Berriak
Zabalguneko bi kairen zolatze-lana esleitu du Bilboko Portuko Agintaritzak
AZ-2 eta AZ-3 kaien —Zierbenako kai-muturrari itsatsiak— zolatze-lanak 5,8 milioi euroan esleitu ditu Bilboko Portuko Agintaritzak.
SATO-ri esleitu dio Bilboko Portuko Agintaritzak gurutzaontzien terminal berriaren eraikuntza
Sociedad Anónima Trabajos y Obrasi (SATO) esleitu dio Bilboko Portuko Agintaritzak Getxoko gurutzaontzi-terminal berri baten eraikuntza.
Israelerako bidean da, Bilboko portutik abiatuta, kateak eta xurgatze-aingurak daramatzan gabarra bat
Vicinay Cadenas enpresak egindako kateak eta tamaina handiko zortzi xurgatze-aingura, Navacel enpresak eginak, bidali dituzte Bilboko portutik Israelen eraikitzen ari diren itsasoko gas-plataforma batera.
Itsas Museoak zetazeoei buruzko erakusketa bat antolatu du
“Itsasoko soinuak. Baleen kantua” izenburupean, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak zetazeoen munduari buruzko erakusketa bat antolatu du.
“Portuko urak, bizitza babesleku” erakusketa egongo da ikusgai Zierbenan
“Portuko urak, bizitza babesleku” erakusketa egongo da ikusgai Zierbenako turismo-bulegoan, uztailaren 16ra arte. Nakusarbe elkarteak antolatu du erakusketa, Bilboko Portuko Agintaritzaren babesarekin eta Zierbenako Udalaren eta Zierbena Portuaren laguntzarekin.
Bakearen Itsasontziak Bilboko Portuan igaroko du igande-gaua
Ocean Dream gurutzaontzia, Bakearen Itsasontzia izenaz ezagunagoa, Bilboko Portuak Getxon dituen instalazioetan porturatuko da igandean, ekainak 17, 11:00etan, eta astelehenean alde egingo du, hilak 18, 17:00etan.
Itsas hondoak izango ditu ardatz hirugarren Getxo Sea Week-ek
Ekainaren 25etik uztailaren 1era, hirugarren Getxo Sea Week izango da, Getxoko Udalak Bilboko Portuko Agintaritzaren laguntzarekin antolatua.
Navacel-ek zortzi xurgatze-aingura bidaliko ditu Israelera Bilboko portuaren bidez
Construcciones Navales, Celulosas y Siderúrgicas SAk (NAVACEL) zortzi xurgatze-aingura handi kargatzeko lanari ekin dio. Bilboko Portutik Israelgo kostan eraikitzen ari diren offshore gas-plataforma batera eramango dituzte xurgatze-aingurak.
Bilboko Portuak bere azpiegituren eta zerbitzuen berri emango du SILen
Bilboko Portuak zamaketariei eskaintzen dizkien azpiegituren eta zerbitzuen berri emango du Bilboko Portuko Agintaritzak Logistikaren eta Mantentze Lanen Nazioarteko Azokako G742 standean (SIL, Salón Internacional de la Logística y la Manutención), ekainaren 5etik 7ra, Bartzelonan.
Porturako sarbidea