3.3. Inguruarekiko harremanak

Portuko Agintaritzaren ingurune sozialarekiko harremanen politika

BPAren ingurunearekiko erronka nagusia portuaren eta hiriaren arteko harremana da. Horri aurre egiteko, BPAk eta ibaiertzeko bederatzi udalerriek Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioa eratu dute. Haren helburua eta jarduerak I_34 atalean zehaztu dira.

 Helburu zabal horien barruan, besteak beste izaera zehatz edo mugatzailea ez duten jarduera espezifiko hauek egingo ditu:

  • Bilboko Portuak itsasadarreko udalerrietako ondare historikoa, kulturala eta ekonomikoa ikertzea, kontserbatzea eta haren hedapena egitea, eta, horretarako, trebakuntza-lanak eta gaiari buruzko lanak eta jarduerak egitea sustatzea, zuzenean edo beste ekimen publiko edo pribatu batzuekin lankidetzan, edo beste arlo batzuetako erakundeekin lankidetza-programak eginez.
  • Lankidetza-hitzarmenak egitea eta jarduerak babestea gizarte-, kultura- eta kirol-arloetan.
  • Portu-sektoreetako kongresuak eta jardunaldi teknikoak, mintegiak, sektore-topaketak eta trebakuntza-ikastaroak antolatzea.
  • Portu-arloan trebatzeko argitalpenak, bekak eta laguntzak ematea.
  • Fundazioaren helburuak lortzera bideratutako beste edozein jarduera.

S_24 Bilboko Portuko Agintaritzak betetzen du indarrean dagoen araudia, desgaituak itsas garraioko bitartekoetara sartzeko beharrei buruzkoa.