This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Berriak
Bilboko Portuak bere abantailen berri emango du aurten ere Fruit Logístican
Bilboko Portuak presentzia nabarmena izango du aurten ere Fruit Logístican. Berlinen egingo da azoka hori, otsailaren 3tik 5era. Europako iparraldera eta Iberiar penintsulara frutak eta barazkiak banatzeko ondoen konektatutako Atlantikoko portu gisa aurkeztuko du bere burua Bilbok. 2015ean, trafiko hori 169.528 tonakoa izan zen. Nabarmentzekoak izan ziren barazki izoztuak eta tipula-, baratxuri-, porru-, patata- eta zitriko-sorta.
Consignaciones Toro y Betolaza SAk garabi mugikor berri bat erosi du
Consignaciones Toro y Betolaza SAk Liebherr LHM 400 garabi mugikor berri bat erosi du Bilboko Portuan duen eragiketa-ahalmena hobetzeko. Produktu siderurgikoen estibatze- eta desestibatze-lanetan eta proiektu-kargetan erabiliko da batez e
Progecok hozte-ekipoak konpontzeko lantegi bat jarri du martxan
Progeco Bilbaok 400 metro karratuko lantegi bat du —hozte-ekipoak konpontzeko lanetan espezializatua— Bilboko Portuaren instalazioetan, eta, hari esker, bezeroek ez dituzte bidaliko egitura-kalte larriak dituzten kontainerrak Europako iparraldeko portuetara. Thermo King, Carrier eta Stracool enpresen banatzaile bakarra da Progeco Bilbon, eta egunean 24 orduetan konponketa-zerbitzua emateko gai den hotz-teknikarien talde bat du.
Bilboko Portuko Agintaritzak gurutzaontzien itsas terminal berriko obrak esleitu ditu
Bilboko Portuko Agintaritzak Giroa SAU – Excavaciones Viuda de Sainz SA ABEEari esleitu dio Bilboko Portuak Getxon duen gurutzaontzien kai berriko itsas estazioaren proiektuko obrak egiteko kontratua. Esleipenaren zenbatekoa 4,6 milioi euro da (BEZa sartu gabe), eta gauzatzeko epea, 11 hilabete.
Beste geldialdi bat egin du Bilbon CNAN Nord Aljeriako konpainiak
Beste geldialdi bat egin du Bilbon CNAN Nord Aljeriako konpainiak, Transcoma Shipping ordezkari zuela, ohiko karga eta edukiontziak Espainiako iparraldetik Aljeriara eta Mediterraneoko beste herrialde batzuetara (hala nola Maroko, Tunisia, Egipto edo Turkia), Europako iparraldera eta Estatu Batuetara garraiatuko dituen konexio erregular bat finkatzeko bidean.
Bilboko Portuko Agintaritza kamioi berri bat eman dio Bizkaiko Foru Aldundiari, bizkaiko suhiltzaileek erabil dezaten
Bilbaoport Berriak AnteriorZilarrezko Bikain ziurtagiria eman dio Euskalitek Bilboko Portuko AgintaritzariSiguienteBeste geldialdi bat egin du Bilbon CNAN Nord Aljeriako konpainiak
Zilarrezko Bikain ziurtagiria eman dio Euskalitek Bilboko Portuko Agintaritzari
Bilbaoport Berriak AnteriorBilboko Portuko Agintaritzak Arasurreko tren-plataformaren obrak lizitatu dituSiguienteBilboko Portuko Agintaritza kamioi berri bat eman dio Bizkaiko Foru Aldundiari, bizkaiko suhiltzaileek erabil dezaten
Bilboko Portuko Agintaritzak Arasurreko tren-plataformaren obrak lizitatu ditu
Bilbaoport Berriak AnteriorCLHk petrolio-produktuen terminal berri bat inauguratu du Bilboko PortuanSiguienteZilarrezko Bikain ziurtagiria eman dio Euskalitek Bilboko Portuko Agintaritzari
CLHk petrolio-produktuen terminal berri bat inauguratu du Bilboko Portuan
Bilbaoport Berriak AnteriorBilboko Portua desgaituei hurbiltzen jadun dira BPAko zenbait boluntarioSiguienteBilboko Portuko Agintaritzak Arasurreko tren-plataformaren obrak lizitatu ditu