HADA proiektuan sartutako zereginetako bat zen portuko eremuan egiten diren eragiketa guztien akustika karakterizatzea, eta, Zarata Maparekin batera, kontrol-sistema bat ezartzea, bizitoki-eremuan inpaktu akustikoa eragiteko aukeraz ohartaraziko duena, portuaren jarduera jakin bati lotutako maila neurtuen zarata-muga jakin bat gainditutakoan.
Bilboko Portuko Agintaritzak monitorizazio akustikoko bi terminal ditu: bat eramangarria, eta bestea mugikorra.
Lehen terminalean, A-1 kaiko edukiontziak lekuz aldatzeko jardueren kontrola egiten da: karga eta deskarga, garabien mugimenduak, kamioien mugimenduak, etab.
Bigarren terminala Zierbenako portu-eremutik hurbilen dagoen bizitokian dago, eta harekin hiriaren eta portuaren arteko loturaren ezaugarriak zehaztea lortu nahi da.
A_18 Taula honetan, portuan dauden zarataguneak eta haien garrantzia erakusten da (1 garrantzitsuena da).
Jarduera-mota | Garrantzia |
---|---|
Kamioien zirkulazioa | 2 |
Tren-zirkulazioa | 5 |
Portuko makineria | 3 |
Txatarraren manipulazioa | 1 |
Edukiontzien manipulazioa | 4 |
RO-RO terminalak lekuz aldatzea | 9 |
Emakidetako industria-jarduera | 8 |
Atrakatutako ontziak | 7 |
Obrak | 6 |
Azken urteetan egin diren hiruhilekoko kanpainetako bakar batean ere ez da azaldu Bilboko Portuko jarduerek inpaktu akustikoa eragiten dutenik Zierbenako eta Santurtziko eragin-eremuan, ez egunez, ez gauez; izan ere, kasu guztietan, 65 eta 55 dBA baino zarata-maila txikiagoak izan dira, hurrenez hurren.
A_19 Portuko Agintaritzak 2018an ez du erregistratu portuko jarduerak eragindako emisio akustikoei buruzko kexarik.
Zaratari buruzko kexen kopuruaren bilakaera
2015 | 2016 | 2017 | 2018 | |
---|---|---|---|---|
Kexa-kopurua | 1 | 1 | 0 | 0 |
A_20 Egindako neurketen emaitza gisa, portuari dagokion zarata-mapa lortzen da.
Zarataren mapari buruz 2013an egindako eguneraketari esker, ezagutu ahal izan dugu zaratak azken azterketaz geroztik (2004) izan duen bilakaera.
Monitorizazio akustikoko sistema horretaz gain, eta “Bilboko Portuko Jardueren Ingurumen Zaintza” proiektuaren barruan, zarata-mailaren kontrolari buruzko atalean, Bilboko Portuak hitzarmen bat du Tecnaliarekin, urtean zehar Kanpoko Abraren eremuan (Zierbenan) eta BPAren Gelak eraikineko portu-instalazioetan erregistratutako maila akustikoak neurtzeko kanpainak egiteko.
Urtean lau neurketa-kanpaina egiten dira, eta emaitzak dituzten txostenak bidaltzen dira.
Azken urteetan egindako ezein kanpainak ez du inpaktu akustikorik eragin Bilboko Portuaren jarduerengatik Zierbenako eta Santurtziko eragin-eremuetan, ez egunez, ez gauez.
Erdialdeko kai-mutur berria eraikitzean Bilboko Portua handitzeko obren Ingurumen Inpaktuari buruzko Adierazpenari lotutako Zaintza Planean sartzen da airearen kalitatea kontrolatzea. 2016an, lanak egin aurreko fasean, zarata-mapa eguneratu zen. Laburbilduz, nabarmendu behar da 2015eko oinarrizko egoerari lotutako mailek ez dutela eraginik fatxadetan.
Eraikitze-fasean, airearen kalitatea kontrolatzeko beste gune batzuk jarri dira, eta eguneratze bat egin beharko da kai berrien ustiapen-fasean.
A_21 Portuko Agintaritzak neurri hauek ezarri ditu, portuko jarduerari lotutako emisio akustikoak kontrolatzeko.
- Neurketa akustikoko sare egonkorrak
- Kalitate akustikoa neurtzeko kanpainak.