“Portuko urak, bizitza babesleku” erakusketa egongo da ikusgai Zierbenako turismo-bulegoan, uztailaren 16ra arte. Nakusarbe
elkarteak antolatu du erakusketa, Bilboko Portuko Agintaritzaren babesarekin eta Zierbenako Udalaren eta Zierbena Portuaren laguntzarekin.
Azalpen-panelen eta dokumental baten bidez —dokumentalak Zilarrezko Baranda saria jaso zuen 2011ko Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko 35. Zikloan—, Bilboko Portuko eta euskal kostaldeko uren azpian ezkutatuta dagoen bizitza erakusten da, eta agerian uzten da oso garrantzitsua dela itsas ekosistemak orekatuta egotea, funtsezkoa baita planetako bizitzaren garapenerako.