
Herri eder batean (Getxo) dago gurutzaontzien terminala, kirol-portu baten, aisia-eremu baten eta EBren bandera urdina duen hondartza baten ondoan.
Bilboko erdigunea eta nazioarteko aireportua, berriz, 20 minutura daude, errepidez joanda. Horrez gain, autobus-zerbitzu batek lotzen du terminala hondartzarekin, Bizkaia zubiarekin (Gizateriaren Ondare izendatua) eta Bilborekin.
Blboko Portuak 2019an, berrogeita hamar gurutzaontzi hartu zituen
Bilboko Portuak 2019an, 50 gurutzaontzi eta 55.448 gurutzaontzi-bidaiari hartu ditu. Helmuga hau aukeratu duten ontzi-enpresen artean, Ponant frantziarra nabarmentzen da, modernoak eta luxu handikoak diren iitsasontziekin, eta bost alemaniar: Aida Cruises, Phoenix Reisen, Sea Cloud, Hapag Lloyd eta TUI Cruises.
Izandako atrakatzeen artean, Europa 2 (Hapag Lloyd) gurutzaontzia nagusitzen da. Aipatutako honek, urrian, bidaia hemen bukatzen zuten 411 bidaiari lehorreratu zituen alde honetatik ibilaldiak egin, gaua pasatu eta hurrengo egunean Alemaniara hegazkinez itzultzeko. Itsasontzi honek biharamunean, hegazkinez heldutako beste 476 bidaiari ontziratu zituen.
Lehenago, maiatzean, luxuzko Sea Cloud II (Sea Cloud Cruises) gurutzaontziak, bidaiarien antzeko prozesua egin zuen, lehenengo lehorreratuz eta gero ontziratuz.
Bestalde, joan den denboraldian bidaiari gehien ekarri duen ontzia, “Britannia” (P&O) izan zen, 3.921 bidaiarirekin.
Naziotasunei dagokienez, aurreko denboraldietan ez bezala non britaniarrak nagusi ziren, oraingo honetan estatubatuarrak izan dira gurutzaontzian etorrita Euskadi gehien bisitatu dutenak (%29). Oso distantzia laburrera, alemaniarrak (%28) eta britaniarrak (%24) doaz.
Itsas-bidaien kaia eta atrakatze |
|
---|---|
Egoera | Getxo |
Getxo 1 hegoa luzera | 366 m |
Getxo 2 iparra luzera | 318 m |
Azalera komuna Getxo 1 hegoa + Getxo 2 iparra | 6.425 m² |
Getxo 3 berria luzera | 355 m |
Azalera Getxo 3 berria | 25.300 m² |
Zingoa | 12 m |
Ekipamendu eta itsasontziaren serbitzuak |
|
Pasabideen ezaugarriak |
|