Merkantzia orokorraren %19 garraiatzen da trenez, eta edukiontzi-trafikoaren %20.
Tren-kopuruari dagokionez, 4.987 unitate pasatu dira portutik 2015an, hau da, aurreko ekitaldian baino %10,5 gehiago.
Esteka interesgarriak:
Servicios Intermodales Bilbaoport (SIBPort) sozietatearen egitekoa da trenbidez garraiatzea Bilboko Portua jatorri edo helmuga duten merkantziak. 2013an, SIBPort sozietateak Noaingo eremu logistikoarekin (Nafarroa) eta PLAZA izenekoarekin (Zaragoza) trenbidekonexioak jarri ditu martxan.
Ekimen horri esker, zamaketariek astean behingo trenbide-zerbitzuak dituzte Bilboko Portutik Gasteiz, Burgos, Madril, Guadalajara, Sevilla, Zaragoza, Nafarroa, Bartzelona, Castelló, Valentzia eta Murtziara.
