3. eranskina. 2018ko txostenaren kalifikazioaren adierazpena eta egiaztapena

(G4-32) (G4-33)

Alberto Ojanguren Bergaz jaunak, Bilboko Portuko Agintaritzaren Babes eta Ingurumen Saileko buruak (organo hori arduratzen da Jasangarritasun Txostenari eta haren edukiari buruzko kontuez),

HAU ADIERAZTEN ETA ZIURTATZEN DU:

Bilboko Portuko Agintaritzaren 2018ko Jasangarritasun Txostena bat dator zorroztasunez G4 bertsioko GRIren jasangarritasun-txostenak egiteko gidaren irizpideekin.

Bilbao Plaza Marítima Puertos enpresak 2018ko Txostenaren kanpoko egiaztapena egin du, 3. eranskin honetako ziurtagirian adierazten den bezala.

BPAren organo nagusiak parte hartu du Bilbao Plaza Marítima Puertos aholkularitza-enpresaren egiaztapena eskatzen.

Bilbao Plaza Marítima Puertos enpresak ez dauka inolako mendekotasunik Bilboko Portuko Agintaritzarekiko.

BILBOn, 2019ko abenduan.

 

 

Manuel Santos Sabrás Doctor bide, ubide eta portuetako ingeniari eta Bilbao Plaza Marítima Puertos enpresako administratzaile nagusiak (1992an sortu zen enpresa)

HAU ADIERAZTEN ETA ZIURTATZEN DU:

Bilboko Portuko Agintaritzaren 2018ko Jasangarritasun Txostenean gorriz ageri dira GRI adierazle horien edukiei erantzuten dieten eta haiek estaltzen dituzten ataletan dauden GRI G-4 adierazle guztiak.

2018ko Txosteneko 2. eranskinean xehetasunez zerrendatzen da txostenaren edukia, eta egiaztatzen da G-4 bertsioko GRI jasangarritasun-txostenak egiteko gidan zehaztutako gaiak aztertu direla eta haiei erantzun zaiela.

Bilboko Portuko Agintaritzaren 2018ko Jasangarritasun Txostena G4 bertsioko GRIren jasangarritasun-txostenak egiteko gida aplikatzeko irizpideekin zorrotz bat etorriz idatzi da.

BILBOn, 2019ko abenduan.

Manuel Santos Sabrás