AMARRATZEKO ETA AMARRAK ASKATZEKO ZERBITZUARI APLIKATZEKO GEHIENEKO TARIFAK
Gehieneko tarifak eta aplikatu beharreko arauak
- Portuko Agintaritzak tarifen eta faktura-kontzeptuen gardentasuna kontrolatuko du.
- Enpresa lizentziadunaren eta itsasontziko kapitain, armadore edo kontsignatarioaren artean desadostasunik sortzen bada gehieneko tarifak aplikatzeko orduan, Portuko Agintaritzak hartuko du bere gain bitartekari-funtzioa zer tarifa aplikatu behar den ebazteko.
- Gehieneko tarifak aplikatzekotzat jotzen direnean, zerbitzu-emaile bakoitzaren tarifak apartatu honetan ezarritako gehieneko tarifak baino txikiagoak edo berdinak izango dira beti.
- Tarifak eremuaren eta trafiko-motaren arabera ezartzen dira.
- Errekarguak aplikatzen ahalko dira, erabiltzaileei egotz dakizkiekeen gorabeherengatik. Kontzeptu hauengatik ezar daitezke errekarguak:
- Ontziari egotz dakizkiokeen ezeztapenak, amarratze-zerbitzua eskura jarri aurretik gertatuak. Ontziaren ordezkariak edo kapitainak eskaera-ordua aldatzen badu, eragiketak hasteko finkatutakotik, errekargu hauek sortuko dira:
- Eragiketa ezeztatzen bada, eskatutako orduaren aurreko ordubetean, dagokion tarifaren % 25 fakturatuko da.
- Ordubete baino gehiago falta dela egindako aldaketa edo ezeztapenek ez dute errekargurik izango.
- Amarratze-zerbitzua eskura jarri ondotik gertatuko ezeztapenak, ontziari egotz dakizkiokeenak. Errekargu hauek eragingo dituzte:
- 30 minutu igaro baino lehen ezeztatzen bada, tarifaren % 50.
- 31 eta 60 minutu bitarte igarota ezeztatzen bada, tarifaren % 75.
- 61 minutu baino gehiago igarotakoan ezeztatzen bada, tarifaren % 100.
- Atzerapena, ontziak eragina, zerbitzua ematean (ontziko kapitainaren eskura jarri zenetik):
- 30 minuturainoko atzerapenak ez du errekargurik
- 31 eta 60 minutu bitarteko atzerapenak tarifaren gaineko % 50eko errekargua du
- 61 eta 120 minutu bitarteko atzerapenak tarifaren gaineko % 100eko errekargua du
- Hurrengo orduetan (ordu bakoitzeko) % 50eko errekargu gehigarria, aplikatzekoa den tarifaren gainean.
- Ontziari egotz dakizkiokeen ezeztapenak, amarratze-zerbitzua eskura jarri aurretik gertatuak. Ontziaren ordezkariak edo kapitainak eskaera-ordua aldatzen badu, eragiketak hasteko finkatutakotik, errekargu hauek sortuko dira:
- Murrizketak aplikatzen ahalko dira zerbitzu-emaileei egozten ahal zaizkien gorabeherengatik. Zerbitzu-emailea berandu hasten bada zerbitzua ematen:
- Itxaronaldiko lehen ordua: % 10
- Itxaronaldiko bigarren ordu edo frakzioa: % 20
- Bigarren ordutik aurrera: ordu edo frakzio bakoitzeko % 20, gehienez % 100.
- Preskripzio honen d) atalean ezarritakoaren arabera aplikatu beharreko kostu-aldaketen ondoriozko eguneratzeak atal honetako tarifa guztiei aplikatuko zaizkie.
- Aplikatzeko tarifak adjudikaziodunak kasu bakoitzean eskaintzen dituenak izango dira, eta beti PPP honetan ezarritako gehienekoen berdinak edo txikiagoak.
- Tarifen aplikazioa:
- Buia edo ontzioletan amarratzeko eta amarrak askatzeko zerbitzuei “Kanpoko Portua” tarifa aplikatuko zaie
- Zehaztu gabe dauden kasuetan, Portuko Agintaritzara jo beharko da, eta hark ebatziko du.
- Zerbitzu berezietarako gehieneko tarifak:
- Dokumentu honen I. eranskineko glosarioan ezarritako definizioaren arabera zerbitzu bereziak direnean aplikatuko dira. Ondorio horietarako, 120 minutu joko da ohiko iraupentzat. Tarifa horien zenbatekoak % 50eko errekargua izango du ordu edo frakzio bakoitzeko, aplikatzekoa den tarifaren gainean.
- Portuan atrakatutako ontziei sokak indartzen zaizkien kasuan, ontzi horri aplikatzen zaion tarifaren % 50 kobratuko da ordubetetik beherako maniobretan, eta tarifaren % 100 1 eta 2 ordu bitarteko maniobretan. Bigarren ordutik aurrera, aurreko paragrafoan azaldutako tarifa aplikatuko da.
- Koefiziente murriztaile hauek aplikatuko zaizkie, ontzien tipologiaren arabera, taula hauetan adierazitako zenbatekoei:
- Car Carrier, Ferry eta Gurutzaontzi motakoei oinarrizko tarifaren % 75 fakturatuko zaie.
- Karga-oinarria trailerrak dituzten Trailer Carrier ontziei oinarrizko tarifaren % 75 fakturatuko zaie.
- Gehieneko tarifak:
Amarratzeko eta amarrak askatzeko eta zuzentzeko zerbitzu bakoitzeko gehieneko tarifak:
| G.T ONTZIA | BARRUKO PORTUA | KANPOKO PORTUA |
|---|---|---|
| 0 – 1.750 | 113,57 € | 169,29 € |
| 1.751 – 5.000 | 254,34 € | 381,63 € |
| 5.001 – 10.000 | 685,64 € | 1.032,45 € |
| 10.001 – 15.000 | 836,55 € | 1.257,27 € |
| 15.001 – 20.000 | 1.031,21 € | 1.552,83 € |
| 20.001 – 40.000 | 1.329,77 € | 2.012,17 € |
| 40.001 – 70.000 | 1.846,73 € | 3.063,16 € |
| 70.001 – 100.000 | 2.393,30 € | 3.975,82 € |
| 100.000 – 130.000 | 3.332,32 € | 5.284,15 € |
| 130.000 BAINO GEHIAGO | 3.665,55 € | 5.535,77 € |
Zerbitzua ematen duen enpresak, tarifak gehienekoak direla kontuan hartuta, tarifa-akordioak egin ahal izango ditu, ontzi-konpainiarekin edo haren agente kontsignatarioarekin, ontzi-mota, trafiko edo linea erregular jakin batzuetarako.
Porturako sarbidea