Atal honetan, Portuko Agintaritzaren egoera eta ingurunearekiko bilakaera (ingurunearen garapen sozioekonomikoan parte hartzen du Portuak) aztertzen dira.
Portuko trafikoa eta haren bilakaera adierazle onak dira, bai barneko alderdiari dagokionez, bai Portuak ingurunearekiko duen harremanari dagokionez. Erantsitako koadroan eta grafikoan, 2007-2018 aldiko trafikoak adierazten dira. Haietan, krisiaren eragina ikus daiteke: 2007ra bitartean, hazkundea izan zen, eta 2009an, berriz, jaitsiera handia izan zen; 2010ean, hazten hasi zen; eta 2011n eta 2012an, jaitsiera koiunturalak izan ziren berriro.
Goranzko joera 2013an hasi zen, eta jarraitu egin zuen 2018an, 35,6 MTra iritsi arte.
Urtea | 2018 | 2017 | 2016 | 2015 | 2014 | 2013 | 2012 | 2011 | 2010 | 2009 | 2008 | 2007 | 2006 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Milioi t. | 35,6 | 34,2 | 32,1 | 32,4 | 30,8 | 29,6 | 29 | 31,7 | 33,7 | 31,6 | 38 | 38,4 | 37,2 |
Jarraian, Portuko Agintaritzarekin erlazionatutako alderdi sozioekonomikoak —hala nola egoera ekonomiko-finantzarioa, inbertsioak, zerbitzuak eta haien diru-sarrerak, sortutako balioa eta produktibitatea, eta Bilboko Portua Zerbitzu Integratuen Enpresarekin erlazionatutako eragin ekonomiko eta soziala— barne hartzen dituzten adierazle batzuk zehazten dira.