
Brittany Ferries konpainiak 2011z geroztik eskaintzen du zerbitzu hau Cap Finistère ontziarekin: astearte eta ostegunetan egiten du geldialdia Bilbon. 2015az geroztik, berriz, Baie de Seine ontziak ere ematen du zerbitzu hori: asteazkenetan iristen da Bilbora.
Guztira, astean hiru geldialdi izaten dira bi noranzkoetan, eta zeharkaldiak 24 ordu irauten du batez beste. Horrek aukera ematen die garraiolariei nahitaezko atsedenaldiak egiteko, eta bidaiariei gurutzaontzi baten erosotasunez gozatzeko, ibilgailuak ontzian dituztela.
Ontzien batez besteko edukiera
Cap Finistere
790 bidaiari
500 automobil
107 kamioi
Baie de Seine
600 bidaiari
160 automobil
84 kamioi