- Bilbaoport
- Articles by: bilbaoport
Entradas
125 urte beteko ditu Portugaleteko Burdinazko Kaiak
Bilbaoport Articles by: bilbaoport Irailaren 12an, 125 urte beteko ditu Portugaleteko Burdinazko Kaiak, burdinazko arkitekturaren eredua, zinez berezia eta ederra baita. Evaristo de Churruca y Brunetek diseinatu zuen kaia, 1887an, eta Portugaleteko zoritxarreko barra deuseztatzean zuen helburu. […]
CMA-CGM konpainiak edukiontziak garraiatzeko linea berri bat jarri du Bilbo eta Le Havre artean
CMA-CGM konpainiak jardun handiagoa izango du Bilbon, edukiontzien feeder zerbitzu bat jarri baitu martxan, Bilbo, Gijon eta Le Havre lotzen dituena.
Bilboko Gordailu Zabalak 8.700 metro koadroko biltegi bat eraikiko du
Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak erabaki du 8.710 metro koadroko eremu bat lagatzea Bilboko Gordailu zabalari, biltegi berri bat eraiki dezan Santurtziko Viktoria Erreginaren kaiko hirugarren lerrokaduran.
Marco Polo II laguntzen deialdi berria
Europako Batzordeak Marco Polo garraio multimodaletarako laguntzen deialdi berri bat egin du, eta 64,6 milioi euroko aurrekontua du. Eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 19a da.
Bilboko Portuak Valentziako azulejuarekin betetako tren bat jasotzen du astero
Apirilaren bukaeratik, MacAndrews konpainiak Castellóko eta Bilboko Portua lotzen dituen asteroko tren-zerbitzu bat jarri du zamaketarientzat. Asteartero, zehazki, Valentziako zeramika-fabriketako azulejuz betetako 35 edukiontzi, batez beste, eramaten dira trenez Castellóko Portutik Bilboko Portura, eta, ondoren, ontziratu egiten dira, helmuga Erresuma Batua izanik.
Bilboko Portuko MIPek 7.000 edukiontzi baino gehiago ikuskatu zituen 2011n
Bilboko Portuko Mugako Ikuskapen Postuak (MIP) elikagaien 7.400 edukiontzi ikuskatu zituen 2011n: % 55 animalia-jatorriko produktuenak izan ziren, eta % 45, landare-jatorriko produktuenak.
Zabalguneko bi kairen zolatze-lana esleitu du Bilboko Portuko Agintaritzak
AZ-2 eta AZ-3 kaien —Zierbenako kai-muturrari itsatsiak— zolatze-lanak 5,8 milioi euroan esleitu ditu Bilboko Portuko Agintaritzak.
SATO-ri esleitu dio Bilboko Portuko Agintaritzak gurutzaontzien terminal berriaren eraikuntza
Sociedad Anónima Trabajos y Obrasi (SATO) esleitu dio Bilboko Portuko Agintaritzak Getxoko gurutzaontzi-terminal berri baten eraikuntza.
Israelerako bidean da, Bilboko portutik abiatuta, kateak eta xurgatze-aingurak daramatzan gabarra bat
Vicinay Cadenas enpresak egindako kateak eta tamaina handiko zortzi xurgatze-aingura, Navacel enpresak eginak, bidali dituzte Bilboko portutik Israelen eraikitzen ari diren itsasoko gas-plataforma batera.