4.2. Ingurumen-kudeaketa

(G4-56)

Bilboko Portuko Agintaritzak EMAS III ziurtagiria berritu du 2018an (Eco-Management and Audit Scheme edo Ekokudeaketaren eta Ekoikuskapenaren Europako Araudia) (G4-14). EMASa Europar Batasunaren borondatezko araudi bat da, SGMA (ingurumena kudeatzeko sistema) bat ezarri duten eta etengabe hobetzeko konpromisoa hartu duten erakundeak aintzatesten ditu, eta ikuskaritza independenteen bidez ziurtatzen da. Bilboko Portuarentzat, urrats bat gehiago da plan estrategikoan ezarritako “Ingurumen-arloan erreferentziako portu” izateko helburuaren barruan. Horrez gainera, erakundeak erantzukizun sozialarekiko konpromisoa du, enpresa publikoaren kanpoko erantzukizunek bat etorri behar baitute herritarren eskubideekin.

Kudeaketa-irizpideak herritarren eskubideekin bat etor daitezen, Portuko Agintaritzak jarduera hauek garatu ditu:

  • Uraren kalitatea bermatzeko neurriak; besteak beste, lurretik itsasorako isurketak jasotzeko asmo handiko proiektu bat, URA Uraren Euskal Agentziaren eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren arteko lankidetza-hitzarmen baten bidez gauzatua. 2018an aurreproiektua idatzi eta aurkeztu zen.
  • Airearen kalitatearen kontrola, askotariko parametroak kontrolatzeko kabinen sare bat ezartzearen bidez. Horri lotuta, eta interesdunek ingurumen-datuak errazago ikus ditzaten, BPAk ingurumenari lotutako aginte-koadro bat egin zuen; webgunean dago koadro hori. 2018an, aginte-koadro hori eguneratu egin zen, eta interfaze intuitiboago eta erakargarriago bat jarri zen.
  • “Zarata Mapa” eguneratzea, legeak hala eskatzen ez badu ere, eta hurbileko udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren esku jartzea.
  • Energia-eraginkortasuna hobetzeko eta baliabide naturalen kontsumoa murrizteko neurriak hartzea, hala nola energia-ikuskapen bat egitea edo hiru elementu hauek erostea: hamahiru unitate hibrido (gasolina-motorra eta motor elektrikoa konbinatzen dituzte), petrolioaren gas likidotua eta gasolina erabiltzen dituzten zazpi unitate, eta azkar esku hartzeko ibilgailu berri bat (gasolina-motor bat eta gas-motor bat ditu). Horrekin lotuta, 2018an, eremu komunetako argiztapen guztia aldatu zen, eta LED teknologiadunak jarri.
  • “Jardunbide egokien hitzarmena” sinatzea portuko terminalekin, ingurumen-hobekuntzetan inbertitzea sustatzeko.

2018an, Kalitatearen, Prebentzioaren eta Ingurumenaren Kudeaketa Sistemak eman beharreko urratsak eman ditu ISO14001-EMAS III, ISO 9001 arauei lotutako ziurtagiriak berritzeko. Horretarako, sistemaren kudeatzaileak trebatu egin dira, prozedurak eta jarraibideak berrikusi dira eta GAP azterketa bat egin da.

BPAk AENORen enpresa osasungarriaren ereduaren jarraibideen araberako auditoretza ere gainditu du, prebentzioko eta ingurumeneko arloen lankidetza estuarekin. Hala, “Portu Osasuntsua” proiektuko ekintza guztiek erreferentzia-esparru bat dute, segimendua egiteko eta etengabe hobetzeko prozesu batean oinarrituta helburuak definitzeko.

Gure bezeroen arloan, enpresa emakidadunek Bilboko Portuaren zerbitzuaren kalitate-erreferentziala berretsi dute. Balio erreferentzia horrek zenbait kalitate-arau markatzen ditu portuko eragiketan kontuan hartzekoak, hala nola , eraginkortasuna, instalazioen mantentze-lanak, bezeroaren gogobetetzea eta komunikazio telematikoak. Enpresa hauek dute ziurtagiria:

EnpresaErreferentzial-mota
Servicios Logísticos Portuarios, S.A. (SLP)Ontziratu gabea
Terminales Portuarias, S.A. (TEPSA)Ontziratu gabea
Noatum Container Terminal Bilbao, S.A.Kontainerra
Gipuzkoako Zerbitzuguneak, SA (ESERGUI)Ontziratu gabea
Bergé Marítima Bilbao, S.L.Ontziratu gabea/Konbentzionala/Ro-ro
Consignaciones Toro y Betolaza, S.A.Ontziratu gabea/Konbentzionala
Petróleos del Norte, S.A. (PETRONOR)Ontziratu gabea
Logística de Hidrocarburos konpainia (CLH)Ontziratu gabea
BungeOntziratu gabea

Berritze horri esker, jarduera-tasan dagokien hobaria izaten jarraituko dute.

Azkenik, bezeroekin jarraituz, “Itsasontzi-enpresen zerbitzu-kalitatearen puntu erreferentzialen” atalean, ziurtagiria berritu dute beste enpresa hauek ere: Mediterranean Shipping Company SA (MSC), MSC Crociere SA, RCL Cruises – Royal Caribbean eta RCL Cruises – Celebrity Cruises.

Itsasontzi-enpresek, zerbitzu-emankizunen kalitatea hobetzearekin batera, ontziaren tasari dagokion hobaria ere jasotzen dute.

A_01 Ingurumena kudeatzeko sistema ezarri, ziurtatu eta mantentzeari lotutako baliabide ekonomikoak 288.360 € izan ziren 2018an, alegia, ustiapen-gastu guztien % 0,45. (G4-EN31)

A_02 2018an, BPAk, ingurumen-monitorizaziorako eta ingurumen-ezaugarriak zehazteko, 440.414 € eman zituen. 440.414€ ingurumen-ezaugarriak zehazteko gastuak izan ziren, BPAren gastu guztien % 0,69, alegia. Atal horretan, 0 € inbertitu ziren; inbertsio guztien % 0.

Uren kalitatea eta sedimentuak, alde batetik, eta airearen kalitatea eta zaratak, bestetik, karakterizatu eta neurtu dira. (G4-EN31)

BPA zaintza biologikoko plan bat ari da egiten Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan. Horrez gain, ingurumen-zaintzako programa bat gauzatzen ari da, aire- eta akustika-kalitateari buruzkoa. Horretarako, airearen kalitatea kontrolatzeko sare bat dauka, meteorologia-estazio batez, hiru neurketa-kabina finkoz eta monitorizazio akustikoko bi terminalez osatua.

Bilboko Portuko urak Euskal Autonomia erkidegoko trantsizioko eta kostako uren egoera ekologikoaren segimendua egiteko sarean sartuta daude. (G4-EN6)

 A_03 Lurreko eremu komunei eta ur-xaflari dagokien garbiketako gastu osoa, 2018an, 871.484 € izan da, hondakinen kudeaketa barnean dela. (G4-EC9) (G4-EN31)

Lurreko garbiketaren gastua805.730
Zerbitzu-eremuaren azalera4.028.435
Gastua/Azalera0,21€/m²
Ur-garbiketaren gastua62.754
1. eremuaren azalera19.196.000
Gastua/Azalera0,0033€/m²

Emakidadunen ardura dira dagozkien eremuen eta sortutako hondakinen garbiketa. (G4-EN27)

A_04 BPAk bi lagun ditu ingurumen-kudeaketan eta -gainbegiratzean aritzeko. 2018an, Portuko Agintaritzako langileen % 30ek jaso du ingurumen-trebakuntza.