1.5. Konpromiso instituzionala

(G4-15)

I_32

Portu Agintaritza zenbait zerbitzu telematiko ematen ari da e-puertobilbao merkataritza elektronikorako plataformaren bidez, ontzien eta merkantzien portuko sarrera-irteerak azkarrago eta modu eraginkorragoan kudeatzeko.

Gaur egun, hauek dira Bilboko Portuko portu-komunitate logistikoko enpresentzako zerbitzuak:

  1. Itsasontziak sartzeko eta ateratzeko kudeaketa-zerbitzu integratua (PIDE).
  2. Merkantzia arriskutsuak kudeatzeko zerbitzua.
  3. Aitorpen laburrak kudeatzeko zerbitzua.
  4. Karga-agiriak kudeatzeko zerbitzua.
  5. Muga Ikuskaritzako Postuko (MIP) edukiontzien kokapena koordinatzeko zerbitzua.
  6. Errepide bidezko garraioa sartuko dela portuko kontrolguneari jakinarazteko aurreabisu-zerbitzua eta terminaletako ateak kudeatzekoa.
  7. Karga-zerrendak edo esportaziorako paperik gabeko segimendua.
  8. Onartzekoen eta entregatzekoen zerbitzua.
  9. Sarrera Aitorpen Laburra (ENS) kudeatzeko zerbitzua.
  10. Irteera Aitorpen Laburra (EXS) kudeatzeko zerbitzua.
  11. Garraio-aginduen zerbitzua
  12. Merkantziak trenez sartu/ateratzeko zerbitzua.
  13. Garraiobideen eta merkantzien trazabilitate-zerbitzua.

I_33 Berrikuntzaren alorrean, Portuko Agintaritzak “Adimen Portua” proiektuan parte hartzen du, balio erantsiko bi zerbitzuren prototipo bat garatzeko, “Smart Port”en eskemari jarraituz. Proiektu hori SPRIren Etorgai programaren barruan dago, eta sektoreko hornitzaile espezializatuek eta Portuko zenbait bezerok parte hartzen dute.

2018an, 324 mila euro bideratu ziren I+G+Bko gastuetara; ustiapen-gastuen % 0,51.

I+G+Bko gastuak (Mila eurotan)
1-Berrikuntza-gastuak 324
2-Ustiapen-gastuak 64.152
Berrikuntza / Ustiapena (%) %0,51

I_34 Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioa eta jarduera sozialak (G4-16)

Bere estatutuek zehazten duten bezala, Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioa irabazi-asmorik gabeko fundazio bat da, izaera juridikoa eta ondare propioa dituena —erakunde sortzaileetatik independentea—, eta gaitasun osoa du bere helburuak betetzeko.

Hamar patrono fundatzailek osatzen dute Fundazioa: Bilboko Portuko Agintaritza eta Barakaldo, Bilbo, Erandio, Getxo, Leioa, Portugalete, Santurtzi eta Zierbenako Udala.

Helburu hau du: gizarterako, kulturarako eta jolaserako aukera handiak eskaintzen dituzten interes orokorreko planak eta ekintzak sustatzea eta garatzea, Bilboko Portuak garapen ekonomiko, sozial eta kulturalean eta Nerbioiko Itsasadarraren ertzeko udalerrien integrazioan gaur egun eta historikoki izan duen garrantzia hobeto ezagutu ahal izateko.

Fundazioak 12 ohorezko kolaboratzaile ditu, urtean 5.000 €-ko ekarpena egiten dutenak, eta 12 kolaboratzaile oso, urtean 2.000 €-ko ekarpena egiten dutenak.

Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioaren egoera, planak eta egitarauak

Fundazioaren egitarauak bi jarduera-ardatz ditu: zeharkako jarduerak eta udal bakoitzaren jarduerak.

1 Zeharkako jarduerak

Kai Jai – Bilboko Portuaren eguna
Formatu handiko jarduera bat da, jai-girokoa, helburu argi bat duena: aisialdia familian partekatzeaz eta balioetan hezteaz gain, jarduera ludiko eta kulturala oinarritzat hartuta, Bilboko portuko eta ibaiertzeko udalerrietako errealitatearen berri ematea parte-hartzaileei eta jakinaraztea zer eragin izan duten historian, ekonomian eta bertako bizitzan, ez eskualdekoan soilik, baizik eta Euskal Herri osokoan ere.

2018an, urriaren 28an egin zen jaia, 10:30etik 14:30era, etenik gabe, eta 1.200 pertsona bertaratu ziren.

Enpresan praktikak egiteko programa
“Enpresan Praktikak egiteko Programa” patronatuko kideen arteko lankidetzan egin zen, Bilboko Portuko Agintaritzaren sailetako eremu funtzionaletan. Hamabost plaza eskaini ziren, hauei zuzenduak: alde batetik, unibertsitate-titulua duten edo goi-mailako hezkuntza-zikloko titulua duten 30 urte baino gutxiagoko gazte langabetuak, beren trebakuntzari lotutako esperientzia kualifikaturik ez dutenak, horrelako bekak kudeatzen dituen Novia Salcedo Fundazioaren eskakizunek dioten bezala. Bestetik, Ikaslen zentroetako goi-mailako zikloetako 2. mailan matrikulatutako ikasleak.

Fundazioaren Patronatua osatzen duten bederatzi udalerrietako batean erroldatuta egon behar dute hautagai guztiek.

2 Fundazioko bederatzi udalerrien ekimenez egindako jarduerak

Programa horiek kulturari, trebakuntzari, kirolei eta gizarte-arloari lotuta daude, eta bat datoz helburu fundazionalekin. Kasu batzuetan, udalek bere kasa antolatzen eta egiten dituzte; beste batzuetan, udalerrietako kultura- eta kirol-arloko erakundeekin elkarlanean. Hona hemen egindako jarduera batzuk: ibilbide gidatuak herrietan, estropadak, bela-lasterketak, piraguen alokairua, triatloiak eta abar.

BPAren jarduerak

Port center, Bilboko Portuaren dibulgazio-zentroa
Teknologia, diseinua eta komunikazioa dira Bilboko Portuak Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan eraiki duen Port Center dibulgazio-zentroaren hiru zutabeak. Helburu didaktikoa du zentroak, eta entretenimenduari ere garrantzi handia ematen dio. “Hezigarria-entretenigarria” eta “didaktikoa-erakargarria” dira proposamenaren binomioak.

Nabigazio-kluba
Portuko Agintaritzak, Itsas Museoak eta Euskalduna Jauregiak Belakluba sortu dute, neska-mutikoak bela-nabigaziora erakartzeko xedea duen ekimena, haurren tamainara egokitutako ontziak erabiltzen dituena.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa 2003an inauguratu zen, eta, Portuko Agintaritza bezala, sortzetik dira patrono beste hauek ere: Bilboko Udala, Bilboko Merkataritza Ganbera eta Bizkaiko Foru Aldundia.

2018an, Bilboko Portuaren zerbitzugunean, estropadak eta beste kirol-lehiaketa batzuk egiteko baimena eman du BPAk, hala nola zenbait jardueraren gaineko ikastaroak eta jardunaldiak (paddle surfa eta piraguak), askotariko klub, elkarte eta udal-administraziok antolatuak.

Ekarpenak egitea
BPAk ekarpenak egin dizkie instituzio eta erakunde hauei:

    • Santurtziko Kiroleko Udal Institutuari, kirol-praktika sustatuz BPAko langileen osasuna hobetzen laguntzeko, eta lantokia dagoen udalerrian aisialdirako eta lagunarterako gune bat eskaintzeko.
    • Bizkaia Bizkaialde Fundazioari, Bizkaian kirola sustatu eta garatu dezan.
    • Athletic Club Fundazioari.
    • Euskal Itsas Foroari. Euskal itsas sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzeko, sustatzeko, sendotzeko, babesteko eta ordezkatzeko erakunde bat da, irabazi asmorik gabea.
    • Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrari. Irabazi asmorik gabeko elkarte pribatu bat da, Euskal Herrian egoitza duten eta lan-eremua mugikortasunean, logistikan eta garraio-sistema adimendunetan jorratzen duten enpresak eta instituzioak biltzen ditu.
    • Bilbao Turismo SAri, Bilboko turismoa eta jarduera komertziala sustatzeko.
    • Ingeniariak – Deustu Estropada sustatzen duen klubari.
    • Bilboko Guggenheim Museoari.
    • Basket Bilbao Berri kirol-klubari.
    • Euskal Ontzi Jabeen Elkarteari, zeinaren helburu nagusietako bat baita nabigatzaileen promozio berriak trebatzea.
    • Bilbao Metropoli 30 erakundeari.
    • Internacional Villes & Ports elkarteari. Itsas portua duten hirien garapenaren aldeko ekintzaile publikoak eta pribatuak biltzen dituen nazioarteko erakunde bat da.
    • Derandein Fundazioari.
    • Ibilaldia Elkarteari.

BPAk Bilboko Itsas Apostolutzaren Patronatuko Elkartea –Stella Maris kluba– sustatu eta lagundu du. Irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, eta portuan atrakatzen duten itsasontzietako tripulatzaileei lehorrean arreta ematea du xede (7.000 tripulatzaileri eman zien arreta 2018an). Santurtzin eraikin bat erabiltzeko baimena.

Gurutze Gorriaren esku jarri ditu Arriluzeko Itsas Erreskate Etxeko lokalak eta Zorrozan asistentzia-zerbitzuetarako duen biltegi bat.

BPAk 129 mila euroren ekarpena egin die aurten Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioari eta beste zenbait fundazio eta jarduerari. Ustiapen-gastuen % 0,21 da ekarpen hori.

Portuaren eta hiriaren integrazioa hobetzeko lana Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioaren esku dago. Haren helburua xehetasunez deskribatu da I_34 atalean. Portuaren eta hiriaren arteko interfazea hobetzeko inbertsioa eta gastua 152 mila eurokoa izan da, BPAren ustiapen-gastuen % 0,25.

I_35-36 Segurtasuneko eta zaintzako gastuak, 2018an, 38 mila € izan ziren, eta BPAren gastu osoarekiko erlazioa, % 0,06.

Segurtasuneko eta zaintzako gastuak eta inbertsioak. (mila €)
Segurtasuneko eta zaintzako gastuak eta inbertsioak.38
Ustiapen-gastuak 64.152
Segurtasuna eta zaintza / Ustiapena (%) %0,06

I_37 Ingurumen-arloan erabilitako gastuak eta inbertsioak, 2018an, 844 mila euro izan ziren, BPAren ustiapen-gastu osoaren % 1,4. (G4-EN31)

Ingurumeneko gastuak eta inbertsioak (mila €).
Ingurumeneko gastuak eta inbertsioak 844
Ustiapen-gastuak64.152
Ingurumena/Ustiapena (%)%1,31

2018an, Kalitatearen, Prebentzioaren eta Ingurumenaren Kudeaketa Sistema finkatuz joan da Bilboko Portuko Agintaritzaren (BPA) prozesuen kudeaketan. (G4-56).

Kalitateari dagokionez, Zaintza Arloaren lankidetzarekin, ISO 9001 ziurtagiriaren eremuan sartzeko behar diren prozedura, jarraibide eta dokumentu guztiak berrikusi eta eguneratu dira. Hala, 2018an, monitorizatu, ikuskatu eta optimizatu egin dira, BPAren gainerako prozesuak bezalaxe.

2018an, EMAS ziurtagiria berritu da (Eco-Management and Audit Scheme, edo Ekokudeaketaren eta Ekoikuskapenaren Europako Araudia). EMAS Europar Batasunaren borondatezko araudi bat da, SGMA (ingurumena kudeatzeko sistema) bat ezarri duten eta etengabe hobetzeko konpromisoa hartu duten erakundeak aintzatesten ditu, eta ikuskaritza independenteen bidez ziurtatzen da.