Berriak
Arabako Merkataritza Ganberak eta Bilboko Portuak V. Transmodal Foroa egingo dute
Bilbaoport Berriak AnteriorBilbotik abiatzen diren gurutzaontziak eta ferrya, ExpovacacionesenSiguienteBilboko Portuko Agintaritzak Gotenborgen aurkeztuko ditu bere azpiegiturak eta Ro-Ro zerbitzuak
Bilbotik abiatzen diren gurutzaontziak eta ferrya, Expovacacionesen
Bilboko portuak eskaintzen dituen gurutzaontzi- eta ferry-bidaiek toki nabarmena izango dute lehiaketan, Bilbao Exhibition Centre-n (BEC), maiatzaren 10etik 13ra.
Amerikarekin egiten da Bilboko Portuko zirkulazioaren % 25
Iaz, Bilboko Portuak 7,8 milioi tonako zirkulazioa izan zuen Amerikarekin, eta, beraz, % 5eko hazkundea izan zen 2010ekoarekin alderatuta.
Bilboko Portuaren zirkulazio osoaren ia % 25 da. Eremuen arabera, Ipar Amerikak zirkulazioaren % 11 du; Hego Amerikak, % 8,5; eta Erdialdeko Amerikak, % 5.
Nakusarbe elkarteak Portuko urak, bizitza babeslesku dokumentala aurkeztu du
Nakusarbe elkarteak Portuko urak, bizitza babesleku dokumentala —Bilboko Portuko Agintaritzak babestua— aurkeztu du Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloan.
Chipolbrok-en Cosmos ontzia, Bilboko portuan.
Bilboko portuan izan da Cosmos Chipolbroken ontzi berrietako bat. Espainiako estatuan eskala egin duen lehenbiziko aldia izan du. Marinter (Grupo Pérez y cía.) du ontzi horrek Espainiako agente orokorra, eta duela gutxi gehitu zitzaien Ekialde Ertaina, India eta Ekialde Urrunerako zerbitzu erregularretan dabiltzan ontziei. Horrenbestez, berretsi egin du ontzi-enpresa txinatar-poloniar horrek Bilbo hautatu duela Iberiar Penintsulan proiektu-kargak egiteko hub-tzat.
Itsas istripu handiei buruzko biltzarra, apirilean, Bilbon
Apirilaren 25, 26 eta 27an egingo da Bilbon Itsas istripu handiei buruzko biltzarra.
Portuko Agintaritzak nabe bat utzi dio Gurutze Gorriari, mediku-postu aurreratu bat gordetzeko
Bilboko Portuko Agintaritzak 1.400 metro koadroko nabe bat utzi dio Bizkaiko Gurutze Gorriari, osasun-laguntza emateko mediku-postu aurreratu bat gordetzeko; biktima asko izan diren gertakarietan, katastrofeetan edo, gertakariaren ezaugarriengatik, osasun-zerbitzuak gainezka dauden kasuetan erabiltzeko da postu hori.
Denboraldiko lehen gurutzaontzia asteazkenean iritsiko da Euskadira
Asteazken honetan, martxoaren 28an, Bilboko portuak Ventura jasoko du, denboraldi honetako gurutzaontzirik handiena eta aurten Euskadira iritsiko den lehena. 289 metro luze da, eta 3.600 bidaiari eraman ditzake 1.200 laguneko eskifaiaz gainera. Itsasontziaren jabea P&O da, Carnival taldekoa, hau da, munduko gurutzaontzi-talde nagusikoa.
Bilbo eta Baltikoa lotzen dituen zerbitzuko ontzien berritzea osatu du Finnlines-ek
Finnlines-ek —Grimaldi taldean dago— Bilboko Portuaren aldeko apustua indartu du Bilbo Ipar itsasoarekin eta Baltikoarekin lotzen duen asteroko zerbitzuan ro-ro ontzi berri bat jarrita.
Porturako sarbidea