Dimentsio Ekonomikoa

Atal honetan, Portuko Agintaritzaren egoera eta ingurunearekiko bilakaera (ingurunearen garapen sozioekonomikoan parte hartzen du Portuak) aztertzen dira.

Portuko trafikoa eta haren bilakaera adierazle onak dira, bai barneko alderdiari dagokionez, bai Portuak ingurunearekiko duen harremanari dagokionez. Erantsitako koadroan eta grafikoan, 2006-2017 aldiko trafikoak adierazten dira. Haietan, krisiaren eragina ikus daiteke: 2005etik 2007ra bitartean, hazkundea izan zen, eta 2009an, berriz, jaitsiera handia izan zen; 2010ean, hazten hasi zen; eta 2011n eta 2012an, jaitsiera koiunturalak izan ziren berriro.

Politika ekonomikoa