Trenez, berriz, Bilboko Portuak zuzeneko lotura du estatuko sarearekin, eta horren bidez, Europarekin eta Portugalekin. Halaber, tokiko sareetarako sarbidea du.
Bilboko Portua Europako autobide-sareari lotuta dago. Zenbait hiritarako zuzeneko sarbidea du, Madrilerako, esaterako, eta beste hiri-ingurune askorekin ere lotzen da. Kamioi batek lau ordu baino gutxiago behar ditu Bilbotik Madrilera joateko.
-
- A-8 autobidea hartuta, Bilboko Portutik Bordelera joan daiteke, eta kontrako noranzkoan, Kantaurialdeko hirietara, (Santanderrera edo Gijonera, esaterako), eta Gaztelako iparraldeko hirietara.
- A-68 autobideak Zaragozarekin eta Bartzelonarekin lotzen du Portua.
- A-1 autobideak Madrilekin lotzen du, eta Madrilek, Lisboarekin eta Espainiako hegoaldeko hiriekin.

Arku Atlantikoan, bere instalazioetara salgaiak sartzeko edo handik ateratzeko trena gehien erabiltzen duen portua da Bilbo. Egunero, tren ugari sartzen edo ateratzen dira Bilboko salgaien geltokitik, Madril, Bartzelona, Valentzia, Valladolid, Sevilla, Castellón, Burgos, Zaragoza eta Júndiz (Gazteiz). Horretaz gain, portuko instalazioetan TECO terminala eta trenak osatzeko gunea ere badaude. Gune horiek ezaugarri hauek dituzte:
- Azalera: 120.500 m2
- Sailkatze-geltokia: 500 eta 780 metro arteko 8 trenbide
- Terminal de cargas: 400 m-ko 2 trenbide
- Terminal TECO: 450 mko 6 trenbide
Bilboko aireportuak lau milioi bidaiari ditu, eta Portutik hogeita hamar minutura dago automobilez, eta bi ordu baino gutxiago behar dira Espainiako eta Europako hiri nagusietara iristeko. Gasteizek ere -Bilbotik hurbil – badu aireportua.
Bide-azpiegiturak garatzeko jada abian den plan handi batek Bilboko Portuko merkantziak mugitzeko baliabideak ugarituko ditu. Plan horrek barnean hartzen dituen proiektuen artean nabarmentzekoak dira Bilbo inguruko metropoli-ingurabide berria, portura sarbide zuzena izango duena, merkantzientzako trenbide berria, Serantes mendiko tunelaren bidez bideratuko dena, eta euskal “Y” deritzona.