12 milioi euro Estatuko portuetan berrikuntza sustatzeko
4.0 portuetarako funtsa portuetako logistikaren sektorean berrikuntza sustatzeko sortu da; horren haritik, sektorean proiektu berritzaileak garatzea ahalbidetzen du, baita startup-ak eta enpresa ekintzaileak sortzea ere.
4.0 portuetarako funtsaren gakoak
- Portuetako logistikaren sektorean (nola publikoan hala pribatuan) berrikuntza disruptiboa lehiakortasun-elementu gisa sustatzea da helburua, sektorea errazago igaro dadin 4.0 ekonomiara.
- 12 milioi euro inguru ditu funtsak. Zenbateko hori Estatuko portuetako agintaritzek emango dute, datozen lau urteotan haien cash flowaren % 1eko ekarpena eginda. Hala ere, Estatuko Portuen Erakundeak kudeatuko du funtsa.
- Funtsa egituratzeko, pasa den martxoan enpresa parte-hartzaileentzako laguntza teknikoko zerbitzua esleitu zitzaion KPMG-Insomnia aldi baterako enpresa-elkarteari. Horrela, elkarteak 12 bulego eskainiko dizkie proiektuak aurkeztu nahi dituzten parte-hartzaileei. Bulego horiek portuak dauden lurraldeetan egongo dira.
- Aukeratutako enpresa edo proiektu bakoitzak funtseko zenbateko bat jasoko du, enpresa- edo proiektu-motaren arabera: 15.000 euro hasierako fasean dauden edo sortzen ari diren ideia edo startup-etarako; gutxienez 50.000 euro eta gehienez 1.000.000 euro, garapen-fasean dauden eta proiektu berritzaile bat merkaturatu aurreko fasean duten startup edo spinoff-etarako; eta gutxienez 100.000 euro eta gehienez 2.000.000 euro, eskalatze- edo merkaturatze-fasean dauden startup edo spinoff-etarako.
Nori dago zuzenduta?
- Negozio tradizionalaren ildoetako batean alderdi berritzaileren bat duten proiektuak dituzten enpresek —portu-logistikaren sektorekoak— aurkeztu ahal izango dituzte diru-laguntza honetarako proposamenak.
- Martxan dauden startup enpresak, baldin eta haien irtenbide teknologikoak portu-logistikaren sektorean edo, oro har, itsas industrian aplika badaitezke.
- Gure sektorean aplikagarriak diren irtenbideak aurkitzeko ideiak eta proiektuak dituzten enpresa ekintzaile eta startup berriak.