Ingurumeneko jardunbide egokien hitzarmenak
Portu-agintaritzek tresna bat dute portuko komunitate osoa inplikatzen laguntzeko beren jarduerei lotutako ingurumen-inpaktuak murrizten/minimizatzen: ingurumen-jardunbide egokien hitzarmenak.
Ingurumeneko jardunbide egokiagoak sustatzeko asmoz, 33/2010 Legeak aurreikusten du jarduera-tasaren kuotari hobariak aplikatzea baldin eta operadoreek, lege horretan ezarritakoari jarraikiz, baldintza hauek betetzen badituzte: Portuko Agintaritzarekin hitzarmen bat edukitzea ingurumeneko jardunbide egokien arloan eta Ingurumena Kudeatzeko Sistema bat edukitzea (ISO 14001 edo EMAS).
Ingurumeneko jardunbide egokien hitzarmenak operadoreak Portuko Agintaritzarekin sinatzen dituen agiriak dira. Haietan jasotzen da zer baldintza bete behar dituen operadoreak hobaria lortzeko. Baldintza horiek Estatuko Portuen erakundeak onartutako jardunbide egokien gidetan ezarritako gomendioetan oinarrituko dira.