- Bilbaoport
- Articles by: bilbaoport
Entradas
“Portuko urak, bizitza babesleku” erakusketa egongo da ikusgai Zierbenan
“Portuko urak, bizitza babesleku” erakusketa egongo da ikusgai Zierbenako turismo-bulegoan, uztailaren 16ra arte. Nakusarbe elkarteak antolatu du erakusketa, Bilboko Portuko Agintaritzaren babesarekin eta Zierbenako Udalaren eta Zierbena Portuaren laguntzarekin.
Bakearen Itsasontziak Bilboko Portuan igaroko du igande-gaua
Ocean Dream gurutzaontzia, Bakearen Itsasontzia izenaz ezagunagoa, Bilboko Portuak Getxon dituen instalazioetan porturatuko da igandean, ekainak 17, 11:00etan, eta astelehenean alde egingo du, hilak 18, 17:00etan.
Itsas hondoak izango ditu ardatz hirugarren Getxo Sea Week-ek
Ekainaren 25etik uztailaren 1era, hirugarren Getxo Sea Week izango da, Getxoko Udalak Bilboko Portuko Agintaritzaren laguntzarekin antolatua.
Navacel-ek zortzi xurgatze-aingura bidaliko ditu Israelera Bilboko portuaren bidez
Construcciones Navales, Celulosas y Siderúrgicas SAk (NAVACEL) zortzi xurgatze-aingura handi kargatzeko lanari ekin dio. Bilboko Portutik Israelgo kostan eraikitzen ari diren offshore gas-plataforma batera eramango dituzte xurgatze-aingurak.
Bilboko Portuak bere azpiegituren eta zerbitzuen berri emango du SILen
Bilboko Portuak zamaketariei eskaintzen dizkien azpiegituren eta zerbitzuen berri emango du Bilboko Portuko Agintaritzak Logistikaren eta Mantentze Lanen Nazioarteko Azokako G742 standean (SIL, Salón Internacional de la Logística y la Manutención), ekainaren 5etik 7ra, Bartzelonan.
Bilboko Gordetegi Zabala, eragile ekonomiko baimendua
Bilboko Gordetegi Zabalaren Partzuergoari Eragile Ekonomiko Baimenduaren (EEB) akreditazioa, babes- eta segurtasun-modalitatekoa, eman dio Zerga Agentziak. Horrenbestez, akreditazio hori lortu duen Espainiako lehenengoetako gordailu zabala dugu Bilbokoa.
Maiatzaren 24an egingo dira Donostiako Itsas Zuzenbideari buruzko XIX. Jardunaldiak
Maiatzaren 24an, Donostiako Itsas Zuzenbideko XIX. Jardunaldiak egingo dira Miramar Jauregian. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak antolatu du ekitaldia, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Enpresako Zuzenbide Sailaren laguntzaz.
Bilboko Portuko Agintaritzak Gotenborgen aurkeztuko ditu bere azpiegiturak eta Ro-Ro zerbitzuak
Bilboko Portuko Agintaritzak stand bat jarriko du Goteborgeko Ro-Ro azokan (azoka maiatzaren 22tik 24ra izango da).
Arabako Merkataritza Ganberak eta Bilboko Portuak V. Transmodal Foroa egingo dute
Bilbaoport Articles by: bilbaoport AnteriorBilbotik abiatzen diren gurutzaontziak eta ferrya, ExpovacacionesenSiguienteBilboko Portuko Agintaritzak Gotenborgen aurkeztuko ditu bere azpiegiturak eta Ro-Ro zerbitzuak