Bilboko portua susperraldiaren bidean
Hainbat faktoreri esker, Bilboko Portuko trafikoa 31,2 milioi tonatan (+% 5,5) itxi da; hau da, 2020tik 1,6 milioi tona berreskuratu dira. Faktore horiek honakoak izan dira: urteko bigarren seihilekoan eta, bereziki, azken hiruhilekoan, merkantzien berreskuratze orokorra; bai ontziratu gabeko produktu solidoetan, bai merkantzia orokorrean izandako milioi bat tonako hazkundeak karga lehorrean eragin duen % 18 hazkundea; eta itsasontzien sarreraren hazkundea.
Portuko Agintaritzak uste du joera hori mantendu egingo dela ekitaldi honetan eta 2023an 2019ko trafikora itzuliko garela.