Berriak
Bilboko Portuko Agintaritzak lizitaziora atera du Erdialdeko Kai Muturra eraikitzeko lehen fasea, proiektu estrategiko berriak ezartzeko
Bilboko Portuko Agintaritzak enkantera atera du Kanpoko Abran kai berri bat eraikitzeko obren lehen fasea, 125,03 milioi euroren truke (BEZa aparte). Europako Batzordeak 23,24 milioi euroko diru-laguntza eman du, Connecting Europe Facility (CEF) programari lotuta, “Future Proofing Bilbao – Core Port of The Atlantic Corridor” proposamenaren barruan, proiektu estrategikotzat jotzen baitu.
Bilboko Portuko trafikoa % 5,12 hazi da
2015ean, Bilboko itsas portuko trafikoa 32,5 milioi tonakoa izan da, alegia, % 5,12 hazi da (+ 1,6 milioi tona), tokiko trafikoa eta zuzkidura kontuan hartu gabe). Trafikoa hirugarren urtez jarraian hazi da (2013/2015 tartean % 12,11), ontziratu gabekoen trafikoaren igoeraren ondorioz (+ % 11), bereziki, petrolio gordinaren, gas naturalaren, gasolioaren eta gasolinaren igoeraren ondorioz. Hain zuzen ere, talde horrek metatu zuen galera gehien krisi ekonomikoaren ondorioz 2007-2012 bitartean.
Bilboko Portuko Agintaritza, EMAS ziurtagiria duten enpresak omentzeko Eusko Jaurlaritzak egindako ekitaldian
Euskal Autonomia Erkidegoan EMAS ingurumen-ziurtagiria lortu duten 28 euskal erakunde aintzatetsi ditu Eusko Jaurlaritzak; besteak beste, Bilboko Portuko Agintaritza. Ziurtagiriari esker, Bilbo erreferentziazko portu bihurtzeko eta gizartearekiko arduratsuak diren politikak eta irizpideak borondatez integratzeko bidean aurrera jarraitzen du Portuko Agintaritzak. Hain zuzen ere, 2013-2017rako Bilboko Portuaren Plan Estrategikoan jasota daude politika eta irizpide horiek. Ziurtagiri hori urrats bat gehiago da erakundeak erantzukizun sozialarekiko duen konpromisoaren barruan, eta berebiziko garrantzia duen gai bati erantzutea du helburu: enpresa publikoaren kanpoko erantzukizunek bat etorri behar duten herritarren eskubideekin.
Bilboko Portuak bere abantailen berri emango du aurten ere Fruit Logístican
Bilboko Portuak presentzia nabarmena izango du aurten ere Fruit Logístican. Berlinen egingo da azoka hori, otsailaren 3tik 5era. Europako iparraldera eta Iberiar penintsulara frutak eta barazkiak banatzeko ondoen konektatutako Atlantikoko portu gisa aurkeztuko du bere burua Bilbok. 2015ean, trafiko hori 169.528 tonakoa izan zen. Nabarmentzekoak izan ziren barazki izoztuak eta tipula-, baratxuri-, porru-, patata- eta zitriko-sorta.
Consignaciones Toro y Betolaza SAk garabi mugikor berri bat erosi du
Consignaciones Toro y Betolaza SAk Liebherr LHM 400 garabi mugikor berri bat erosi du Bilboko Portuan duen eragiketa-ahalmena hobetzeko. Produktu siderurgikoen estibatze- eta desestibatze-lanetan eta proiektu-kargetan erabiliko da batez e
Progecok hozte-ekipoak konpontzeko lantegi bat jarri du martxan
Progeco Bilbaok 400 metro karratuko lantegi bat du —hozte-ekipoak konpontzeko lanetan espezializatua— Bilboko Portuaren instalazioetan, eta, hari esker, bezeroek ez dituzte bidaliko egitura-kalte larriak dituzten kontainerrak Europako iparraldeko portuetara. Thermo King, Carrier eta Stracool enpresen banatzaile bakarra da Progeco Bilbon, eta egunean 24 orduetan konponketa-zerbitzua emateko gai den hotz-teknikarien talde bat du.
Bilboko Portuko Agintaritzak gurutzaontzien itsas terminal berriko obrak esleitu ditu
Bilboko Portuko Agintaritzak Giroa SAU – Excavaciones Viuda de Sainz SA ABEEari esleitu dio Bilboko Portuak Getxon duen gurutzaontzien kai berriko itsas estazioaren proiektuko obrak egiteko kontratua. Esleipenaren zenbatekoa 4,6 milioi euro da (BEZa sartu gabe), eta gauzatzeko epea, 11 hilabete.
Beste geldialdi bat egin du Bilbon CNAN Nord Aljeriako konpainiak
Beste geldialdi bat egin du Bilbon CNAN Nord Aljeriako konpainiak, Transcoma Shipping ordezkari zuela, ohiko karga eta edukiontziak Espainiako iparraldetik Aljeriara eta Mediterraneoko beste herrialde batzuetara (hala nola Maroko, Tunisia, Egipto edo Turkia), Europako iparraldera eta Estatu Batuetara garraiatuko dituen konexio erregular bat finkatzeko bidean.
Bilboko Portuko Agintaritza kamioi berri bat eman dio Bizkaiko Foru Aldundiari, bizkaiko suhiltzaileek erabil dezaten
Bilbaoport Berriak AnteriorZilarrezko Bikain ziurtagiria eman dio Euskalitek Bilboko Portuko AgintaritzariSiguienteBeste geldialdi bat egin du Bilbon CNAN Nord Aljeriako konpainiak