Portu batean, hondakinen sortzailea kontuan hartuz, sailkapen hau egin daiteke:
Lurreko hondakinak
Bilboko Portuko Agintaritzak, Kalitate, Segurtasun eta Ingurumeneko Kudeaketa Sistema Integratuko prozedurak betetzeko, bere instalazioetan sortzen diren hondakinak jasotzeko eta kudeatzeko jarraibideak ditu, eta jarraibide horietan zehazten da hondakinak nork eta nola jaso behar dituen, non biltegiratu behar diren aldi baterako, eta nork kudeatu behar dituen.
Itsas hondakinak (MARPOL)
BPAk baimendu duen enpresa pribatu batek MARPOL itsas hondakinen bilketa eta tratamendua kudeatzen du. Erantsitako koadroan ematen dira haren xehetasunak. (G4-EN23)
Eranskina | m³ |
---|---|
GUZTIRA | 19.475 |
I Hidrokarburoak | 12.315 |
IV Ur zikinak | 7.110 |
V Zaborra | 50 |
Bi hondakin-mota bereizi behar dira: batetik, Portuko Agintaritzak bere eskumeneko eraikinetan, lantegietan eta instalazioetan sortzen dituenak, eta, bestetik, portuan dauden erabilera komuneko tokiak eta larrialdietakoak garbitzetik sortutako hondakinak, zeinak kudeatu egiten baititu portua garbi izateko.
Bilboko Portuko Agintaritzak zerbitzatzen dituen eremuetako mantentze-lanetarako kontratatutako garbiketa-enpresak gaikako bilketa eta bereizketa egiten ditu.
Hasieran, birzikla eta baloriza daitezkeen hondakinak jasotzen dira.
Bilboko Portuko Agintaritzaren helburua da baliabide naturalak aprobetxatzen laguntzea eta Hondakinei buruzko 10/1998 Legeak ezarritakoa betetzea. Orobat, ahal denean ez ditu ezabatuko birzikla eta baloriza daitezkeen hondakin horiek.
Gainerako hondakinak bitan banatzen dira, organikoa eta geldoa, zabortegira eramatean kudeatzaileak ezarritako onartze-parametroak errespetatzeko.
952/1997 Errege Dekretuak onartutako hondakin arriskutsuen zerrendan azaltzen diren hondakinak eta haiek gorde dituzten ontziak, Europako hondakinen Zerrendan sartutakoak, baimendutako kudeatzaile batek bereizten eta kudeatzen ditu.
A_22 Portuko Agintaritzak instalazioetan sortutako hondakinen bolumenaren kontabilitatea egiten du, hondakin-motaren arabera, eta sortutako hondakinen bolumena kontabilizatzen du; ondoren, hondakinen balorizazio-prozesu bat egiten da. (G4-EN2) (G4-EN23) (G4-EN25)
Portuko Agintaritzak ez dauka bere instalazioetan eta bere ardurapean dauden zerbitzuen ondorioz (garbiketa barne) sortutako hondakinak minimizatzeko eta balorizatzeko planik.
Hondakin-mota | Bilketa bereizia | Balorizazioa |
---|---|---|
(t hondakin bereizi / t sortutako hondakin, totala) × 100 | (t hondakin balorizatu / t sortutako hondakin, totala) × 100 | |
Hiri-hondakin solidoak | 54,15 | 45,85 |
Hondakin arriskutsuak | 0,036 | 0 |
Olioak | 0,052 | - |
Garbiketa-zerbitzuak sortutako hondakin-bolumenaren eta -motaren kontabilitatea egiten, eta hondakin horien helmuga zehazten du Portuko Agintaritzak.
Hondakin-mota | Urtean jasotako hondakinen kantitate totala (t) | Jasotakoaren totalarekiko ehunekoa. |
---|---|---|
Geldoak | 1.744 | %34,41 |
Ez-arriskutsuak | 3.306 | %60,38 |
Arriskutsuak | 18,1 | %0,34 |
A_23 IKSko emakidadunek eta zerbitzu-emaileek sortutako hondakin-bolumenaren eta -moten inbentarioa eta karakterizazioa egiten ditu Portuko Agintaritzak, ingurumen-inpaktuak eta garrantziaren araberako kudeaketa aztertzean.
Taula honetan, portuan dauden hondakin-iturriak eta haien garrantzia erakusten da (1 garrantzitsuena da).
Iturri- edo jarduera-mota | Garrantzia |
---|---|
MARPOL hondakinak entregatzea | 1 |
Kargatze- eta estibatze-hondakinak | 4 |
Ontziratu gabeko produktu solidoak lekuz aldatzearen eraginez sortutako ekorkinak. | 3 |
Kaien, bideen eta edonork erabiltzeko eremuen garbiketa | 2 |
Ur-xaflen garbiketa (solido flotatzaileak) | 5 |
Ustekabeko isurketen garbiketa | 6 |
Obrak | 8 |
Hobi septikoen garbiketa | 7 |
A_24 BPAk hiru garbigune propio ditu portuko eremuan, eta haietan biltzen dituzte, motaren arabera, BPAk berak sortzen dituen hondakinak (eraikin, tailer eta instalazioetan sortzen direnak), bide eta zona komunak garbitzean sortzen direnak eta larrialdietan sortzen direnak:
- Hondakin geldoen garbigunea (Landeta eta AZ 2-3): hondakin industrial geldoentzat, hiri-hondakinetara asimilagarriak direnentzat eta baloriza daitezkeenentzat. BPAk trinkogailu bat erabiltzen du hiri-hondakin solidoentzat, eta beste bat papera eta kartoiarentzat.
- Hondakin arriskutsuen garbigunea (Higarillo): lanparak, berun-azido bateriak, pilak, olio erabilia, esprai agortuak, olioekin eta koipeekin kutsatutako materiala.
BPAk, gainera CDak/DVDak eta pilak biltzeko hiru gune ditu bere instalazioetan.
Zamalanetan eta salgaiak manipulatzean eta garraiatzean sortutako hondakinak biltzeko puntuak daude kaietan.
Bilketa-puntu horiek kai edo terminal bakoitzeko arduradunekin adostu ziren, eta bilketa-baldintzak ezarri ziren (frakzio-mota bakoitza behar bezala bereiztea).
Garbitasun-kontratak puntu horietan biltzen ditu utzi diren hondakinak:
- Lehenengo, birzikla edo baloriza daitezkeen hondakinak biltzen dira.
- Ondoren, bide eta eremu komunetako gainerako hondakinak bitan banatzen dira, organikoa eta geldoa, zabortegira eramatean kudeatzaileak ezarritako onartze-parametroak errespetatzeko.
BPAk trinkogailu bat erabiltzen du hiri-hondakin solidoentzat, eta beste bat papera eta kartoiarentzat.
Hondakinei buruzko Legeak emakidadunentzat eta zerbitzu-emaileentzat ezarritako baldintza administratiboak betetzen direla egiaztatzeko prozesua ezarri du BPAk. (G4-EN27)
Dragatutako materialaren kudeaketa
A_25 Hauek dira 2018an egin diren dragatzeak:
- Sakonerak egokitzeko dragatzeak Santurtzin eta Portugaleten – Areetan 2.389 m3
- Erdiko kai-muturreko zabaldegian 21.300 m3-ko betelana egitea, Bilboko Portuko zenbait gune egokitzeko egindako dragatzeetan ateratako materialekin: 23.400 m3
2018ko ekitaldian guztira egindako dragatzeak: 25.789 m3
Dragatzeetan ateratako materialen %100 itxitako esparru batean sartu dira, erdiko kai-muturra eraikitzeko lanetan, kaiko zabalguneak sortzeko betelan gisa, aurrez AZTIk sailkatu ondoren.