Enplegua portuko komunitatean
S_19 Merkantzien itsas terminalek, bidaiarien itsas estazioek eta portu-zerbitzuak ematen dituzten enpresek sortutako enplegu-kopuru zenbatetsia 4.700 da. BPAk 2015ean eragin ekonomikoaren inguruan egindako azken azterketatik lortu da datu hori.
Laneko segurtasuna eta portu-zerbitzuen eta -emakiden inguruko trebakuntza
S_20 Portu-zerbitzuei buruzko baldintza berezien orriek esaten dute zerbitzua ematen duenak laneko segurtasunari eta osasunari buruzko legedia bete behar duela, eragiketak segurtasun-baldintzetan egiteko behar adina giza baliabide eta baliabide material izan behar dituela, eta Portuko Agintaritzaren Larrialdietako Barne Planean sartu behar duela, eta, hala badagokio, Portuaren Zaintza Planean, bere giza baliabide nahiz baliabide material guztiekin.
Halaber, zerbitzu-emaileak etengabeko prestakuntza eman behar die bere langileei, ezartzen diren trebakuntza-aurreikuspenen arabera, eta, hala badagokio, Bilboko Portuak zehazten dituen planen arabera. (G4-LA14, G4-LA15, G4-LA16)
S_21 Bilboko Portuko Agintaritzak enpresa-jarduerak koordinatzen ditu enpresekin, portuan, portu jabea den aldetik.
Koordinazio-lanetarako, Portuko Agintaritzak web-atari bat du (CTAIMA), eta, atari horretan, portuan zer lan-arrisku dauden ikus dezakete enpresek, eta eskura dute enpresa-jarduerak koordinatzeko bete beharreko dokumentazioa.
Koordinazioa honela egituratuta dago:
- Jarduera propioko kontratak
- Jarduera propioa ez duten kontratak
- Arrisku bereziko kontratak
- Lehiatzen diren enpresak
S_22 Bilboko Portuan, 11 enpresak dute OHSAS sistema.
Prebentzio Sailak portuan instalatutako enpresen kudeaketa-sistemak ezartzeari buruzko informazioa biltzen du aldian behin, galdera-sorten bidez.
OHSAS lan-arriskuak prebenitzeko sistema bat ezarria duten itsas terminalen eta zerbitzu-enpresen kopuru totala eta ehunekoa
Terminal-/Zerbitzu-mota | OHSAS sistema dutenen kop. totala | OHSAS sistema dutenen % |
---|---|---|
Merkantzien terminala | 9 | 100 |
Bidaiarien terminala | - | - |
Estiba-zerbitzua | - | - |
MARPOL zerbitzua | 1 | 100 |
Itsas zerbitzu teknikoa | 1 | 100 |
S_23 2018an, portuko komunitatearentzako segurtasunari eta babesari lotutako trebakuntza-ekintza bat egin zen, Portuko Agintaritzarekin koordinatuta.