Portuaren kudeaketa jasangarrian kontuan hartzen den ingurumen-alderdi garrantzitsuenetako bat natura-baliabideen kontsumoa da. Hori dela eta, bere kontsumoen azterketa xehea egiten du urtero Bilboko Portuko Agintaritzak, bere ingurumen-politikarekin bat datozen minimizazio-estrategiak zehazten saiatzeko.
Bilboko Portuko Agintaritzak kontsumitzen dituen baliabide natural mota nagusi gisa kontabilizatu dira energia elektrikoa, erregai fosilak eta edateko ura. Halaber, Bilboko Portuan erabilitako paper guztia % 100 paper birziklatua da, “Blue Angel” gisa ziurtatua.
A_29 Zerbitzu-eremuaren % 94 instalazio aktiboek —BPArenak edo emakidan emanak— okupatzen dute.
A_30 Portuko Agintaritzak azken hiru urteetan kontsumitu duen ur-kopuru totalaren bilakaera.
Portuan ur-banaketarako dagoen lehen mailako sarearen kudeaketa BPAk egiten du. Bigarren mailako sarearen kudeaketa, berriz, Ur Partzuergoak.
Portuko Agintaritzak kontsumitzen duen ur guztiaren % 50-75 kontrolatzen du.
2016 | 2017 | 2018 | |
---|---|---|---|
Ratioa m³/m² | 0,023 | 0,021 | 0,017 |
Kontsumoa (m³) | 92.179 | 84.640 | 70.421 |
Zerbitzu-eremuaren azalera (m²) | 4.028.435 | 4.028.435 | 4.028.435 |
BPAk 2018an lehen mailako sarea erabiltzeagatik kontsumitutako ur-kopuru zenbatetsia. (G4-EN8)
Kontsumo-iturria | Totalarekiko % |
---|---|
Etxebizitzak/Bulegoak | 60 |
Berdeguneen ureztaketa | 25 |
Ureztaketa bidez hautsa prebenitzeko sistemak | - |
Garbiketa eta obrak | 15 |
Ura aurrezteko neurrietan sartzen da kontagailuak kontrolatzea eta ureztaketa-sarea hobetzea.
A_31 Ura banatzeko lehen mailako sarearen eraginkortasuna, 2018an, % 75ekoa izan da, eta sarea berrikusi da.
A_32 BPAko instalazioetako energia elektrikoaren eta edonork erabiltzeko zerbitzu-eremuko argiteriaren urteko kontsumo totalaren azken hiru urteetako bilakaera.
Iberdrola Distribución SAEri dagokio energiaren banaketa-sarea kudeatzea. Operadoreentzako energia elektrikoko salmenta merkatu librean egiten da.
Portuko Agintaritzak kontsumitzen duen energiaren % 78 baino gehiago kontrolatzen du.
Portuko Agintaritzaren instalazioetako energia elektrikoaren urteko kontsumoa (G4-EN3)
2016 | 2017 | 2018 | |
---|---|---|---|
Ratioa kWh/m² | 1,29 | 1,4 | 1,33 |
Kontsumoa (kWh) | 5.222.043 | 5.635.848 | 5.355.651 |
Zerbitzu-eremuaren azalera (m²) | 4.028.435 | 4.028.435 | 4.028.435 |
Bideetako argien kontsumoa totalaren % 50 dela jotzen da; bulegoetako kontsumoa, berriz, beste % 50.
A_33 Portuko Agintaritzak erabilitako erregaien (gasolioa, gasolina, gas naturala, etab.) urteko kontsumo totalak azken hiru urteetan izan duten bilakaera. (G4-EN3)
2016 | 2017 | 2018 | |
---|---|---|---|
Ratioa l/m² | 0,03 | 0,03 | 0,031 |
Erregaien kontsumo totala (l) | 120.650 | 122.975 | 123.757 |
Zerbitzu-eremuaren azalera (m²) | 4.028.435 | 4.028.435 | 4.028.435 |
2018ko kontsumoa, erregai-motaren arabera
Erregai-mota | |
---|---|
Gas naturala (kg) | 2.964 |
Gas propanoa (kg) | 317 |
Gasolina (l) | 16.672 |
Garraiorako gasolioa (l) | 58.758 |
Autogas/GLP (l) | 5.386 |
Itsasontzietarako gasolioa (l) | 15.810 |
Berokuntzarako gasolioa (l) | 26.813 |
Kontsumo-iturriak | Litroak |
---|---|
Berogailua / Ur bero sanitarioa | 26.873 |
Ibilgailuak | 82.065 |
Ontziak | 14.038 |
Sorgailuak | |
Beste erabilera batzuk |
BPAk garraiobideak modernizatzen jarraitzen du. (G4-EN19)