4.4. Ingurune naturala

A_26 Gaur egun, Bilboko Portuak ez dauka eremu edo espezie babesturik portuaren jabari publikoaren ondoan edo barruan. (G4-EN11) (G4-EN12)

A_27 Portuko eta ondoko eremuetako ingurune naturalaren karakterizazioari eta inbentarioa egiteari dagokienez, BPAk lan hau egin zuen, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan:

IzenaBilboko Portuaren Zaintza Biologikorako Plana
TokiaPortua eta ondoko eremuak
EgoeraEgina
Urtea2014
Helburua Bilboko Abrako komunitate bentonikoen (flora eta fauna) bilakaeran detektatutako joera orokorrei buruzko balorazio bat egitea.
DeskribapenaPortuko eta ondoko eremuetako ingurune naturalaren karakterizazioa eta inbentarioa egiteko lanak, portuko uren itsaspeko kartografia bionomikoa izanik.

A_28 Ingurune naturala birsortzeko proiektuak

Lurraren egunean, Bilboko Portuko Agintaritzako langileek, beren familia eta lagunekin, 25 haritzen landaketan (Quercus robur) parte hartu zuten, BPAren lursail batzuetan.

Ekimen honetan berrogeita hamar bat lagunek hartu zuten parte, eta haurtzaroarekin edo ingurumenarekin erlazionatuta sustatu dituen boluntariotza-jardunaldien barruan sartzen da. Bilboko Portuko Agintaritzak sustatu zuen, bi helbururekin: batetik, parte-hartzaileen ingurumen-heziketari laguntzea, eta BPAren karbono-aztarna gutxitzea, BPAren beraren jarduerak eragindako berotegi-efektuko gasen emisioa konpentsatzeko neurriak aplikatuz.