Bizkaitarrek euren erakunde eta enpresekin duten lotura neurtzeko inkesta baten arabera, herritarrek, oro har, Bilboko Portua erakunde propioa dela uste dute, ekonomiarako eta enplegua sortzeko garrantzitsua eta etengabe berritzen ari dena.

Iraganean, itsasadarraren ertzetako biztanleak eta portua bizikide ziren. Horregatik, hurbileko edo eguneroko zertzat zeukaten portua, ia-ia eskura dagoen gauzatzat. Gaur egun, aldiz, Europako portu guztietan gertatzen den bezala, portuko instalazioak itsasorantz lekualdatu dira
eta, horregatik, herritarrek begien bistatik galtzen dituzte.
Bilboko Portua, ordea, bere ingurune hurbilaren zati bat da eta bertan txertatuta sentitzen da. Ingurune hurbil horretan hiria eraberritzeko, azpiegiturak garatzeko eta ezagutza eta kirola sustatzeko prozesuen eragile aktiboa da.
Bilboko Guggenheim Museoa Portuko Agintaritzak lagatako lurretan eraiki zen. Portuko Agintaritza, bestalde, itsasoaren eta harekin lotutako jardueren ezagutzaren historia hedatuz eta ezagutza hori bultzatuz itsas komunitatea garatzen laguntzea xede duen Bilboko Itsas Museoaren bazkide sortzaileetako bat ere bada.
Bilboko Portuak zenbait ekitaldi babesten ditu (esaterako, estropadak), portuko jardueren ezagutza sustatzen du profesionalen eta ikasleen artean, eta hainbat forotan parte hartzen du; besteak beste, Europako Ondarearen Jardunaldietan.