- Bilboko Portuko terminalak bost enpresa zamaketarik kudeatzen dituzte.
Santurtzi – 48980 (Bizkaia)
Bilbon 1870ean sortu eta lurralde osoan hedatu zen Bergé y Cía, eta hortik, Bergé Marítima jaio zen, portu- eta logistika-negozioaren konpainia nagusi gisara, zerbitzu hauek emateko: garraioa, kanpo-merkataritza, biltegiratzea, administrazioa, sustapena eta aholkularitza.
Gaur egun, 30 konpainia baino gehiago eta mila langile ditu, eta, gailendu egin da Espainiako portu-sektorean. Madrilen eta Londresen bulegoak ditu, eta 24 orduko zerbitzua ematen du urteko 365 egunetan.
Bilbao – 48001 (Bizkaia)
Consignaciones Toro y Betolaza, S.A. Bilbon sortu zen 1966ko otsailaren 12an. Ordutik, itsas sektorean jardun izan du armadore, ontzi-kontsignatario, zamaketari, aduana-agente, garraio-bitartekari eta garraiolari gisara. Bilbon du egoitza, eta Santurtzitik eta Zierbenatik jarduten du. Ordezkaritzak ditu Pasaiako, Gijongo eta Kanaria Handiko Las Palmaseko portuetan.
Bilboko Portuko terminaletan, 52.000 metro koadro baino gehiagoko azalera estalia du, eta 52.000 metro koadro aire zabalean, askotariko merkantziak jaso, biltegiratu eta banatzeko; esaterako, basoko produktuak, siderurgiakoak edo sulfatoak. Halaber, roll in – roll out arrapala, 104 tonako ahalmena duen Liebher garabi bat eta basoko produktuak garraiatzeko bereziki egokitutako bagoiak ditu..
Santurtzi – 48980 (Bizkaia)
CSP Iberian Bilbao Terminal-k Euskal Herrira, Iberiar Penintsulara eta Frantziako iparraldera sartzeko edo handik irteteko bide bikaina jartzen du ontzi-enpresa inportatzaile eta esportatzaileen zerbitzura. Sakonera- eta biltegiratze-mugarik ez duen terminalak kokapen geografiko pribilegiatua du, eta, hala, merkantzien trukerako ate ezin hobea da.
74,6 milioi euroko inbertsioari, bazkide eta aliantzek bermatzen duten sendotasun estrategikoari, Atlantic Euroterminal, S.A. erosi ondoren lortutako eragiketa-ahalmenari, 450.000 metro koadro izateari eta manipulazio- eta kudeaketa-sistema modernoenak erabiltzeari esker, urtean 600.000 TEU manipulatzeko eta Bilboko Portuan eta inguruetan orain arte ematen ez ziren zerbitzuak emateko gaitasuna du.
Bilbao – 48009 (Bizkaia)
SLPk merkantziak jasotzeko eta manipulatzeko eskulan eta teknika oso espezializatuak eskaintzen ditu Bilboko Portuan. 500 itsasontzi baino gehiagoren eta zenbait linea erregularren Boluda Lines, besteak beste ordezkari eta kontsignatario gisara ere jarduten du.
9 garabi finko eta bi mugikor —100 tona baino gehiagokoak— jartzen ditu bezeroen zerbitzura, merkantzien zamalanetarako, baita makineria gehigarria ere, pala kargatzaileak edo zaliak, esaterako. Laboreentzako 80 metro kubikoko 2 toberek, uhal garraiatzaile batek eta kamioiak pisatzeko baskula batek osatzen dute enpresa honen ekipamendua.
Merkantziak biltegiratzeko, 24.000 metro koadro inguru ditu aire zabalean, Santurtziko eta Zorrotzako kaien artean, eta 12.600 metro koadroko biltegi estalia, zabalgunean.