4.3. Ingurumenaren kalitatea. Uraren kalitatea

Ur-xaflaren kalitatea zaintzea da portu bateko kontrolik zorrotzena behar duen alderdietako bat, presio ugari jasotzen baititu.

Uraren Esparru Direktiba aplikatzearen eraginez egin beharreko jarduerak egiteak uren kalitatea gehiago zaintzea ekarriko du, eta, beraz, handitu egingo dira horretarako aurrekontuak. (G4-EN27)

A_10 Taula honetan, portuan dauden uren kutsadura-guneak eta haien garrantzia erakusten dira (1 garrantzitsuena da). (G4-EN22)

Isurketaren jatorriaGarrantzia
Ibaiak, errekak, euri-bideak edo erretenak6
Euri- edo euriztatze-isurketak, kanalizatu gabeak edo kanalizatuak eta tratatu gabeak2
Portu-emakiden isurketa industrialak1
Obrak7
Ontzietako isurketa aratu gabeak8
Ontziratu gabeko produktu solidoak kargatzean/deskargatzean sortutako jarioak3
Ontziak kaian erregaia hartzea eta ontzia han jan-edariez hornitzea4
Ontziratu gabeko produktu likidoak kargatzean/deskargatzean gerta litezkeen ustekabeko isurketak5

Portuko uren kalitatea okertzearen arrazoi nagusitzat har daitezke ibaian gora egindako isurketak, emakidetako isurketak eta ustekabeko isurketak.

2018an, ez da izan portuko uren eta dartsenen jalkinen kalitatean inpaktu nabarmena izan duen isurketarik (ez puntualik, ez zehaztugaberik). (G4-EN24)

BPAk hitzarmen bat sinatu du Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin (BBUP) eta Uraren Euskal Agentziarekin (URA), Bilboko Portuko Saneamenduaren Ordezko Aukeren Aurreproiektua idazteko. Portuko uren isurketa- eta kutsadura-guneen inbentarioa eta karakterizazioa azaltzen dira aurreproiektu horretan.

A_11 Uren kalitatea zaintzeko eta kontrolatzeko planteatzen diren eskakizunei erantzuteko, Bilboko Portuko Agintaritzak bi mekanismo-mota hauek jarri ditu: (G4-EN27)

  • Iturri-emisio puntualei erantzuteko mekanismoak.
  • Iturri-emisio zehaztugabeei erantzuteko mekanismoak.

Estolda-sareen eta emisio-iturrien egoerari buruzko azterketa eta inbentarioa egin ondoren, 2007an, Prebentzio eta Ingurumen Saila Eusko Jaurlaritzako Uraren Euskal Agentziarekin harremanetan jarri zen, hondakin-urak lurrera eta itsasora botatzeko baimena lortzeko.

Egokitzapen-plan bat egin da, eta haren helburua da portuan sortzen diren hondakin-ur guztiak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren kolektoreak jasotzea, edo, bestela, tratatzea, portuko jabari publikoko uretara bota aurretik.

Horrez gain, BPAk neurri hauek ezarri ditu portuko uren kalitatea hobetzeko eta kontrolatzeko:

  • Isurketen arauzko baimenak emateen jarraipena.
  • Uraren eta jalkinen kalitatearen karakterizazioa egiteko aldizkako kanpainak.
  • Ontziratu gabeko produktuak kargatzeko/deskargatzeko jarraibide tekniko espezifikoak.
  • Emakidak emateko kondizioak betetzen dituzten hondakin-uren eta jariatzeen kudeaketari buruzko ingurumen-baldintza espezifikoak.
  • Jardunbide egokien hitzarmenak.
  • Itsas poluzioagatiko larrialdiei erantzuteko itsasoko barne-planak onartzea eta garatzea.
  • Hobekuntza ustekabeko itsas kutsaduraren kontrako baliabide propioak ematean.

Portuko Agintaritzak begiratzen du emakidek isurketen arloan behar diren baimenak dituen.

Bilboko Portuko Saneamenduaren Ordezko Aukerei buruzko Aurreproiektuaren emaitzak —BPAk, BBUPk eta URAk sinatuak— Plan Hidrologikoan azaltzen dira.

A_12 Ahalik eta ezagutza sakonena izateko, Bilboko Portuko Agintaritza uraren kalitateari eta bere funtzionamenduko jardueren eraginez sortutako egoerei buruz hainbat azterketa egiten hasi da, eta, horrez gain, portuko obrak egiteko ingurumen-agintari eskudunek adostutako ingurumen-inpaktuaren adierazpenetatik eratorritako ingurumen-zaintzarako programak betetzeko ardura du. Hona hemen azterketa horietako batzuk: (G4-EN26) (G4-EN27)

  • Bilboko Portuaren Zaintza Biologikorako Plana eta lasta-uren bidez Bilboko Portuan sartutako fitoplankton toxikoak izan litzakeen arriskuen ebaluazioa eta kudeaketarako dituen inplikazioak.
  • Bilboko Portuko inguruko ingurumen-kondizioen eta kondizio meteorologiko eta ozeanografikoen azterketa hidrokarburoen isuri posibleen eboluzioari buruz.
  • EAEko kostaldeko eta trantsizioko uren egoera ekologikoa.
  • Portuko uren kalitatearen analisia.
  • Portu-eremuetako uren kalitatea kontrolatzeko programa bat garatzea.

A_13 Zerbitzu-eremuaren azaleraren % 100ean, hondakin-urak jasotzen eta tratatzen dira; bestela, araztu egiten dira, edo Bilboko Ur Partzuergoaren kolektoreetara konektatuta egoten dira, gero tratatzeko. (G4-EN22)

A_14 Zerbitzu-eremuaren azaleraren % 100ean, euri-urak jasotzen dira, eta azalera horren % 5an, euri-urek tratamendua jasotzen dute; zehazki, AZ1 kaian.

A_15 Hondakinak erretiratzeko, baliabide tekniko hauek erabili ziren:

  • IBAI GARBI BERRIA ontzia (jabetzan)
  • URGARBI SL zerbitzu-enpresa, ur-xaflaren ohiz kanpoko garbiketetarako
  • Gure Itsaso Garbia ontzia (krosko hutsekoa)

Egunero egin da garbiketa.
2018an, 127.600 kg hondakin flotatzaile jaso ziren.

A_16 Bilboko Portuko Agintaritzak ustekabeko itsas kutsaduragatiko gertaeren itsasoko barne-plan (IBP) bat du 2015etik. (G4-EN27)

BPAren ardura da plan hori zuzentzea, koordinatzea eta martxan jartzea.

IBPa eguneratu egiten da portuko eremuan aldaketa nabarmenak daudenean, Itsasoko Barne Plana aktibatutakoan eta aldizka, gutxienez lau urtetik behin.

Urtean hiru jarduera egiten dira erantzute-ekipoetarako, Planaren eraginkortasuna egiaztatzeko.

BPAk bitarteko material hauek ditu isurketen kontingentziei erantzuteko:

  • 1.250 m hesi puzgarri eta hura puzteko, manipulatzeko, zabaltzeko eta finkatzeko behar den ekipoa.
  • Kasete trukagarrien 1 skimmer.
  • 400 m hesi autopuzgarri.
  • Kutsadurari eusteko mantak eta xurgatzaileak.
  • Olioak jasotzeko ontzi biltzaileak.
  • Dispertsatzaileak aplikatzeko sistema eramangarria.
  • Evaristo de Churruca II atoiontzia.
  • Jarduera anitzetarako Hirurak bat ontzia.

Horrez gain, badaude beste baliabide batzuk, enpresa pribatu edo erakunde publikoen jabetzakoak.

  • 2.150 m kutsaduraren kontrako hesi.
  • Baliabideak dituzten ontziak (dispertsatzaileak, txanbergak…).
  • Ontzi osagarriak.
  • Skimmerak.
  • Material xurgatzaileak.

2018an ez da aktibatu Itsasoko Barneko Plana (IBPa).

BPAren ontziek garbitzen dituzte IBPa aktibatzea eragiten ez duten ustekabeko isurketak.

IBPa aktibatzea eragin ez duten itsas poluzioko gertaeren kopurua.20
IBPa aktibatzea eragin duten itsas poluzioko larrialdien kopurua. Emakidaren batena, Portuko IBPa aktibatzeko beharrik ez zuena (“0 egoera”)0
Portuko IBPa aktibatzea eragin duten itsas poluzioko larrialdien kopurua (“0 egoera”)0
Itsas Plan Nazionala aktibatzea eragin duten itsas poluzioko larrialdien kopurua (“1 egoera edo hortik gorakoa”)0

A_17 Hondakin-urak —hirikoak (HHU), industrialak (HUI) edo mistoak— sortzen dituzten BPAren jarduerak hauek dira:

  • Sarbideak kontrolatzeko postuak (HHU).
  • Aduanako bulegoak (HHU).
  • Bulegoak eta lantegiak (mistoak).

Hondakin-ur horiek udal-kolektorerako eta tratamendu propioa egiteko dira. (G4-EN22)