Bilboko Portuko Agintaritzak erakundearen barneko jarduera garrantzitsutzat hartzen du Kalitatearen, Prebentzioaren eta Ingurumenaren Kudeaketa, eta honela ulertzen ditu:
- Bezeroen eta erabiltzaileen beharrak eta itxaropenak uneoro betetzea
- Langileek eta parte hartzen duten beste sektore batzuek lan-eremuan osasuna eta segurtasuna babesteko duten eskubidea aitortzea
- Erakundearen jardueratik eta zerbitzuetatik eratorritako alderdietatik ingurumenean inpaktu negatiboa izan dezaketenak modu egokian kontrolatzea.