Europar Batasunaren ingurumen-politikak ingurumen-zainketarako, -prebentziorako eta -erantzukizunerako oinarrizko legedia ezarri du, eta politika hori eraginkortasunez aplikatzen eta eguneratzen laguntzeko ekintzak sustatzen ditu. Ekimen horietako bat izan zen LIFE ingurumenerako finantza-tresna.
LIFE programaren barruan, HADA proiektua zegoen, Estatuko Portuen erakundeak Espainiako portu batzuekin —besteak beste, Bilboko Portuarekin— lankidetzan egin zuena.
Gaur egun, Bilboko Portuan dauden HADA proiektuko instalazioak Portuko Agintaritzaren ondare izatera pasatu dira, eta Ingurumena Zaintzeko Planeko instalazioekin batera —Kanpoko Abran Bilboko Portua Handitzeko Obren Ingurumen Inpaktuari buruzko Adierazpenean ezarria—, Monitorizazio Sistema osatzen dute, zeinak kutsadura akustiko eta atmosferikoa kontrolatzen baitu eta aukera eman baitu arazo horri denbora errealean erantzuteko.
A_05 Portuaren emisiogune nagusiak (puntualak eta zehaztugabeak) Santurtziko Portuaren eta Punta Luceroren arteko industrialdean dauden enpresen tximinietakoak, berotze-tximinietakoak eta aire libreko hauts-materialen biltegiratzekoak dira.
Koadro honetan, portuan dauden emisioguneak eta haien garrantzia erakusten da (1 garrantzitsuena da). (G4-EN30)
Jarduera-mota | Garrantzia | Gune-kopurua |
---|---|---|
Aire zabalean egoten diren ontziratu gabeko produktu solidoen biltegiratzea | 1 | 3 |
Ohiko bitartekoekin ontziratu gabeko produktu solidoak manipulatzea | 2 | 3 |
Estali gabeko sistema berezien bidez ontziratu gabeko produktuak manipulatzea | - | - |
Emakidetako industria-jarduerak | 3 | 6 |
Ontzien kroskoak garbitzea eta margotzea | - | - |
Obrak | 4 | |
Olanarik gabeko kamioietako kaxek eragiten dituzten emisioak | 6 | |
Ibilgailuetako motorrek eragiten dituzten emisioak | 5 | |
Atrakatutako ontziek eta gurutzaontziek eragiten dituzten emisioak | 7 |
A_06 2018an, hauts-emisioei edo airearen kalitateari lotutako 2 kexa edo salaketa jaso dira.
Portuko Agintaritzak ez dauka ingurumenari lotutako kexak jasotzeko eta kudeatzeko prozedura espezifikorik.
2016 | 2017 | 2018 | |
---|---|---|---|
Kexa-kopurua | 3 | 3 | 2 |
A_07 Portuko Agintaritzak portu osoko jarduerari lotutako emisioak kontrolatzeko ezarritako neurriak.
- Atmosferara egiten diren emisioen arloko baimenen eta jakinarazpenen inguruan jarraipena egitea portuko operadoreei.
- Jardunbide egokien gidak eta borondatezko ingurumen-kodeak.
- Portuko Agintaritzako teknikariek zuzeneko gainbegiratzea egitea kaian.
- Airearen kalitatearen parametroak denbora errealean neurtzeko sistemak daude, eta aldizkako kanpainak egiten dira.
- Emisioguneak eremu sentikorretatik urruntzeko portuko instalazioko jarduera berrantolatzea.
- Ingurumeneko jardunbide egokien hitzarmenak sinatzea.
- Hauts-emisioak kontrolatzeari lotutako neurri tekniko espezifikoak, hala nola ontziratu gabeko produktuen eta bideen ureztatze-sistemak kontrolatzekoak.
Portuko Agintaritzak, emakiden eta zerbitzu-operadoreen eskaerak aurkeztean, Ingurumeneko Jardunbide Egokien Hitzarmenaren sinadura behar du. (G4-EN32)
BPA azterketa eta txosten asko ari da egiten portu osoko jarduerari lortutako aireko emisioak kontrolatzeko eta haien jarraipena egiteko; besteak beste, hauek: (G4- EN27)
- Bilboko Portuaren ingurumen-zaintzarako programa: Airearen Kalitatea eta Akustika, Tecnaliaren Urteko Txostena, 2018.
- Urteko Ingurumen Adierazpena.
- Bilboko Portu osoko portu-eragiketa guztien bizi-zikloaren analisian oinarritutako Produktuaren Ingurumen Adierazpena.
BPAk emakidadunei eta kontratistei exijitu beharreko ingurumen-baldintzen protokoloak ditu, eta atal espezifiko bat emisio atmosferikoen kudeaketari buruzkoa da.
Airearen kalitatea kontrolatzeko estazioen sarea
A_08 Bilboko Portuko Agintaritzaren airearen kalitatea kontrolatzeko estazioen sarea meteorologia-estazio automatiko batek eta hiru neurketa-kabina finkok osatzen dute (Areeta, Santurtzi eta kontradikea).
Portuan dauden kondizio klimatologikoen berri izateko behar adina informazio ematen du sareak, bai eta denbora errealeko partikulen kontzentrazioari buruzko informazioa ere (partikula jalkikorrak, PM10, Pm2,5 eta SO2).
Portuko Agintaritzaren Larrialdietarako Kontrol Zentroak (LKZ) Bilboko Portuan hauts-merkantziekin egiten diren eragiketa guztien jarraipena egiten du, eta kaietan hauts-kutsadura eragin lezaketen merkantzien garraio horizontal nahiz bertikaleko eragiketa guztiei buruzko txostenak egiten ditu egunero.
Halaber, Eusko Jaurlaritzako airearen kalitatea zaintzeko sareak ematen dituen datuak erabiltzen dira; zehazki, Santurtziko, Zierbenako eta kai nautikoko estazioei buruzkoak, Bilboko Portuko jarduerak inpaktua eragitea aurreikusten den eremuan daudelako.
Estazio meteorologikoak, analizatzaileek eta LKZko txostenek ematen duten informazioa jasotakoan, datuak elkarrekin konparatzen dira, partikulen dispertsioaren bilakaeraren denbora errealeko jarraipena egiteko.
Halaber, aplikazio informatiko baten bidez, partikulen bidezko kutsaduraren gertaera posibleak simula eta aurreikus daitezke. Horri esker, planteatutako kutsadura-egoerekin bat datozen erabakiak hartzeko behar den informazioa izan daiteke une oro.
2018an, portuko jardueretako partikulen emisioguneak karakterizatzeko kanpaina esperimentalak egin dira.
A_9 Hona hemen Tecnaliaren 2018ko urteko txostenaren ondorioak, airearen kalitateari dagozkionak: (G4-EN21) (G4-EN30)
- Partikula jalkikorrak
- 2018an, eguneko 300 mg/m2 baino gehiagoko kontzentrazioak erregistratu dira bi estazioetan. Bi kasutan, kontradikean eta Santurtzin. Alemaniako eta Herbehereetako arauen arabera, gizakientzako esposizio-muga larria eguneko 350 mg/m2 da (immisio-mailen hileroko batezbestekoen urteko batezbestekoa). 2018an Santurtzin eta kontradikean erregistratutako partikula jalkikorren mailak ez dira iristen muga horretara; eguneko 201 mg/m2 eta 219 mg/m2 dira, hurrenez hurren.
- PM10 partikulak
- Estazio bakar batean ere ez dira gainditu PM10en mugako balioak; izan ere:
- Batez besteko kontzentrazioak hauek izan dira: 26 µg/m3, kontradikean; 21 µg/m3, Areetan; 21 µg/m3, Santurtzin (BPA); 17 µg/m3, Zierbenan; eta 13 µg/m3, Santurtzin (EJ).
- > 50 µg/m3-ko eguneroko kontzentrazioak erregistratu dira: 10 aldiz, Kontradikean; 8 aldiz, Santurtzin (BPA); eta 3 aldiz, Areetan; eta inoiz ez, Zierbenan eta Santurtzin (EJ), baina ezarria dago urtean 35 kasuraino erregistra daitezkeela.
- Estazio bakar batean ere ez dira gainditu PM10en mugako balioak; izan ere:
- PM2,5 partikulak
- Estazio bakar batean ere ez da gainditu PM2,5 (25 µg/m3) partikulen urteko muga-balioa. Izan ere, batezbesteko hauek izan dira: 12 µg/m3 Santurtzin (BPA), eta 10 µg/m3 Algortan eta Santurtzin (EJ).
- Sufre dioxidoa (SO2)
- Estazio batean ere ez dira gainditu osasunaren babeserako SO2-ren muga-balioak eta alerta-atalaseak, ez eta landarediaren babeserako maila kritikoa ere, kontzentrazio hauek lortu baitira:
- Orduko maximoak: 44 µg/m3, Areetan; 50 µg/m3, Santurtzin (EJ); 9 µg/m3, Algortan; eta 27 µg/m3, Santurtzin (BPA).
- Eguneko maximoak: 20 µg/m3, Areetan; 16 µg/m3, Santurtzin (BPA); 12 µg/m3, Santurtzin (EJ); eta 6 µg/m3, Algortan.
- Urteko batezbestekoa: 8 µg/m3, Santurtzin (BPA); 5 µg/m3, Areetan; 4 µg/m3, Santurtzin (EJ); eta 3 µg/m3, Algortan.
- Neguko batezbestekoa: 4 µg/m3, Areetan; 7 µg/m3, Santurtzin (BPA); 5 µg/m3, Santurtzin (EJ); eta 3 µg/m3, Algortan.
- Estazio batean ere ez dira gainditu osasunaren babeserako SO2-ren muga-balioak eta alerta-atalaseak, ez eta landarediaren babeserako maila kritikoa ere, kontzentrazio hauek lortu baitira:
- Partikulen emisio zehaztugabeak
- Estazio bakoitzean lortutako batezbestekoak konparatu dira, datu hauek kontuan hartuz:
- 2018ko ordu guztien batezbestekoa (8.760 ordu).
- Ontziratu gabeko produktuak manipulatu diren orduen batezbestekoak (4.565 ordu).
- Ontziratu gabeko produkturik manipulatu ez den orduen batezbestekoak (4.195 ordu).
- Estazio bakoitzean lortutako batezbestekoak konparatu dira, datu hauek kontuan hartuz:
Konparazio horietatik, Portuaren jardueraren inpaktua interpreta daiteke. Nolanahi ere, kontuan izan behar da Portuko nahiz inguruko guneetako emisioen aldakortasuna (industria, kanpoko zirkulazio eta Nerbioi Behereko gainerako eremuetatik iris litekeen kutsadura guztiarena). Gainera, eragin meteorologikoak ziurgabetasun-tarte bat eragin dezake.
2018ko ordu guztien urteko batezbestekoak ontziratu gabeko produktuen mugimenduak izan diren orduen batezbestekoekin alderatzen direnean, edo mugimendurik izan den orduen batezbestekoekin alderatzen direnean, ikusten da PM10 partikulen urteko batezbestekoa aldatu egiten dela estazio guztietan, ontziratu gabekoen mugimendua izan denean. Estazio guztietan, ordu guztien batezbestekoaren eta ontziratu gabeko gaien mugimenduak dauden orduen batezbestekoaren artean 1 µg/m3-ko aldea dago. Ontziratu gabekoen mugimendurik ez dagoenean, ordea, kontzentrazioa jaitsi egiten da: 2 µg/m3 Areetan, Santurtzin (EJ), Algortan eta Zierbenan; eta 3 µg/m3 Santurtzin (BPA) eta kontradikean. Portuko ontziratu gabekoen mugimenduarekiko lotura zuzena adierazten du horrek.
PM10en eguneroko zikloak aztertzean, aldeak daude ontziratu gabeko produktuak lekuz aldatu ez diren orduen bilakaeraren eta ontziratu gabeko produktuak lekuz aldatu diren orduen bilakaeraren artean. Eta alde hori handiagoa da neurketa-estazioa portutik hurbilago badago.