2014ko urtarrilean, Europako Batzordeak garraio-azpiegituretarako politika berri bat jarri zuen martxan, kontinentea ekialdetik mendebaldera eta iparretik hegora lotzeko asmoa duena. Hauek dira politika horren helburuak: EBko estatuetako garraio-sareen arteko arrakalak ixtea, barne-merkatua oztopatzen duten botila-lepoak libratzea eta tren-zirkulaziorako traba teknikoak (esaterako, estandar bateraezinak) gainditzea.
Hala sortu zen TEN-T Sarea (Trans European Transport Networks), lehentasunezko garraio-sare multzo planifikatu bat, Europar Batasun osoan pertsonen eta salgaien garraio arazorik gabea sustatzeko eta indartzeko pentsatua eta joera teknologiko berrienak bere egiten saiatzen dena.
Funtsezkoa da politika hori Europarako, bertako ekonomia indarberritzeko eta lanpostuak sortzeko. 24.05 M €-ko aurrekontuak (2020ra bitartean) —EBko beste finantziazio-iturri batzuekin eta Europako Inbertsio Bankuarekin batera— balio behar luke inbertsioak nabarmen sustatzeko eta azpiegitura-politika berria arrakastaz ezartzen dela ziurtatzeko.
Hauek dira helburu nagusiak:
- Intermodalitatea. Interoperabilitatea.
- Azpiegituren garapen koordinatua.
- Hobekuntzak mugaz gaindiko zatietan.
- Botila-lepoak kentzea.
Sarea finantzatzeko, Connecting Europe Facility (CEF) izeneko tresna sortu du Batzordeak, eta inbertsio-euskarri egokia izan nahi du, batetik, garraio-azpiegitura berriak eraikitzeko eta, bestetik, gaur egungoak eguneratzeko eta hobetzeko.
TEN-T sarea kudeatzeko, INEA Berrikuntzako eta Sareetako Agentzia Exekutiboa du lagun Europako Batzordeak. Garai bateko Garraio Exekutiboko Europako Sarea (AE RTE-T) izeneko erakundearen ordezkoa da INEA, eta hau du xede: Batzordeari laguntzea azpiegitura-, ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetan (garraio-, energia- eta telekomunikazio-alorretan), eta jarduera horien arteko sinergiak sustatzea, EBko hazkuntza ekonomikoaren eta herritarren mesedetan.
TEN sareak aukera emango du:
- 94 portu handi trenbide eta errepideekin lotzeko.
- Funtsezko 38 aireportu hiri handiekin trenez lotzeko.
- 15.000 km trenbide arrunt abiadura handiko trenbide bihurtzeko.
- Mugaz haraindiko 35 proiektu egiteko.
9 korridoretan egituratu da sarea, eta koordinatzaile bat du bakoitzak, korridoreok garatzeko izendatua. Bilboko Portua Atlantikoko Korridoreko portu nagusietakoa (Core Port) da, zeinak penintsulako mendebaldeko portuak (adibidez, Sines eta Lisboa) Ipar Itsasoarekin lotzen baititu Bilboko edo Bordeleko portuen bidez.
- IBUK – Intermodal Corridor
- 2011-EU-21009-M
- TEN-T 2011
- Informazio gehiago
- Efficient Operations and Environmental Performance Improvement of the Port of Bilbao
- 2012-ES-91171-P
- TEN-T 2012
- Informazio gehiago
- Future proofing Bilbao – Core port of the Atlantic Corridor
- 2014-ES-TM-0433-M
- CEF 2014
- Informazio gehiago
- Biscay Line – Multiple port Finland – Estonia – Belgium – Spain long distance MoS, relevant to many core network corridors
- 2014-EU-TM-0487-M
- CEF 2014
- Informazio gehiago