Gaur egun Bilboko itsasadarrak duen hiri-egituraren zati handi bat portuaren garapenaren ondorio da. San Anton eta Erriberako kanalizazio historikoetatik Portugalete eta Areetako pasealekuetara edo Algorta eta Santurtziko kai-muturretan egindako obrak Portuaren ekimenei zor zaizkie.
Eta Abandoibarra gunea zaharberritzea —Bilbo berriaren obra enblematikoa— ezinezkoa zatekeen Bilboko Portuko Agintaritzaren laguntzarik gabe.
Joan den mendeko 80ko hamarkadan hasi zen kontua. Bizkaiko industria-sarearen zati handi baten desagertzea eragin zuen azken industria-krisi handiaren beldurra artean joan gabe zegoela, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, administrazio zentralarekin batera,Bilbo Berpizteko Plan Estrategikoaonetsi zuten, hiri berri bat bultzatzeko asmoz, turistikoa eta zerbitzuekin, modernoa, plurala, integratzailea, sortzailea eta kulturala.
Abandonatutako eremu industrialak eta hondatutako auzo zaharrak berpizteko proiektuaren barruan (Planak aurreikusia), Portuko Agintaritzak ordura arte portuko kaiek hartzen zuten lekua Ría 2000 sozietateari utzizion. Han eraiki zituzten Guggenheim museoa eta Euskalduna jauregia, hiriaren nortasun
urbanistikoa erabat aldatu duten bi eraikin.
Bilbao Ría 2000 1992an zenbait erakundek sortutako sozietate anonimoa da, Bilboko eremu metropolitarrean hondatutako eremuak berpizteko asmoarekin jaioa. Sozietateak bultzatutako lanetatik, aipatzekoa da Abandoibarraren garapen urbanistikoa.
Zorrotzaurreko garapena bultzatzen ari diren eragileetako bat da Bilboko Portua. Zaha Hadidarkitektoak diseinatu du proiektua, Pritzker arkitektura-sariaren irabazleak hain zuzen ere. Berrikuntzaren parke bat, merkataritza eta astialdiko guneak, etxebizitzak eta kirol-azpiegiturak izango ditu Bilboko auzo futurista honek.
Era berean. Portuaren jarduera kanporantz mugituz industria-jardueretarako erabili ziren eremuak gizarte-erabileretarako utzi dira, eta orain, berriz ere, astialdirako erabil daitezke.
Informazio gehiago: