Apirilaren 25, 26 eta 27an egingo da Bilbon Itsas istripu handiei buruzko biltzarra. Itsasoko eta portuetako segurtasun-alorreko arduradunen eta profesionalen topagune hau Merkataritza Ontziko Kapitainen Bizkaiko Elkarteak, Bilboko Portuko Agintaritzak eta Nautika eta Itsasontzi Makineriako Goi Eskola Teknikoak antolatua da. Erakunde hauen laguntza du biltzarrak: Eusko Jaurlaritzako Barne Saila eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Euskal Herriko Itsas Foroa, Itsasoko Salbamendua, Osalan eta Remolcadores Ibaizabal.
13
Apirilak
2012