1.1. Portuko Agintaritzaren aurkezpena eta jasangarritasun-estrategia

(G4-1) (G4-30) (G4-50)

Aurkezpena – Lehendakariaren adierazpena

2011ko irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuak, Portuei eta Merkataritza Nabigazioari buruzko Legearen testu bateratua onartzen duenak, 55.4. artikuluan zehazten du enpresa-planaren urteko proiektuarekin batera jasangarritasun-txosten bat aurkeztu behar dela, eta txosten horrek erakutsi behar du portu-politika betetzen dela jasangarritasun instituzionalaren alderdian eta alderdi ekonomiko, sozial eta ingurumenekoetan.

Arlo instituzionalean, Portuko Agintaritzak 2018ko uztailean onartu zuen 2022rako Plan Estrategikoko aurreikuspenak bete egin dira 2018an. Helburu hauek ditu Plan Estrategikoak: trafikoak dibertsifikatzea eta berreskuratzea, eragin-eremua handitzea, intermodalitatea bultzatzea eta portu lehorretako sarea indartzea. Jasangarritasun ekonomikoari dagokionez, merkantzien trafikoa 35,6 milioi tona izan da guztira 2018an, 2017an baino 1,4 MT gehiago (% 4,1 gehiago).

Ontzi guztiek izan dute joera positiboa: ontziratu gabeko produktu likidoek (+% 3,6) eta solidoek (+% 4,7) gora egin dute. Merkantzia orokorrak % 4,7 egin zuen gora; bereziki, siderurgiakoak (% 6). Kontainerren trafikoa, berriz, 638 mila TEUra iritsi zen; 2017an baino % 5,5 gehiago da hori.

2018ko negozio-zifra 70,6 milioi euro izan zen, aurreko urtekoa baino % 2,6 handiagoa. Kontuan hartu behar da 2018ko uztailetik aurrera % 10 jaitsi zela merkantziaren tasaren zenbatekoa, eta, horren ondorioz, 1,2 milioi euro egin zuela behera BPAren fakturazioak.

Bilboko Portuko Agintaritza prest dago portuko zerbitzu-eremuko lur eta uren balorazio berriari lotutako okupazio-tasa murrizteko. Aurreikusten da Sustapen Ministerioak 2019an onartzea tasa-jaitsiera hori.

Bestalde, 39,1 milioi euroko balioko baliabideak sortu dira (Ebitda).

Banku-zor garbia 42,5 milioi eurokoa da, 1,14 aldiz Ebitda. Beraz, enpresak zorpetze-profil ertain-baxua dauka, eta kaudimen-adierazleak egokiak dira.

Bestalde, 794 mila euro jaso dira Europako Batzordetik, TEN-T 2012 Efficient Operations eta CEF 2015 Connecting Europe Facilities azpiegitura-programen bidez, Bilboko Portua handitzeko erdiko kai-muturreko obraren lehen faserako.

BPAren 2018ko inbertsioa 48,2 milioi eurokoa izan da; 2019rako aurreikuspena, berriz, 61,3 milioi eurokoa da.

Gizartearen arloan, inguruarekiko harremanak mantendu ditugu bisita gidatuen, didaktikoen eta informatiboen programaren bidez; 7.437 parte hartu dute bisita horietan.

Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioak alderdi soziokulturalak garatzen jarraitu du.

Jarduera komertziala areagotu egin da, Plan Estrategikoak ezarritako ildoei jarraikiz.

Ingurumenaren alderdiak, espresuki jasoa Plan Estrategikoan, hobetzen jarraitzen du, bai Portuko Agintaritzari dagokionez —zaratei, isurketei eta dragatze-materialei lotuta—, bai terminalen emakidadunei dagokienez —merkantziak manipulatzeko jardunbide egokiei lotuta—.

Txostenaren osagarri, 1. eranskina dugu, non jasotzen baita Estatuko Portuen Erakunde Publikoak (OPPE) proposatutako adierazle orokorren zerrenda eta definizioa. Adierazle horiek dira txosten hau idazteko oinarria. (G4-18) (G4-19) (G4-20) (G4-21) (G4-DMA)

Atsegin handiz aurkezten dut 2018ko Jasangarritasun Txostena. 2010etik, urtero egiten da. Horri esker, Bilboko Portuko Agintaritzaren plan estrategikoen eta jasangarritasun-politikaren jarraipena egiazta daiteke, eta OPPE Portuen Erakunde Publikoaren mende dauden gainerako portu-agintaritzen kalitate-mailarekin konpara daiteke. (G4-28) (G4-29)

 Alderdi materialak eta estaldura (G4-18) (G4-19) (G4-20) (G4-21)

GRI-G4 jasangarritasun-txostena idazteko, kontuan hartu dira enpresa-planarekin batera aurkeztu behar izaten den urteko jasangarritasun-txostena idazteko OPPEk definitu dituen edukiak, estaldura eta adierazleak. GRI-G4 gidan adostasun zehatza lortzeko behar diren ildoekin eta adierazleekin osatu da txostena. Txosten honen aurkibidean, txostenean garatzen diren alderdi materialen zerrenda jasotzen da.

Txostenean, gorriz markatu dira GRI-G4-ren adierazleak oinarrizko edukiak eta eduki orokor eta espezifikoak kokatzean.