1.3. Merkatua, zerbitzuak eta azpiegiturak

 

Merkatuak

Bilboko Porturako inportazio-trafiko handieneko merkatuak hauek dira: Mexiko (% 12), Libia (% 8), Brasil (% 7), Erresuma Batua (% 7), Norvegia (% 6) eta Nigeria (% 6).

Esportazioko merkatu nagusiak hauek dira: Erresuma Batua (% 17), AEB (% 15), Espainia (% 14) eta Herbehereak (% 7).

Herrialdeen araberako banaketari eta trafiko-motari dagokienez, merkantzia orokorrean, kontainerretan, Erresuma Batua dago lehenengo postuan: 1,8 milioi tona eta guztizkoaren % 28 du. Ondoren, Txina dago: 0,6 milioi tona eta guztizkoaren % 10.

Merkantzia orokor konbentzionalean, Erresuma Batua da nagusi: 86 mila tona eta guztizkoaren % 24. Ondoren, Turkia: 317 mila tona eta guztizkoaren % 9.

Ontziratu gabeko solidoetan, berriz, Brasil dago lehenengo postuan: 924 mila tona eta guztizkoaren % 20. Bigarren lekuan Erresuma Batua dago: 763 mila tona eta guztizkoaren % 16.

Ontziratu gabeko likidoei dagokienez, Mexiko da nagusi: 2.580 mila tona eta guztizkoaren % 13. Gero, AEB dator: 1.956 mila tona eta guztizkoaren % 10.

I_07 Azpiegiturak

Ondo bereizitako lau eremuk osatzen dute Bilboko Portua.

Itsasadarreko zerbitzu-kaiek osatzen dute lehen eremua. 6-8 metro sakon eta 2.900 m luze da.

Santurtziko eta Arriluzeko dikeen babeseko kaiek osatzen dute bigarren eremua. 7-14 m sakon eta 5.069 m luze da. Eremu horretan, gainera, gurutzaontzi turistikoentzako  1.037 m-ko kaia dago.

Zierbenako dikearen babeseko kaiek osatzen dute hirugarren eremua. 20-21 m sakon eta 4601 m luze dira.

Laugarren eremua, kanpokoena, Punta Lucero eta Zierbenako dikeen arteko kaiek osatzen dute. 25/32 m-ra arteko sakonera dute, eta 3.145 m luze dira.

Bilboko Portuak, guztira, merkantzietarako kai aktibo gisa, 15.715 metro ditu, 6-32 m bitarteko sakonerakoak, edozein zirkulazio-mota zerbitzatzeko ahalmenekoak.

BPAk 5 ro-ro arrapala ditu erabilgarri.

Gurutzaontzien trafikorako zerbitzua, bestalde, itsas estazio batek, 350 metro linealeko bi atrakaleku dituen pantailan batek eta 355 m luze eta 11/12 m sakon den kai batek ematen dute. Kaiak 23.200 m2-ko azalera du lehorrean. Multzo osoa Algortako kontradikearen babesean dago.

Merkantzietarako kaien eta lurzoru komertzialaren % 83 emakidan emanda daude, eta, haietan, enpresa pribatuek egiten dituzte oinarrizko zerbitzuak. Merkantzien % 95 emakidan emanda dauden kai eta terminaletan manipulatzen dira.

Portuko Agintaritzak “portu jabe”aren funtzioak egiten ditu: oinarrizko azpiegiturak planifikatzen eta eraikitzen ditu, eta portuko jarduera koordinatzen du, alderdi guztietan.

I_08 Urtean egin diren edo egiten ari diren azpiegiturak eta zertarako balio duten. (G4-12) (G4-13)

Arasurreko bazterbideko trenbide itsua eta urbanizazio-lanak
Trenbide itsuaren lanak 2018an amaitu dira, eta 1,2 milioi euroko aurrekontua izan dute. Bestalde, urbanizazio-lanak ere 2018an abiatu dira, eta 2019ko udaberrian amaituko dira; 4,82 milioiko aurrekontua dute.

Ro-ro arrapala
Apirilean amaitu dira 5. ro-ro arrapala eraikitzeko lanak. Arrapala berria egiteko 2,74 milioiko inbertsioa egin da, mugigarria da, eta 250 tonako karga-ahalmena du.

Jarduera logistiko eta industrialetarako nabea
Lantegiak 500 metroko luzera du, eta hiru sekzio ditu, 35 metro zabalekoak. Lanak 2017ko maiatzean hasi ziren, eta 2018ko lehen hiruhilekoan amaitu. Inbertsioa 17,59 milioi eurokoa da.

Udondoko dartsena (Erandio) betetzea
Dartsena beteta, 22.700 m2-ko zabaldegi bat eratuko da itsasadarrean jarduera industrialak egiteko, eta zamaketa-nasetarako sarbidea izango da. Obrak 2018ko otsailean hasi ziren, 2,7 milioiko kostua dute, eta 2019ko udaberrian bukatuko dira.

Argiztapen eraginkorra
Bilboko Portuko Agintaritzak 1,9 milioi euroko inbertsioa egin du Portuko zerbitzu-eremuko kanpoko argiztapen-sarea berritzeko. Proiektu aitzindari honen barnean dago 1.000 LED proiektore jartzea, guztiak kudeaketa-software bati konektatuta, argiztapena urrunetik kontrolatzeko, kudeatzeko eta monitorizatzeko, trafikoaren, piztuta daramaten denboraren, eguraldiaren edo eguneko argi-orduen arabera. Halaber, argiztapen berriak ikusmen-erosotasuna hobetzen du, bai eta kaietako segurtasuna ere.

Erdialdeko Kai-muturraren lehen fasea eta Punta Luceroko harrobia zena egonkortzeko lanak
2018an, aurrera jarraitu dute Zierbenako dikeak eta kontradikeak babestutako gunean dagoen Erdialdeko Kai Muturraren kai berriaren lehenengo faseko obrek. Lehen fase horretan, 334.000 m2-ko azalera hartuko dio itsasoari; 1.081 metroko atrakatze-lerroa izango du, eta 21 metroko sakonera. Kaia bukatzen denean, 600.000 m2-ko azalera izango du; haren erdia baino gehiago obra honekin lortuko da. Luceroko harrobi zaharra egonkortzeko lana ere sartzen da proiektuan.

Obraren aurrekontua 74 milioi euro da. Europako Batzordeak % 20 jarriko du, Connecting Europe Facility (CEF) programaren bidez. Paraleloki, Portuko Agintaritzak 1,5 milioi bideratzen ditu ingurumeneko segimendu-planera.

I_09 Industria- edo logistika-sustapeneko ekimenak. (G4-13) (G4-15)

Haizea Wind lantegia, offshore instalazioetarako
42,4 milioi euroko inbertsioa eginda, offshore instalazioetarako dorre eolikoak eta itsasoko egiturak fabrikatzeko Europako lantegirik handienetako bat inauguratu zuen Haizea Windek maiatzean. Ekoizpen-ahalmen betean jardunda, offshore dorreetarako 300 sekzio fabrika ditzake urtean, 50 m-ko luzera, 8,6 m-rainoko diametro eta 130 mm-ko txapa-lodierakoak. Kaia fabrikatik gertu dagoenez, ez dago lurreko garraioaren mugarik.

Noatum Container. Ate automatikoak
Kontainer-terminaleko enpresa emakidadunak 2018ko lehen hiruhilekoan amaitu zuen ate automatiko berrien instalazioa; 2,6 milioi inbertitu ditu horretan. Proiektu honi esker, kudeaketa eraginkorra egingo da, eta % 40raino murriztuko dira kamioien itxarote-denborak.

Noatum enpresak —zeinaren akziodun bihurtu baita Cosco Shipping Ports Limited— tren-terminala handitzeko lanari heldu dio orain, eta 2018an eta 2019an 9,4 milioiko inbertsioa egingo du.

ASK Chemicals. Instalazio kimikoa
Enpresa honek, bestalde, Bilboko Portuko eremu industrialean dituen enpresa-azpiegiturak batzeko lanen bigarren fasean dihardu. Kimika-sektoreko nazioarteko enpresa ezaguna da ASK Chemicals. Inbertsioa bost bat milioi eurokoa izango da, eta 2019an amaituko dira lanak.

DBA Bilbao Port erregaien terminala
Petrolio-produktuen operadoreak 2,3 milioi inbertitu ditu erregaiak biltegiratzeko terminal baten eraikuntzan. Biltegia portuaren eremu industrialdean dago, eta maiatzean hasi zen lanean.

Gamesa Eólica
74.000 metro karratuko emakida eskuratu du industria eolikoaren arloko pieza handiak kargatu, deskargatu eta biltzeko.

Progeco
Zortzi kaiko biltegiratze-nabe bat eraikitzen ari da. Inbertsioa, 0,9 euro inguru.

Toro y Betolaza terminal berria
2019an, Consignaciones Toro y Betolazak merkantzia orokorren terminal berria egokitzeko lanak amaituko ditu; 2018ko ekainetik ari da lan horretan, eta 5 milioi euro inbertitu ditu. A-3 kaian dago, eta 110.000 m2 ditu, horietatik 21.600 estaliak. Terminal horretan egiten dute eskala Grimaldi Taldeko Finnlines ontzi-enpresaren itsasontziek, zeinen ontziek 30 metro handitu baitute luzera.

Saisa Port Ontziratu gabeko produktuen biltegia
2019an amaituko dira AZ-1 kaian, ontziratu gabeko produktu solidoetarako —karbonatoa eta sodio karbonato azidoa, batez ere— eraikitzen ari diren biltegiko lanak. Aurrekontua: 1,3 milioi euro.

Progeco nabe logistikoa
Biltegiratze-, banaketa- eta garraio-lanak egiten dituen enpresa honek maiatzean amaitu ditu bere instalazioak handitzeko lanak: merkantzia paletizaturako 5.000 metro karratuko nabe baten eraikuntza. Inbertsioa 873.000 eurokoa da.

 

Portuko Agintaritzak, trenbidez garraiatzen diren merkantzien portuko trafikoa sustatzeko estrategiaren barruan, Pancorboko Portuko Trenbide Terminal Logistikoa (TELOF) garatzen jarraitzen du; 2017ko azaroaren 7an hartu zuen lehen trena.

Portuko Agintaritzak portu lehor hauekin lankidetzan jarraitzen du: Azuqueca de Henares (Guadalajara), Coslada (Madril), Villafría (Burgos), Jundiz-Gasteiz (Araba) eta Noain (Nafarroa).

BPAk parte hartzen du PLAZAko (Zaragoza) tren-terminala eta Nonduermaskoa (Murtzia), produktu galkorretan espezializatua, ustiatzen dituzten sozietateetan.

Trenez sartu eta ateratzen den trafikoa % 12 hazi da 2017arekin alderatuta. Hazkunde horrekin, merkantzia orokorraren % 19k erabiltzen du trenbidea jada.

2018an, ADIFen terminalak (portuan dago) 4.987 treni zerbitzua eman zien, aurreko urtean baino % 10,5 gehiagori (horietatik 3.570 portu-izaerakoak).

Zerbitzatutako merkatuak (G4-8) (G4-9)

I_10 Erantsitako koadroan eta grafikoan ageri da trafikoek azken bost urteetan izandako bilakaera, mugitutako milioi tonatan adierazia (MT), eta merkantzia-mota bakoitzaren guztiarekiko proportzioa ere adierazten da.

 20182017201620152014
1+2+3 ZIRKULAZIOA GUZTIRA35,610034,210032,110032,410030,8100
MTguztiarekiko %MTguztiarekiko %MTguztiarekiko %MTguztiarekiko %MTguztiarekiko %
1. Ontziratu gabeko produktu likidoa20,55819,85818,15618,25616,353
2. Ontziratu gabeko produktu solidoa4,8134,5134,4144,5144,615
  - M. orokorra, kontainerretan6,8196,5196,4206,5206,621
  - Beste M. orokorra3,5103,4103,1103,2103,311
3. Merkantzia orokorra10,3299,9299,5309,7309,932

Trafiko guztitik % 57, batez beste, ontziratu gabeko produktu likidoak dira; % 13, ontziratu gabeko produktu solidoak; eta % 30, merkantzia orokorra.

2018ko trafikoa 2017koa baino % 4,1 handiagoa izan da.

638.447 TEU aldatu dira lekuz, aurreko urtean baino % 5,6 gehiago.

2018an, 201 mila bidaiari ibili dira (2017an baino % 7,5 gehiago); 115 mila bidaiarik Bilbo-Portsmouth ferrya erabili dute, 132 eskalatan, eta 84 mila bidaiarik 59 gurutzaontzi turistikotan bidaiatu dute. Martxoaren 29an inauguratu zen gurutzaontzien bigarren itsas geralekua, ontziratzeko pasagune mugikorra duena. Terminal berriak 15 metroko garaiera du, eta 3.200 metro karratu erabilgarri ditu. Bi solairu eta solairuarte bat ditu, eta Arriluzeko kontradikearen ondoko bidaiarientzako kaian dago.

I_11 Hinterland-a eta foreland-a. Merkantzien jatorri eta helmuga nagusiak. (G4-6) (G4-8) (G4-9)

Bilboko portuaren forelanda 1.3 puntuan definitu da, eta helmugako eta jatorriko herrialde nabarmenenak azaltzen dira han, bai eta haietan ontziratutako eta lehorreratutako merkantziak ere.

Ontziratu gabeko produktuen inportazio-trafikoek EAE dute helmuga, neurri handi batean, eta jatorria, berriz, herrialde ekoizle nagusiak.

Bilboko Portuan, 28 feeder linea eta zuzeneko 58 itsas linea erregular lehorreratu ziren 2018an: haietatik 20, edukiontzienak; 23, ohiko merkantzia arruntekoak; 4, ro-ro trafikokoak; 6, ontziratu gabeko produktu likidoenak; eta 5, ontziratu gabeko produktu solidoenak.

Bilboko Portua mundu osoko 900 bat porturekin lotuta dago.

Hinterlanda Espainiako iparraldearen erdialde guztira hedatzen da, eta, portu lehorrak garatu direnean, are gehiago hedatu da; horren ondorioz, hegoaldean produktu galkorren bezeroak ere bereganatu ditu.

I_13 (G4-8) Tokiko enpresak —haientzat, Portua oinarrizko elementua da garatzeko— askotariko sektoreetakoak dira; nabarmentzekoak dira duten garrantziagatik, besteak beste, energia, siderurgia eta metalurgia, kimika, eraikuntza-materialak, nekazaritzako elikagaiak eta itsas arlokoak (eraikuntza eta ontzien konponketa).

Sektore garrantzitsuena energia-sektorea da. Portuak 18,5 milioi tona produktu aldatu ditu tokiz. Azpimarratzekoak dira petrolio gordina Petronor findegiarentzat, gas natural likidotua (GNL) Bahía de Bizkaia Gas enpresa hartzaile eta banatzailearentzat eta petrolio-produktu finduak portuan oinarritutako banaketa-enpresa nazionalentzat eta itsasoz esportatzeko.

Sektore siderurgikoa ere oso garrantzitsua da: 3,1 milioi tona manipulatzen dira, inportazio- eta esportazio-enpresetarako.

Sektore kimikoak 0,8 milioi tona hartzen ditu, hainbat banaketa-konpainiarentzat.

Eraikuntza-materialen sektorean, 1,3 milioi tona manipulatzen dira.

Nekazaritzako elikagaien sektorea oso garrantzitsua da: guztira, 2 milioi tona. Nabarmentzekoa da soja-baben zirkulazioa (1 MT), tokiko ehotze-enpresa batentzat.

Sektore-trafikoen laburpena erantsitako koadroan dago.

Sektoreak (milioi tona)

GUZTIRA35,6
Energia18,5
Petrolio gordina11,2
Prod. finduak4,2
Beste petrolio-produktu batzuk0,9
Gas naturala2,2
Siderurgia3,1
Kimika0,8
Eraikuntza-materialak1,3
Nekazaritza eta elikagaiak2,0
Soja-babak1,0
Ardoa, edariak, alkohola0,6
Bestelakoak0,5
Papera eta pasta0,4
Makineria0,6
Automobilak0,3
Gainerakoa8,6

Proiektuak

Bilboko Portuan gero eta gehiago manipulatzen eta kargatzen/deskargatzen dira pisu eta/edo dimentsio handiko piezak. Halako jarduerei “proiektu”en eragiketa deitzen zaie, eta, espezialitate horri esker, portuan bertan, portuaren hurbileko eragin-eremuan edo “umland”ean dauden faktoriak zerbitzatzen ditu; hala, balio erantsi handia duten eta muntatzen eta garraiatzen merkeak diren elementu bukatuak esportatu eta jaso ditzake.

2018an, “proiektuen” 4.290 eragiketa egin dira. Piezak 410 tonara artekoak ziren, eta dimentsio hauetakoak gehienez: 70 m luze, 7 m zabal eta 8 m-ko garaiera.

Lehenago aipatu dugun bezala, Haizea Wind eta Gamesa Eólica enpresek itsas sorgailu eolikoekin lotutako jarduerak jarri dituzte martxan, eta haietako asko itsasoz baino ezin dira garraiatu.

Azkenik, Portuan hiru ontziola daude: Zamacona eta Bilbao Centro Naval, 120 m-rainoko luzera duten itsasontzietarako, eta Construcciones Navales del Norte, 300 m-rainoko luzera duten itsasontzietarako.

Zerbitzuak eta emakidak

I_14 Ikuspegi estrategikoan azaldu dugun bezala, Bilboko Portuko Agintaritzak portu jabearen funtzioak betetzen ditu, eta lankidetza publiko eta pribatuarekin erlazionatutako adierazle hauekin egiazta daiteke hori.

Azken bost urteotan, inbertsio pribatuaren guztizkoa 1,5 aldiz handiagoa izan da publikoa baino. Biak batera, 541,9 milioi euro izan dira, eta urteko batezbestekoa, 108,3 milioi euro.

Mila euro20182017201620152014guztira
Inbertsio pribatua
48,270,04,894,2106,6323,8
Inbertsio publikoa49,261,530,830,346,3218,1
I. pribatua + i. publikoa97,4131,535,6124,5152,9541,9

Bilboko Portuko Agintaritzaren eragin ekonomikoari buruzko azken azterketaren arabera (2015), Portua Enpresaren fakturazio totala 882 miloi euro izan zen, eta Portuko Agintaritzarena, berriz, 65,2 milioi euro; hots, guztizkoarekiko % 7,4, % 15 baino zifra txikiagoa, eta, zifra horretatik behera, portu batek portu jabearen ezaugarriak dituela jotzen da.

Merkataritza-portu jabeen antolakuntza- eta funtzio-eskeman (erantsirik dago), Portua Enpresa osatzen duten enpresa pribatuak ikus daitezke. Enpresa horiek Portuaren, ontzien eta merkantziaren bezeroen zerbitzura daude, eta zuzeneko harremana dute haiekin. (G4-24) (G4-25) (G4-26)

Merkantzia Zerbitzuan, nabarmentzekoak dira terminaleko langileak eta zabaldegietako eta atrakalekuetako emakidadunak, zerbitzu hauek ematen dituztenak: karga, deskarga, estibatzea, desestibatzea, biltegiratzea, eta merkantziak hartzea eta entregatzea. Kanpo-merkataritzaren zerbitzuan, nabarmentzekoak dira aduanetako eta eremu eta gordetegi frankoetako agenteak.

Bidaiari Zerbitzuan, bidaiariak, haien ekipajea eta ibilgailuak ontziratzea eta lehorreratzea sartzen da.

Ontziaren zerbitzura daude portu-jardueretan ontzi-jabearen izenean eta hura ordezkatuz jarduten duten kontsignaziodunak, eta tasak eta tarifak ordaintzeko betebeharra dute. Halaber, dokumentazioa izapidetzeaz eta ontzi-jabeak eskatzen dizkion zerbitzuak ematea arduratzen dira.

Portuko ontziei praktikajeko, atoian eramateko eta amarratzeko itsas zerbitzu teknikoak ematen zaizkie, bai eta hondakinak jasotzeko zerbitzuak ere.

Praktikaje Zerbitzuan, aholkularitza-zerbitzua ematen zaie ontzien kapitainei Portura sartzean eta ateratzean, eta barruko maniobretan.

Atoian Eramateko Zerbitzuan, atoiontzien bidez maniobrak egiten laguntzen zaio atoian eramaten den ontziari, kapitainaren argibideei jarraituz.

Amarratzeko eta Amarrak Askatzeko Zerbitzuaren helburua da ontzien amarrak jasotzea, kaian finkatzea eta luzatzea, kapitainaren argibideei jarraituz.

Ontzien hondakin likido eta solidoak jasotzea eta ondoren tratatzea (MARPOL) da portuko ontziei ematen zaien beste zerbitzu bat.

Portuko Agintaritzak arautzen eta kontrolatzen du Merkantzia, Bidaiariak eta Ontziak atalei zerbitzu egiten dieten enpresa pribatuen jarduera.

Merkantzia eta Bidaiariak atalei zerbitzu egiten dieten terminaleko langileak kontrolatzeko mekanismoak terminala emateko baldintzek eta merkantzia manipulatzeko eta bidaiariak ontziratzeko eta lehorreratzeko zerbitzuei buruzko baldintza-orri arautzaileek zehazten dituzte.

Ontzi Zerbitzuak, berriz, Portuko Agintaritzak arautzen ditu, dagozkien baldintza-orrien arabera.

Kontrol-mekanismo guztietan, zerbitzua eskuratzeko baldintzak eta tarifa maximoen eta kalitate-adierazleen ezaugarriak finkatzen dira.

Portuko Agintaritzak zaindu behar du zerbitzu guztietan betetzen direla kalitateko, lehiako eta iraunkortasuneko oinarrizko baldintzak.

Portu jabe batek zerbitzuak ematen dituen enpresa batekiko dituen oinarrizko kontrol- eta koordinazio-funtzioak dira Agintaritza Publikoarenak ere.

Emakidan emandako terminalak eta kaiak; haien kokapena eta enpresa emakidadunak hauek dira:

Zierbena 
Punta LuceroPetronor
Punta CeballosTepsa, Acideka, Petronor, Esergui eta Bahía de Bizkaia Gas.
Punta SollanaDBA Bilbao Port, Bunge Ibérica, Atlántica de Graneles y Moliendas, ASK Chemicals España eta C.L.H.
AZ-1 kaiaConsignaciones Toro y Betolaza, Ineos Sulphur Chemical Ibérica, Fertiberia, Petronor, Toro y Betolaza, Saisa Port eta Cespa Gestión de Residuos.
AZ-2 kaiaCronimet Hispania, Lointek Heavy Industries, Servicios Logísticos Portuarios eta Haizea Wind.
AZ-3 kaiaGamesa Eólica

Santurtzi 
A-2 kaiaNoatum Container Terminal Bilbao
A-1 kaiaNoatum Container Terminal Bilbao
A-3 kaiaConsignaciones Toro y Betolaza
Espainiako printzesa kaiaBergé Marítima Bilbao.
Erantsitako kaiaServicios Logísticos Portuarios.
2. kai-muturraBergé Marítima Bilbao
3. kai-muturraConsignaciones Toro y Betolaza eta Bergé Marítima Bilbao.
Victoria erregina kaiaServicios Logísticos Portuarios

I_15 Zerbitzuak ematen dituzten enpresak (2018)

Zerbitzu-motaEnpresa-kopurua
Estibatzea5
MARPOL1
Praktikajea1
Atoian eramatea1
Amarratzea1

Portuan, 149 enpresak egiten duten lan emakida- edo baimen-araubidean. (G4-24)

Enpresa emakidadunak edo jabari publikoaren okupazio pribatiborako baimena dutenak, merkantziak lekuz aldatzeari, bidaiariei, itsas kirolei edo eraikuntzari eta itsas konponketei lotuak

Okupazio-motaEnpresa-kopurua
Guztira149
Emakidak100
Baimenak49

I_16  Emakidako lur-azalera, 2.711.814 m2, emakidan eman daitezkeen lurzoruen (3.109.342 m2) % 87,2 da.

I_17 Portuan lekuz aldatzen diren tonen %96 emakidan emandako edo baimendutako itsas merkantzien terminalei dagozkiela kalkulatzen da.

Bilboko Portuan, Portuko Agintaritzak —portu jabeen funtzioak ditu— oinarrizko azpiegiturak planifikatzen, eraikitzen eta kontserbatzen ditu, eta portuko jarduera guztia koordinatzen du.

Enpresa pribatuek ematen dituzte ontzi, atoian jartze, amarratze eta MARPOLerako oinarrizko portu-zerbitzu guztiak. Emakida-baldintzek arautzen dituzte jabari publikoaren okupazioa eta ustiapena, eta ontzi eta merkantzietarako zerbitzuak emateko tarifa maximo batzuk finkatzen dira.

I_18 (G4-37) 

  • Portuko Agintaritzaren Merkataritza eta Garapen Logistikoko Zuzendaritzak emakidadun izan litezkeenekiko harremana bideratzen du, eta bermatzen du ezen, informazio-jardunaldien, azoken eta kongresuen bidez, emakidei eta baimenei buruzko informazioa ematea, I-30 atalean zehazten denez. Informazioa hedatzeko lan horretan, Uniport-ek laguntzen du, Bilboko Portua sustatzeko funtzioa betez.
  • Bilboko Portuaren emakidei buruzko informazio espezifikoa ez da azaltzen Interneten; erabaki da zuzeneko informazio pertsonalizatuarekin osatzea legezko alderdi orokorrak.
  • Muga-ikuskaritzako puntu gisa zerbitzuak emateko baldintzak arautu dira.
  • Bezeroentzako eragiketa-prozedurak e-puertobilbao plataforma telematikoan daude.

I_19 (G4-37) Portuko Agintaritzak eraginkortasuna, zerbitzuaren kalitatea eta merkantziari ematen zaizkion zerbitzuen errendimendua hobetzeko sustatzen dituen ekimenak.

Oinarrien baldintza-orrietan eta emakida-kontratuetan esaten da hobariak lor daitezkeela zerbitzuen eraginkortasuna, kalitatea eta errendimendua hobetzeagatik. 2018. urtean, merkantziak zerbitzatzen dituzten 9 enpresak eta 4 ontzi konpainiak lortu dituzte.

  • UNIPORTek, PAren laguntzarekin, lan-mahaiak antolatzen ditu hainbat portu-jardueratako arazoak konpontzeko eta hobekuntzak egiteko.
  • Enpresek hobariak lortzeko bete behar dituzten zerbitzu-erreferentzia batzuk onartu ditu BPAk. Zerbitzuen kalitate-erreferentziak Portuko operadoreekin harremanak izateko oinarria dira.
  • Bilboko Portuan Prozedurak Bateratzeko Taldeak (Bilboko PBT) hobekuntza-eremuak identifikatzen ditu, fluxuak eta prozesuak analizatzen ditu, eta, haiek hobetze aldera, berringeniaritza-lanak egiten ditu. Adibidez, nabarmentzekoa da muga-ikuskaritzako postuaren (MIP) instalazioa eta funtzionamendua koordinatu duela.
  • BPAren prozesuak hobetzeko arloa, besteak beste, zerbitzuak hobetzeaz, ontzien eta merkantzien trazabilizateaz eta eragiketa-denborak murrizteaz arduratzen da.
  • Zerbitzu-preskripzioetan eta emate-baldintzetan, merkantziak kargatzeko/deskargatzeko eta entregatzeko/jasotzeko eragiketetan izan beharreko gutxieneko errendimenduak ezartzen ditu, eta kalitate, prebentzio eta ingurumeneko kudeaketa-sistema integratuaren garapena eta mantentze-lanak kontrolatzen ditu. Enpresa emakidadunen eta armadoreen kalitate-erreferentzien kudeaketaz ere arduratzen da. Azkenik, aginte-koadro integralaren kudeaketaz eta mantentze-lanez arduratzen da, bai enpresaren plangintzan, bai portuko plan estrategikoan helburuak hedatzeko eta haien jarraipena egiteko.
  • Portuko Agintaritzak aplikatzen dituen tasak eta indize zuzentzaileak argitaratzen ditu bere webgunean.
  • Zerbitzu-preskripzioetan eta emate-baldintzetan, merkantziak kargatzeko/deskargatzeko eta entregatzeko/jasotzeko eragiketetan izan beharreko gutxieneko errendimenduak azaltzen dira, baita ISO 9001 ziurtagiria izateko eskakizuna ere.

I_20 2018an, enpresa emakidadunek zerbitzuaren kalitatearen ezaugarriak berritu dituzte Bilboko Portuaren balio erreferentzial espezifikoen arabera (2013an garatu ziren, eta 2018an zehar aplikatzekoak dira). Balio erreferentzial horiek zenbait kalitate-arau markatzen dituzte portuko eragiketan kontuan hartzekoak, hala nola efizientzia, instalazioen mantentze-lanak, bezeroaren gogobetetzea eta komunikazio telematikoak, kontuan hartuta kalitateko, kudeaketako eta ingurumeneko ziurtagiri ofizialak.

Ildo horri jarraikiz, enpresa hauek dagokion ziurtagiria berritu dute:

Merkantzia eta ontzien erreferentzialak

Enpresa Erreferentzial-mota
Servicios Logísticos Portuarios, S.A. (SLP)Ontziratu gabea
Terminales Portuarias, S.A. (TEPSA)Ontziratu gabea
Noatum Container Terminal Bilbao, S.A.Kontainerra
Estaciones de Servicio de Guipúzcoa, S.A. (ESERGUI)Ontziratu gabea
Bergé Marítima Bilbao, S.L.Ontziratu gabea/Konbentzionala/Ro-Ro
Consignaciones Toro y Betolaza, S.A.Ontziratu gabea/Konbentzionala
Petróleos del Norte, S.A. (PETRONOR)Ontziratu gabea
Compañía Logística de Hidrocarburos (CLH)Ontziratu gabea
BungeOntziratu gabea

EnpresaErreferentzial-mota
Mediterranean Shipping Company, S.A. (MSC)Ontzi-enpresa
MSC Crociere, S.A.Ontzi-enpresa
RCL Cruises - Royal CaribbeanOntzi-enpresa
RCL Cruises - Celebrity CruisesOntzi-enpresa

Berritze horri esker, jarduera-tasan dagokien hobaria izaten jarraituko dute.

Kalkulatzen da terminaletako enpresa emakidadun horiek portuko trafiko guztiaren erdia mugitzen dutela.

Itsasontzi-enpresek, zerbitzu-emankizunen kalitatea hobetzearekin batera, ontziaren tasari dagokion hobaria ere jasotzen dute.

Aginte-koadro integraleko ekimenak eta adierazleak eguneratu dira, BPAren Plan Estrategikoan identifikatutako helburuak eta jarduera-ildoak sartzeko, aginte-koadro integrala izan dadin plan estrategikoa ezartzeko eta haren segimendua egiteko erreferentzia-tresna.

I_21 (G4-37) (G4-49) (G4-PR5) Portuko Agintaritzak, Eragiketa, Merkataritza eta Logistikako Zuzendaritzaren bidez, portuko bezeroen, armadoreen, kontsignaziodunen eta zamaketarien kexak edo iradokizunak jasotzen eta bideratzen ditu, zuzenean edo aduana-agenteen eta garraio-kudeatzaileen bidez.

Oinarrizko zerbitzuen Baldintza Berezien Orrian, kalitateari buruzko klausula batzuk daude; besteak beste, zehaztutako eta neur daitezkeen kalitate-adierazleen estandarrak betetzeko obligazioa.

Kalitate-ebaluaziorako, bilerak egiten dira bezeroekin eta operadoreekin.

Jasangarritasun Txostenari edo haren edukiari buruzko kontuak argitzeko kontaktua eta arduraduna BPAren Prebentzio eta Ingurumen Saila da (G4-31) (G4-48).

I_22  Gaur egungo eta aurreikusitako bide- eta tren-sarbideak.

Autobide batek Santurtziko portu-eremua A-8 autobidearekin lortzen du, eta, handik, Bilbo Santanderrekin, Madrilekin, Zaragozarekin eta Frantziako mugarekin lortzen duen autobide-sarearekin.

Punta Luceroko terminalak A-8 autobidearekin lotuta daude, bi erreiko errepide baten bidez.

Zorrotzako kaiak eta Getxoko gurutzaontzien kaiak tokiko errepideen bidez lotzen dira A-8 autobidearekin.

2011ko irailean, Bilbo Metropolitarreko hegoaldeko saihesbidea, “Supersur”, jarri zen martxan. Bilboko errepide bidezko ingurabide hori, bereziki, zirkulazio astunerako da, eta hobetu egin ditu porturako sarbideak. 2018an akordio bat lortu da Foru Aldundiarekin, haren erabilera errazteko.

Trenbide bidezko sarbideek Bilboko Portua bide zabaleko sare nazionalarekin lotzen dute Miranda Ebroraino. Han, bitan banatzen da: Burgos-Madrilera eta Zaragozara joateko bidea.

Santurtzi-Bilbo zatian bidaiarien aldiriko trenekin bat egiten duenez, txikiagotu egiten da merkantziak garraiatzeko gaitasuna. Gaur egun, Portua, Santurtzi, Ortuella, Barakaldo, Bilbo linea bide bikoitzekoa da, Ortuella-Barakaldo zatian izan ezik, han bide bakarrekoa baita. Aurreikusita dago zati hori ere bikoiztea.

Kanpoko Abraren hedapenean, TECO estazio bat dago; haren zerbitzuen % 87 portukoak dira.

Merkantzien eta bidaiarien trafikoa aldi berean erabat ez elkartzeko eta hiriguneetatik ez pasatzeko, portua zuzenean hegoaldeko tren-soluzioarekin lotzeko akordioa lortu dute Eusko Jaurlaritzak eta Sustapen Ministerioak. 2011n, erabat bukatu zen lehen zatia, Serantes mendiaren azpiko tunela, 50 milioi eurorekin. Konexioa egitea eta martxan jartzea falta da.

Obra osorako aurreikusitako aurrekontua 548,7 milioi eurokoa da (BEZa barne). Horietatik 464 milioi hitzarmenean ezarritako bi jarduera-faseetara bideratuko dira, Serantes-Olabeaga tunela eta Barakaldo-Basauri tartea egiteko. Eusko Jaurlaritzak egingo ditu bi fase horiek, Kupoaren kargura. Gainerako 84,7 milioiak superazpiegitura egiteko dira, zeina ADIFek egingo baitu zuzenean.

Barakaldon, Bilbo-Santander bide estuko linearekin lotuta dago Portua.

Bilboko Portuak, azken urteotan, inbertsio garrantzitsuak egin ditu azpiegituretan, eta horrek aukera ematen dio porturatzeko kaiaren behar adinako luzera izatea; 21 m baino gehiagoko sakonerakoak eta biltegiratzeko azalera handikoak. Hori dela eta, orain, azpiegitura horien erabilera indartzera doa. Portuaren hinterlanda handitzeko, trenbidea da lurreko garraiobiderik onena. Izan ere, distantzia handitu ahala, kamioia baino lehiakorragoa da, baldin eta haren erabilera indartzen bada.

Trenbideak lurreko garraioan duen kuota handitzeko neurriak hiru multzotan sailka daitezke: kudeaketa, azpiegiturak eta merkaturatzea.

Hona hemen Portuko Agintaritzak aurreikusi dituen neurriak.

Pancorboko (Burgos) Trenbide eta Portuko Terminal Logistikoa (TELOF)
2017ko azaroan ekin zion Bilboko Porturako tren-zerbitzuari. Eragiketa intermodal horietarako, zubi logistiko moduko bat eraiki da Bizkaiko portuaren eta Burgos aldeko esportatzaileen eta inportatzaileen artean.

Portuko Agintaritza da Pancorboko portu lehorraren jabea, eta hango trenbide-terminalaren kudeaketa Transitiari adjudikatua dauka.

Beste terminal batzuk
JLE-en eta portu lehorren garapena sustatzea, eta barruko merkatu nagusiak Bilboko Portuarekin trenez lotzea, produktu galkorren trafikoa erakartzeko: Madril ingurua (Azuqueca de Henares eta Coslada), Burgos (Villafría), Araba (Jundiz eta Arasur), Zaragoza (PLAZA) eta Nafarroa (Noain) eta Murtzia (Nonduermas).

Tren mistoak – bezero anitzekoak
Portuko Agintaritza bezero anitzekotzat jotzen diren trenen “zerbitzu erregularrak” (ezarritako ordutegiak eta helmugak dituztenak) sortzea bultzatzen ari da.

I_23 Ro-ro trafikoa zerbitzatzeko, A-3 kaian terminal bat dago bi arrapalarekin, Brittany Ferrys-en Bilbo-Portsmouth-Roscoff linearen zirkulaziorako —astean bi eskala—.

A-3 kaian, Finnelinesen Bilbo-Anberes-Helsinki, San Petersburgo-Zeebrudge-Bilbo lineako ro-ro ontziak porturatzen dira.

I_24  Errepideko eta trenbideko trafikoa

2018an, 3,1 milioi tona sartu edo irten ziren trenbidez portuko instalazioetatik. Karga lehorraren % 20 eta kontainerretako merkantziaren % 50 trenez garraiatu ziren. Trenen joan-etorriak 4.987 izan ziren. Haietatik 3.570 (% 87) portuko terminaletara.

Errepideko eta trenbideko trafikoa

Milioi tonatan20182017201620152014
Errepidea + trenbidea%10017,0%10016,2%10016,6%10015,9%10014,1
Errepidea%8213,9%0,8313,4%87,3014,5%89,3014,2%90,0012,7
Trenbidea%183,1%0,172,8%12,702,1%10,701,7%10,001,4

Ro-ro trafikoa

 20182017201620152014
Ro-ro % / m. orokorra 8,78,26,35,28,1
Ro-ro trafikoa0,90,80,60,50,8
Merkantzia orokorra guztira.10,39,99,59,79,9