Berriak
Finnlines-ek Bilbo eta Rostock-eko alemaniar portua lotzen ditu
Grimaldi taldeko Finnlines ontzi-enpresak Rostock-eko alemaniar portua sartu du Bilbo eta San Petersburgo lotzen dituen asteroko linea erregularreko inportazio-trafikoan.
Bilboko Portuak bere irtenbide telematikoak aurkeztu ditu e-Maritime konferentzian
Azaroaren amaieran, Bruselan, e-Maritime konferentziako 250 parte-hartzaile baino gehiagoren aurrean aurkeztu zituen Bilboko Portuko Agintaritzak bere zerbitzu telematikoak, negozio-prozesuak sinpletzeko eta errazteko estrategiaren euskarritzat aurkeztu ere.
Europako Foro Atlantikoaren biltzarra, Bilbon, azaroaren 12an
Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da, azaroaren 12an, “Itsas espazioaren kudeaketa eta klima-aldaketaren moteltzea ikuspegi ekosistemakotik” biltzarra.
Bilboko Portua, Marseillako Seatrade Med Cruise Convention azokan
Azaroaren 27tik 29ra, Europako gurutzaontzi-azokarik garrantzitsuenean —Seatrade Med Cruise Convention— izango da Bilboko Portuko Agintaritza. Aurten, Frantzian egingo da azoka, Marseilla hirian. Bere standa (512.a) abiapuntu hartuta, Bilboko Portuak gurutzaontzien joan-etorrirako dauzkan azpiegitura eta zerbitzuak erakutsiko ditu, eta Euskal Herriak gurutzaontzietako bidaiarientzat duen turismo-eskaintza zabalaren berri emango du.
Itsas Ekonomiaren VIII. jardunaldiak egingo dira Baionan eta Biarritzen
Le Marin-ek eta Les Echos-ek, Frantziako Itsas Clusterraren eta Frantziako Itsas Institutuaren laguntzarekin, “Itsasoko eta itsasertzeko ekonomiaren VIII. jardunaldiak antolatu dituzte”. Jardunaldi horiek Baionan eta Biarritzen egingo dira, azaroaren 20an eta 21ean.
Befesa Valorización de Azufre-k azido sulfurikoaren instalazio bat inauguratu du Bilboko portuan
Befesa Valorización de Azufrek instalazio bat inauguratu du Bilboko itsas portuan, sufrea eta desulfurazio-prozesuetako beste hondakin batzuk oinarri hartuta azido sulfurikoa eta oleuma ekoizteko.
Interes Kulturaleko Ondasun izendatu dute Burdinazko kaia
Ministro Kontseiluak Errege Agindu bat onartu du, zeinaren arabera Interes Kulturaleko Ondasun (Monumentu kategoriarekin) izendatzen den Portugaleteko Burdinazko kaia.
Munduko osoko portuetako ordezkarien bilera, Bilbon, berrikuntza telematikoak aztertzeko
Bilboko Portuko Agintaritza izan da anfitrioi Shipping Messages Design Group (SMDG) erakundearen bileran. Irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakundea da SMDG, eta hau du xede: EDIFACT mezuak garatzea, koordinatzea eta sustatzea itsas industriarako…
Eserguik bioetanol-andel berri bat inauguratu du
Esergui petrolio-operadoreak bioetanola biltegiratzeko andel berri bat inauguratu du Bilboko portuan dituen instalazioetan . 600.000 litro dituen andel honi esker, enpresa gai da urteko 1,2 milioi litro bioerregai hornitzeko.
Porturako sarbidea