CMA-CGM konpainiak jardun handiagoa izango du Bilbon, edukiontzien feeder zerbitzu bat jarri baitu martxan, Bilbo, Gijon eta Le Havre lotzen dituena. Zerbitzua astean behin izango da, astearteetan irtengo da Bilbotik, eta Pengalia ontziak egingo du —129 metro luze da, eta 698 TEU eramateko edukiera du—.
CMA-CGM konpainiaren helburua da Iberiar penintsularen iparraldean duen presentzia handitzea, konektibitatea hobetzea eta salgaiak garraiatzeko denborak hobetzea —bai esportaziokoak, bai inportaziokoak—.