Berriak
Portuko Agintaritzak nabe bat utzi dio Gurutze Gorriari, mediku-postu aurreratu bat gordetzeko
Bilboko Portuko Agintaritzak 1.400 metro koadroko nabe bat utzi dio Bizkaiko Gurutze Gorriari, osasun-laguntza emateko mediku-postu aurreratu bat gordetzeko; biktima asko izan diren gertakarietan, katastrofeetan edo, gertakariaren ezaugarriengatik, osasun-zerbitzuak gainezka dauden kasuetan erabiltzeko da postu hori.
Denboraldiko lehen gurutzaontzia asteazkenean iritsiko da Euskadira
Asteazken honetan, martxoaren 28an, Bilboko portuak Ventura jasoko du, denboraldi honetako gurutzaontzirik handiena eta aurten Euskadira iritsiko den lehena. 289 metro luze da, eta 3.600 bidaiari eraman ditzake 1.200 laguneko eskifaiaz gainera. Itsasontziaren jabea P&O da, Carnival taldekoa, hau da, munduko gurutzaontzi-talde nagusikoa.
Bilbo eta Baltikoa lotzen dituen zerbitzuko ontzien berritzea osatu du Finnlines-ek
Finnlines-ek —Grimaldi taldean dago— Bilboko Portuaren aldeko apustua indartu du Bilbo Ipar itsasoarekin eta Baltikoarekin lotzen duen asteroko zerbitzuan ro-ro ontzi berri bat jarrita.
Bilboko Portuko Agintaritzak bat egin du Eusko Jaurlaritzak Indiara egindako bidaia komertzialarekin
Indiara egindako bidaia komertzialean Eusko Jaurlaritzarekin joan den enpresa-ordezkaritza handiaren parte da Bilboko Portuko Agintaritza. Munduko laugarren ekonomia da India, eta biztanle gehien dituen bigarren herrialdea, 1.200 milioi biztanle baititu. Ordezkaritzak, Patxi López lehendakaria buru duela, Mumbai, Pune, New Delhi eta Bangalore bisitatuko ditu martxoaren 19tik 23ra bitartean.
Bilboko Itsas Portua eremu kardiobabestu bihurtu da
Aintzatespen hori duen Espainiako portu-agintaritza bakarra da, eta Bizkaiko lehenengo enpresetako bat.
Bilboko Portuko Agintaritzak Euskadi sustatuko du munduko gurutzaontzi-azokarik garrantzitsuenean
Beste behin ere, Bilboko Portuko Agintaritzaren ordezkariek modu aktiboan parte hartuko dute Miamiko Seatrade Cruise Shipping Convention azokan; martxoaren 12tik 15era bitartean egingo da munduko gurutzaontzi-azoka nagusia. Bilboko Portuak bere standa izango du, Booth 659an.
Bilboko Portua inoizko edukiontzi-kopuru handienera iritsi da
2011n, Bilboko Portuko zirkulazioaren guztizkoa 31,7 milioi tona izan zen; aurreko ekitaldian baino % 5,7 gutxiago, ontziratu gabeko merkantzia likido eta solidoen murrizketen ondorioz.
Ontziratu gabeko merkantzia likidoak gutxitu egin ziren —zehazki, % 10—, gas naturala murriztearen eta Petronor-ek gutxiago produzitzearen eraginez. Merkantzia solidoak ere % 10 jaitsi ziren, ArcelorMittal aldi baterako ixteak beherakada ekarri baitzuen txatar-inportazioan.
BBC Chartering-ek Bilbo sartu du Euro-Asia Express zerbitzuan
Martxoaren 22tik aurrera, BBC Chartering konpainiaren “BBC Euro-Asia Express Line” hileko zerbitzu berriak Asiako hego-ekialdeko, Ekialde Urruneko eta Europako iparraldeko portuekin lotuko du Bilbo. Zerbitzua, nagusiki, proiektu-kargetarako, heavy-lifterako eta karga arruntetarako da.
Transfennica con-ro zerbitzu berri bat
Transfennica con-ro zerbitzu berri bat ematen hasi zen da otsailaren 24an. Astean behin egingo du Bilboko eta Tilburyko portuen arteko bidea zuzenean; ostiral-arratsaldean Bilbotik atera, eta igandean iritsiko da Britainia Handiko portu horretara. Handik, zerbitzua ematen duen ontziak aurrera jarraituko du Zeebruggerako bidean.