- Bilbaoport
- Articles by: bilbaoport
Entradas
Bilboko Portuko Agintaritzak Arasurreko tren-plataformaren obrak esleitu ditu
Bilboko Portuko Agintaritzak Arasurreko tren-bazterbidea eraikitzeko proiektuaren obrak Construcciones Mariezcurrena SL eta Construcciones y Promociones Coprosa SA enpresek osatutako EBEEari esleitu dizkio, 5.319.584 euroan (BEZa sartu gabe). Obrak egiteko epea 15 hilabetekoa da.
Bilboko Portuko trafikoa % 7,7 hazi da martxoa bitartean
Urtarriletik martxora, 7,26 milioi tona pasatu dira Bilboko Portuko instalazioetatik, iazko denboraldi berean baino % 7,7 gehiago. Igoera hori ontziratu gabeko likidoen ondorioz izan da; bereziki, petrolio gordinaren eta produktu finduen ondorioz
Bilboko Portuak bere eskaintza logistikoa aurkeztuko du Expomin biltzarrean, Txilen
Bilboko Portuko Agintaritzak Expomin azokan parte hartuko du, apirilaren 25etik 29ra bitartean, Txileko Santiagon. Meatzaritzako nazioarteko azoka garrantzitsuenetakoa eta Latinoamerikako garrantzitsuena da Expomin. Azokan, Portuko ordezkariek, SPRIrekin eta Pazifiko ingururantz Breakbulk kargarekin Bilbon lan egiten duten enpresekin lankidetzan, ezagutzera emango dituzte Bilboko Portuak dituen instalazioak eta sektore horrentzat dituen itsas garraioko zerbitzuak; bereziki, pieza handien —esaterako, makinen— garraiorako eta edukiontzi-garraiorako dituzten zerbitzuak.
Tutera plataforma logistiko bat ari da garatzen eta haren bidez korridore bat sortu ahal izango da Nafarroaren eta Bilboko Portuaren artean
17.000 metro karratuko itsas plataforma multimodal bat ari dira garatzen Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hirian, garraioaren lehiakortasuna Nafarroaren eremutik hobetzeko. Hala, enpresa esportatzaileek garraio-korridore lehiakor bat izango dute Nafarroaren eta Bilboko Portuaren artean. Proiektuak gauzatzeko, milioi bat euroko inbertsioa egingo da.
Bihar iritsiko da aurtengo lehen gurutzaontzia Bilboko Portura
P&O Carnival konpainiaren Azura ontziak irekiko du aurten, apirilaren 5ean, Bilboko Portuko gurutzaontzi-denboraldia. 90 metro luze eta 36 metro zabal, 3.600 bidaiari eta tripulazioko 1.560 kide har ditzake. Goizeko 8:00ak aldera iritsiko da, A Coruñatik, eta 18:00ak arte egongo da Getxon. Handik, Frantziako Arroxelako porturantz joango da gero.
ASK chemicals kimika-sektoreko erreferentzia-enpresak bere proiektua aurkeztu du Bilboko Portuan
ASK Chemicals enpresak Bilboko Portuko industrialdean hasi duen proiektua aurkeztu du. Kimika-sektorean nazioarteko erreferentzia da enpresa hori, eta, aurten, 50 urte bete ditu. Bilboko Portuan zentralizatuko du bere produkzioa, Europako hego-mendebaldeko merkatura ateratzeko puntu estrategikoa delako.
Bilboko Portuko Agintaritzak Pancorbon duen TELOFen ustiaketa- eta kudeaketa-eredua aurkeztu du
Ekitaldian, inguruko hainbat karga-bidaltzaile eta Bilboko portu-komunitateko ordezkari ugari izan dira, besteak beste, Pancorboko alkate Carlos Ortiz, Gaztela eta Leongo Juntako Sustapen eta Ingurumeneko sailburu Juan Carlos Suárez-Quiñones, Gaztela eta Leongo gobernu-ordezkari María José Salgueiro, Estatuko Portuen lehendakari José Llorca, Bilboko Portuko Agintaritzako lehendakari Asier Atutxa eta Bilboko Portuko Agintaritzako Eragiketetako, Arlo Komertzialeko eta Logistikako zuzendari Luis Gabiola. Azken horrek azaldu ditu Bilboko Portuarentzat estrategikoa den azpiegitura horren xehetasun guztiak.
Bilboko Portuko Agintaritzak lizitaziora atera du Erdialdeko Kai Muturra eraikitzeko lehen fasea, proiektu estrategiko berriak ezartzeko
Bilboko Portuko Agintaritzak enkantera atera du Kanpoko Abran kai berri bat eraikitzeko obren lehen fasea, 125,03 milioi euroren truke (BEZa aparte). Europako Batzordeak 23,24 milioi euroko diru-laguntza eman du, Connecting Europe Facility (CEF) programari lotuta, “Future Proofing Bilbao – Core Port of The Atlantic Corridor” proposamenaren barruan, proiektu estrategikotzat jotzen baitu.
Bilboko Portuko trafikoa % 5,12 hazi da
2015ean, Bilboko itsas portuko trafikoa 32,5 milioi tonakoa izan da, alegia, % 5,12 hazi da (+ 1,6 milioi tona), tokiko trafikoa eta zuzkidura kontuan hartu gabe). Trafikoa hirugarren urtez jarraian hazi da (2013/2015 tartean % 12,11), ontziratu gabekoen trafikoaren igoeraren ondorioz (+ % 11), bereziki, petrolio gordinaren, gas naturalaren, gasolioaren eta gasolinaren igoeraren ondorioz. Hain zuzen ere, talde horrek metatu zuen galera gehien krisi ekonomikoaren ondorioz 2007-2012 bitartean.