
BILBOKO PORTUAK HELDUENTZAKO BISITA GIDATUAK ANTOLATUKO DITU
Bilboko Portuak “ateak zabalik” izango ditu asteburuetan, jakin-mina duten herritarrek Santurtziko eta Zierbenako instalazioak ezagutu ditzaten, eta portuak zer historia, zer jarduera eta zer garrantzi duen euskal ekonomian jakin dezaten.
Bisitak doakoak dira, eta “Ezagutu Portua” programaren
barnean sartzen dira; Bilboko Portuko Agintaritzak urtarrilean jarri zuen martxan programa hori ikasleentzat, eta helduei zabaldu zaio orain aukera.
Larunbat eta igandeetan egingo dira ibilaldiak, autobusez. 10:30ean hasiko da bisitaldia, eta bi bat ordu iraungo ditu.

Bisita egin aurreko asteazkenean eman behar da izena, beranduenez, eta eskaera-ordenaren arabera esleituko dira lekuak. Banakoentzat zein taldeentzat egin daitezke lekua gordetzeko eskaerak beheko formularioaren bidez: