira. (G4-17)