Portuko Agintaritzaren giza baliabideen politika (G4-EC3)
BPAren interes-taldeen barruan, nabarmentzekoa da langileen taldea.
Portuko Agintaritzak, erakunde publikoa izateak dakartzan askatasun-mailez baliatuta, giza baliabideen politika positibo eta arretatsu bat izatea ezarri izan du beti helburutzat. Politika horrek aukera eman behar du administrazioan izaten diren mugak eta zurruntasunak gainditzeko, giza baliabideen kudeaketa aurreratu bat aplikatuz.
Alde horretatik, “Eskumenen araberako kudeaketa”ren eredua aplikatuta, kontzeptu berriak sartzen dira, giza baliabideen kudeaketa malgutzen laguntzen dutenak, enpresaren antolaketa-beharretara egokitzeko. Hona hemen eskumenen araberako kudeaketaren printzipioak: (G4-LA10) (G4-LA11)
- Giza baliabideak funtsezko inputa dira enpresaren estrategia zehazteko.
- Eskumenak dira giza baliabideen aktibo nagusia.
- Lanpostu bat ez da ezinbestekoa erakundean.
- Eskumenak eta jarduera oinarri hartuta egin behar da konpentsazioa.
- Lanpostuen kudeaketa estatiko bat izatetik, pertsonen jarduera dinamiko bateko lanpostu izatera pasatu behar da.
Hori dela eta, eskumenen araberako kudeaketak inplikazio ugari ditu, arlo hauetan: hautaketa, errepide-planak, mugikortasun funtzionala, sailkapen profesional desberdina eta sailkapen horretara egokitutako ordainsari-sistema.
Halaber, arlo sozialago batean, kontuan hartzen dira pertsonen ongizatea (osasun-prestazioak), jarduera sozialak, kulturalak eta dibertimenduzkoak, eta laguntza eta prestazio sozialak ematea (pentsio-planak, ikasteko laguntzak). (G4-LA8)
Portuko Agintaritzaren giza kapitala
Enplegua
S_01 Portuko Agintaritzako langileen kopurua eta BPArekiko lan-harremana adierazten da hurrengo koadroetan. (G4-9)(G4-10)(G4-11)(G4-LA1)
Bilboko Portuko langileen kopuru totalaren bilakaera
2016 | 2017 | 2018 | |
---|---|---|---|
Urteko batez besteko langile-kopurua | 270 | 270 | 265 |
Langileak, kontratazio-motaren arabera | 2016 | 2017 | 2018 |
---|---|---|---|
Guztira | 270 | 270 | 265 |
Hitzarmenean sartzen ez direnak | 32 | 32 | 33 |
Hitzarmenean sartzen direnak | 238 | 238 | 232 |
S_02 Aldi baterako langileen kopurua, langile finkoen kopuru totalarekin alderatuta, % 15 izan zen 2018an.
Portuko Agintaritzako langileen ehunekoaren bilakaera
2016 | 2017 | 2018 | |
---|---|---|---|
Aldi baterako langileen ehunekoa | %17,3 | %15 | %15 |
S_03 Langileen banaketa, jarduera-arloen araberakoa, ematen da erantsitako koadroan:
Langileen banaketa, jarduera-arloen araberakoa | ||
---|---|---|
GUZTIRA | 265 | |
Lehendakaritza/Zuzendaritza | 5 | %2 |
Aholkularitza Juridikoa eta Jabari Publikoa | 13 | %5 |
Larrialdien Kontrol Zentroa | 13 | %5 |
Sail Komertziala eta Marketina | 5 | %2 |
Lehiakortasuna eta berrikuntza | 13 | %5 |
Kontserbazioa | 5 | %2 |
Eraikuntza | 8 | %3 |
Ekonomiko finantzarioa | 13 | %5 |
Taldeak | 11 | %4 |
Itsas flota eta zerbitzuak | 13 | %5 |
Laneko medikuntza | 5 | %2 |
Portuko jarduerak | 19 | %7 |
Plangintza eta Proiektuak | 5 | %2 |
Babesa | 117 | %44 |
Giza baliabideak eta antolakuntza | 5 | %2 |
Segurtasuna eta Ingurumena | 5 | %2 |
Teknologia eta sistemak | 8 | %3 |
S_04 Ona hemen hitzarmen kolektiboek babesten dituzten langileen ehunekoa eta azken hiru urteotako bilakaera.
Langileak, kontratazio-motaren arabera | 2016 | 2017 | 2018 |
---|---|---|---|
Hitzarmenean sartzen ez direnak (%) | %12 | %12 | %12 |
Hitzarmenean sartzen direnak (%) | %88 | %88 | %88 |
Barne-komunikazioa eta parte-hartzea
S_05 Lan-harremanak hauen bidez bideratzen dira enpresa-ordezkaritzaren eta sindikatuen artean: (G4-HR4)
- Enpresa Batzordea, bileren aldizkakotasuna zehaztu gabe, eta landu beharreko gaiak lantzeko ordezkaritza handiagoa behar denean.
- Laneko hainbat batzorde, landu beharreko gaien arabera:
- Enpresa-hitzarmenaren jarraipena.
- Gaitasunen araberako kudeaketaren tokiko batzordea.
- Gizarte-ekintza.
- Hautaketa-epaimahaiak eta barne-sustapenak.
- Laneko segurtasuna eta osasuna.
- Trebakuntza Batzordea.
Batzorde baten eta bestearen ordezkaritza sindikala zehazteko, kontuan hartzen dira Enpresa Batzordeko gehiengoa edo ordezkaritza-maila.
Ordezkari sindikal bat dago Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan.
Azken hauteskunde sindikalen ondorioz, BPAko ordezkari sindikala hau da:
Sindikatua | Ordezkari-kopurua |
---|---|
ELA | 6 |
UGT | 4 |
LAB | 2 |
CCOO | 1 |
S_06 Langileek Laneko Segurtasun eta Osasuneko Batzordearen bidez hartzen dute parte Portuko Agintaritzaren ekoizpen-prozesuak hobetzen. (G4-LA5)
Kalitatearen, prebentzioaren eta ingurumenaren kudeaketa-sistema integratuak prozedura oso zehatzak ematen ditu (gorabeheren jakinarazpena, desadostasunak, etab.), portuko jarduerarekin erlazionatutako alderdien berri emateko.
Batzorde hauek ere badaude:
- Gaitasunen araberako Kudeaketaren Tokiko Batzordea
- Enpresa Hitzarmenen Jarraipena egiteko Batzordea
- Euskara Batzordea
- Funts Sozialaren Batzordea
- Trebakuntza Batzordea
- Enpresa Batzordea
Trebakuntza
S_07 2018an, hitzarmenean sartzen diren 218 langilek hartu zuten parte trebakuntza-programetan, talde horretako langileen % 94k, eta hitzarmenean sartzen ez diren 30 langilek, talde horretako langileen % 91k. (G4-LA9)
Trebakuntza-programetan dauden langileen ehunekoa (%) | |
---|---|
Hitzarmenean sartzen direnak | 94 |
Hitzarmenean sartzen ez direnak | 91 |
S_08 2018an, 12.641 trebakuntza-ordu eman ziren; 8.777, hitzarmenean sartzen diren langileentzat, eta 3.864, hitzarmenean sartzen ez direnentzat. Batez beste, 37,83 ordu eman ziren langile bakoitzeko, hitzarmenean sartzen diren langileei dagokienez, eta 120,75 ordu, hitzarmenean sartzen ez direnei dagokienez.
Langile guztiak kontuan hartuz gero, batezbestekoa da 47,70 ordu langile bakoitzeko.
(G4-LA9)
Orduak guztira | Langile-kopurua | Batezbestekoa | |
---|---|---|---|
Hitzarmenean sartzen direnak | 8.777 | 232 | 37,83 |
Hitzarmenean sartzen ez direnak | 3.864 | 33 | 120,75 |
S_09 2018ko Trebakuntza Planean, eskumenen araberako kudeaketa-ereduari lotutako 37 ekintza hauek antolatu ziren. (G4-LA9) (G4-LA10)
Ikastaro-kop. | Parte-hartzaileak | orduak |
||
---|---|---|---|---|
Kalitatea. 1. maila | 5 | Kanpokoa | 16 | 80 |
Kalitatea. 1. maila | 2 | Kanpokoa | 25 | 50 |
Komertziala eta Marketina. 1. maila | 9 | Kanpokoa | 12 | 108 |
Komertziala eta Marketina. 2. maila | 3 | Kanpokoa | 20 | 60 |
Kontabilitatea eta aholkularitza. 1. maila | 1 | Kanpokoa | 15 | 15 |
Kontabilitatea eta aholkularitza. 2. maila | 1 | Kanpokoa | 25 | 25 |
Arrantza-jardueraren kudeaketa. I. maila | 4 | Kanpokoa | 15 | 60 |
Arrantza-jardueraren kudeaketa. II. maila | 6 | Kanpokoa | 20 | 120 |
Merkantzia-kudeaketa. I. maila | 9 | Kanpokoa | 16 | 144 |
Merkantzia-kudeaketa. II. maila | 3 | Kanpokoa | 15 | 45 |
Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta aurrekontuak. I. maila | 5 | Kanpokoa | 16 | 80 |
Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta aurrekontuak. II. maila | 17 | Kanpokoa | 25 | 425 |
Kalkulu-orriak. 1. maila (MS Office Excel 2010) | 2 | Kanpokoa | 16 | 32 |
Kalkulu-orriak. 2. maila (MS Office Excel 2010) | 2 | Kanpokoa | 25 | 50 |
Logistika eta intermodalitatea. 1. maila | 1 | Kanpokoa | 20 | 20 |
Logistika eta intermodalitatea. 2. maila | 3 | Kanpokoa | 14 | 42 |
Ingurumena 1. maila | 14 | Kanpokoa | 16 | 248 |
Ingurumena 2. maila | 2 | Kanpokoa | 16 | 32 |
Portuko nautika. I. maila | 9 | Kanpokoa | 25 | 225 |
Portu-araudia. 1. maila | 1 | Kanpokoa | 14 | 14 |
Portu-araudia. 2. maila | 7 | Kanpokoa | 25 | 175 |
Portuko eragiketak eta zerbitzuak. 1. maila | 1 | Kanpokoa | 25 | 25 |
Portuko eragiketak eta zerbitzuak. 2. maila | 3 | Kanpokoa | 25 | 75 |
Aurkezpen digitalak. 2. maila. (MS Office PowerPoint 2010) | 1 | Kanpokoa | 16 | 16 |
Aurkezpen digitalak. 1. maila. (MS Office PowerPoint 2010) | 2 | Kanpokoa | 15 | 30 |
Laneko arriskuen prebentzioko ezagutza. I. maila | 2 | Kanpokoa | 12 | 24 |
Laneko arriskuen prebentzioko ezagutza. II. maila | 3 | Kanpokoa | 25 | 147 |
Lan-harremanak 1. maila | 5 | Kanpokoa | 25 | 125 |
Lan-harremanak 2. maila | 1 | Kanpokoa | 25 | 25 |
Portuko sektorea eta estrategia. 1. maila | 3 | Kanpokoa | 16 | 48 |
Portuko sektorea eta estrategia. 2. maila | 2 | Kanpokoa | 16 | 32 |
Portuko sektorea eta estrategia. 1. maila Industria-segurtasuna. 1. maila | 1 | Kanpokoa | 15 | 15 |
Industria-segurtasuna. 2. maila | 1 | Kanpokoa | 15 | 15 |
Nabigaziorako laguntza-sistemak. 1. maila | 3 | Kanpokoa | 14 | 42 |
Nabigaziorako laguntza-sistemak. 2. maila | 1 | Kanpokoa | 25 | 25 |
Bidaiarien trafikoa. 1. maila | 3 | Kanpokoa | 16 | 48 |
Bidaiarien trafikoa. 2. maila | 1 | Kanpokoa | 20 | 20 |
Horrez gainera, Trebakuntza Planetik kanpoko beste zenbait ikastaro, mintegi eta portuko segurtasunari, radarren erabilerari eta zerga-prozedurei buruzko trebakuntza-saio espezifikoetan parte hartu zuten langileek.
Langileen egitura eta ekitatea
BPAk betetzen du Estatuko Portuen eta Portu Agintaritzen Berdintasun Plana. Hauek dira planaren helburu orokorrak: (G4-LA13)
- Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren eskubide konstituzionala eraginkortasunez betetzeko konpromisoa.
- Tratu- eta aukera-berdintasunaren printzipioa integratzea bere politiketan, eta, zeharka, jarduera guztien berri ematea.
- Edozein bazterketa-mota egotea eragiten duten oztopoak gainditzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuneko baldintzak egoteko enplegu publikoan sartzean eta karrera profesionala gauzatzean.
- Bizitza pertsonala, familiarra eta lanekoa uztatzen laguntzea, sustapen profesionalari kalterik eragin gabe.
- Berdintasuneko trebakuntza sustatzea, bai enplegu publikoan sartzeari dagokionez, bai karrera profesionala gauzatzeari dagokionez.
- Hautaketa- eta balorazio-organoetan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua egotea sustatzea.
- Neurri eraginkorrak ezartzea sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurrean babesteko.
- Sexua dela-eta ordainsariari lotuta egin litezkeen bazterketa guztiak, zuzenekoak nahiz zeharkakoak, ezabatzeko neurri eraginkorrak hartzea.
- Aldizka ebaluatzea berdintasun-printzipioa eraginkorra dela dagokion jarduera-arloetan.
S_10 S_11 Taula honetan, BPAko langileak sexuen arabera banatuta azaltzen dira (2018ko datuak). Emakumeak % 17,77 dira langile guztiak kontuan hartuz gero. Hitzarmenari atxikita ez dauden emakumeak, langile guztiak kontuan hartuta, % 2,9 ziren 2018an, eta % 25 hitzarmenean sartuta ez dauden langileak kontuan hartuta. (G4-LA1) (G4-LA12)
Langileak, sexuaren arabera | |
---|---|
Gizonezkoak | 213 |
Emakumezkoak | 52 |
Guztira | 265 |
S_12 S_13 Langile finkoen adinaren araberako banaketari dagokionez, % 52,45ek 50 urte baino gehiago ditu, eta % 6,5ek, 30 urte baino gutxiago. (G4-LA12)
50 urtetik gorako langile finkoen % | 52,45 |
30 urtetik beherako langile finkoen % | 6,5 |
Laneko segurtasuna eta osasuna
Portuko Agintaritzak, Prebentziorako Batzorde Ordezkariak proposatuta, bere prebentzio-zerbitzua eratzean garatzeko aukeratu zuen lau arloetako bat da Prebentzio Saileko Segurtasun Arloa, Lan Arriskuak Prebenitzeko Legeak ezartzen dituen modalitateen artean.
Horretarako, lokal independenteak eta ekipo egokiak daude gaur egun indarrean dagoen araudian zehazten den moduan, lehen aipatutako arloetako funtzioak behar bezala garatzeko.
Segurtasun Arloak hemen zehazten diren bi giza baliabide hauek ditu: (G4-LA5)
- Dibisioko buru bat, Segurtasun eta Ingurumen Arlorako.
- Hiru arduradun, Segurtasun eta Ingurumen Arlorako.
- Hamabi teknikari, egunean 24 orduetan eta urtean 365 egunetan Larrialdietarako Kontrol Zentroan arreta emateko.
Segurtasun eta Ingurumen Unitateko buruak bere postuari dagozkion funtzioak egiten ditu, eta, horrez gain, Prebentziorako Batzorde Ordezkariko kidea da.
Batzorde hori 1997ko maiatzean osatu zen, eta PAren Lehendakaritzaren eta Zuzendaritzaren ordezko gisa jarduten du. Hona hemen batzordearen funtzio nagusiak:
- Arauak ezartzen dituen enpresa-betebeharrak betetzen direla zaintzea.
- Langileek neurri prebentiboak diseinatzen, hartzen eta betetzen parte hartzeko duten eskubidea bermatzea.
- “Arriskuen Bilakaera” eta “Prebentzio Plana” onartzea, eta haien jarraipena eta kontrola egitea.
- Laneko segurtasun eta osasuneko trebakuntza bultzatzea eta horretan laguntzea, eta dagozkien trebakuntza-planak onartzea.
- Enpresaren hierarkia-maila guztiei bileretan hartutako erabakiak jakinaraztea, eta garrantzitsuak izateagatik zuzenean batzordeak martxan jarri ezin dituen proposamenak Zuzendaritzari eta Lehendakaritzari bidaltzea.
Prebentzio Sailak “Prebentziorako Kudeaketa Sistema” egin du, OSHAS 18001 arauan oinarrituta. Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko baldintzak betetzen direla ziurtatzeko jarraitu beharreko metodologia zehazten eta dokumentatzen du sistema horrek.
2007an, Lloyd’s Register Quality Assurance-ren sistemaren ziurtagiria lortu zen.
2018an, emaitza ona izan dute ziurtagiri-enpresak egindako mantentze-ikuskaritzek.
Osasunaren sustapena
Bilboko Portuko Agintaritza, 2014ko azaroaren 24az geroztik, Luxenburgoko Adierazpenari atxikia dago; beraz, konpromisoa hartua du lanean, langileen osasunaren kudeaketan, osasuna sustatzeko oinarrizko printzipioak integratzeko, baita lan-arriskuen prebentzioaren arloan dituen obligazioak betetzeko ere.
Atxikipen horren bidez, urrats bat gehiago egin da lan-eremu osasungarri bat lortzeko bidean, zeina honela definitzen baitu OMEk: “Lantokiaren jasangarritasuna eta langile guztien osasuna, segurtasuna eta ongizatea bultzatu eta babesteko etengabeko hobekuntza-prozesuetan langileek eta nagusiek parte hartzen duten enpresaren lan-eremua. Aurrez zehaztutako premien oinarrian ezarritako adierazle hauek hartzen dira hura neurtzeko erreferentziatzat”:
Lan-eremu fisikoko osasuna eta segurtasuna.
Lan-eremu psikosozialeko osasuna, segurtasuna eta ongizatea, haren antolaketa eta lan-eremuaren kultura ere barne harturik. Pertsonek lan-giroan dituzten osasun-baliabideak.
Komunitateak langileen, haien familien eta beste komunitate-kideen osasuna hobetzeko darabiltzan moduak.
Atxikipen horren ondorioz, Portu Osasuntsua izeneko asmo handiko proiektu bat jarri zen martxan, eta haren bidez sustatzen da Bilboko Portuko Agintaritzaren langileen osasuna.
Portu Osasuntsua proiektuaren osasun-baliabide pertsonalen alorrari buruzko lan-ildoak.
Laneko ingurune osasungarri bat lortzeko diseinatutako hainbat ekintzak, programak, kanpainak eta estrategiak osatzen dute proiektua. Hauek azpimarratuko ditugu:
- Bihotz-hodietako gaixotasuna prebenitzeko eta ohitura bihotz-osasungarriak sustatzeko estrategia.
- Elikadura osasungarriaren programa.
- Ariketa fisikoaren programa.
- Tabakoa uzteko programa.
- Kolon-ondesteetako minbizia prebenitzeko kanpaina.
- Prostatako minbizia prebenitzeko kanpaina.
- Bat-bateko heriotza prebenitzeko kanpaina.
- Odola ematea.
- Hezur-muina emateko ekintza.
Portu Osasuntsua proiektuaren barruan egindako jardueren artean, Bilboko Portuko Agintaritzak kongresuetan, mintegietan eta hitzaldietan parte hartu du.
Proiektu horrek hainbat sari, aintzatespen eta aipamen jaso ditu. Aipatzekoak dira hauek: Gosasun zigilua, zeinak goraipatzen baitu Euskadin elikadura, jarduera fisikoa eta osasun emozionaleko bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko hartutako konpromisoa, eta “Osasunaren kontrolerako programa onena” aipamen berezia, zeinak goraipatzen baitu osasuna sustatzeko programaren barruan egindako lana, PSYAk, ORH Giza Baliabideen Behatokiak eta eSaludablek antolatutako Enpresa Osasuntsuaren II. Sarien baitan.
S_14 S_15 Istripuen maiztasunaren urteko indizea (MI), honela adierazita:
(baja erregistratua duten istripuen kop. / lanean emandako orduen kop.) x 106
eta istripuen larritasunaren urteko indizea (LI), honela adierazia:
(istripuen eraginez galdutako lanaldien kopurua / lanean emandako orduen kopuru totala) × 103
2017an 0 eta 0 izan ziren, hurrenez hurren. (G4-LA6)
2016 | 2017 | 2018 | |
---|---|---|---|
MI | 0 | 0 | 7,83 |
LI | 0 | 0 | 0,07 |
S_16 Taulan adierazten denez, 2015-2017ko urteko absentismo-indizea (AI) —honela adierazia:
(bajaren eraginez galdutako egun naturalen kopurua) × 100
zati
(langile-kopurua) × 365
— hau izan zen: (G4-LA6)
2016 | 2017 | 2018 | |
---|---|---|---|
AI | 2,0 | 3,91 | 4,21 |
Erantsitako taulan, ezbeharren alderdia zehazten da.
Ezbeharren estatistikak
2016 | 2017 | 2018 | |
---|---|---|---|
Istripuen kopuru totala | 0 | 0 | 3 |
Larritasun-indizea | 0 | 0 | 0,07 |
Maiztasun-indizea | 0 | 0 | 7,83 |
Gaixotasun profesionalen kopurua | 0 | 0 | 0 |
Gaixotasunengatik galdutako egun-kopurua | 1.960 | 3.852 | 4.165 |
Gaixotasunengatiko lan-absentismoaren indizea | 2 | 3,91 | 4,21 |
Gaixotasunengatiko lan-absentismoaren indizea | 0 | 0 | 0,14 |
Lan-absentismoaren indize metatua | 2 | 3,91 | 4,35 |
Mediku-kontsulta kopurua | 907 | 541 |
S_17 Lan-arriskuen prebentzioari lotutako trebakuntza-ahalegina, trebakuntza-orduen kopuru totala zati langile-kopurua, hau izan zen:c
214 / 265 = 0,81
Ikastaro-kop. | Iraupena (orduak) | Bertaratutakoak | |
---|---|---|---|
Itzalgailuen eta suteetako ur-hargune ekipatuen oinarrizko erabilera | 3 | 5 | 17 |
Laguntza-taldeko osagaia eta merkantzia arriskutsuak (babesa) | 1 | 6 | 9 |
Orga jasotzaileen erabilera eta segurtasuna | 2 | 5 | 2 |
Lehen laguntza eta desfibriladore erdiautomatikoak | 2 | 5 | 13 |
S_18 2018an, babes- eta segurtasun-arloko 7 ariketa eta simulakro egin ziren.