- ICEXek, Bilboko Portuko Agintaritzak, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak eta UniportBilbaok jardunaldi bat antolatu dute, portuko komunitateko hainbat kideren parte hartzearekin
- Garraio adimendunean, biltegien automatizazioan, prozesuen digitalizazioan eta banaketa jasangarrian soluzio berritzaileak ezartzeak enpresen lehiakortasuna hobetzen du
ICEXek, Bilboko Portuko Agintaritzarekin batera eta UniportBilbao (Bilboko Portuko Kluster Logistiko Multimodala) eta MLC ITSrekin (Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra) lankidetzan, euskal enpresei soluzio teknologiko berritzaileak ezagutarazteko eta haien lehiakortasuna hobetzeko helburua duen jardunaldi bat antolatu du. Jardunaldia Bilboko Portuko Agintaritzaren egoitzan izan da.
Marta Valero ICEXeko Azpiegitura eta Teknologia Industrialeko zuzendariak eta Andima Ormaetxe Bilboko Portuko Agintaritzako Eragiketa, Merkataritza, Logistika eta Estrategiako zuzendariak eman diote jardunaldiari hasiera.
ICEX España, Exportación e Inversiones erakundeak antolatutako Espainiako geografian zeharreko saio ibiltarien seigarren jardunaldia da hau, Madrilen hasi eta Algecirasen, Valentzian, Zaragozan eta Vigon ere izan dena.
Pandemiak eta ondorengo gertaera geopolitikoek eragindako kate logistikoen hausturek balio-kateen mundu mailako berrantolaketa eragin dute, eta beharrezkoa da egoera aztertzea eta konponbideak bilatzea, jardunaldi honetan azaldu den bezala.
Teknologia disruptibo berriak ezagutzeko eta hauek hornikuntza-kateen eraginkortasunean duten zuzeneko eraginarekin lotutako estrategiak eta esperientziak partekatzeko aukera bikaina izan da enpresentzat.
ICEX: entzute aktiboa eta kide estrategikoa
Jarduera hau ICEXek logistikaren eta hornikuntza-katearen sektorearen nazioartekotzea indartzeko estrategiaren barruan dago, eta sektoreko enpresak aktiboki entzutearen emaitza da; izan ere, enpresa hauek nazioartekotze-prozesuan lagun duten kide estrategiko gisa ikusten dute ICEX.
Nazioarteko hub logistikoa da Espainia, Europaren eta Afrikaren arteko zubi gisa duen kokapen geoestrategiko pribilegiatuagatik eta Latinoamerikarekin eta Ipar Amerikarekin dituen loturengatik. Garraio-azpiegitura sare zabala eskaintzen du gainera, 46 portu eta 49 aireporturekin; autobietan Europako liderra da 17.300 kilometrorekin. Hau gutxi balitz, EBk lehentasunezkotzat jotzen dituen Europa Barneko Sareko (TEN-T) garraio intermodaleko bederatzi korridoreetatik bi hartzen ditu: Atlantikoko korridorea eta Mediterraneoa.
Sektore dinamikoa da, soluzio teknologikoen eskaintza gero eta handiagoa duena. Adimen artifiziala eta kolaboratiboa ere aplikazio oso desberdinetan lantzen duten berrikuntzak aurkezten dituzten startup ugari ditu, hala nola intralogistikan (eskaeren eta stockaren kudeaketa), azken miliako hiri-logistikan, portukoan (edukiontziak eta Port Community System), distantzia ertain eta luzeko garraioan (ibilbideen plangintza eta beste batzuk).
Garraio eta logistikaren sektoreak pisu handia eta hazkunde iraunkorra du. Espainiako Garraio eta Logistikaren Behatokiaren atariak argitaratutako zenbakiek hala erakusten dute (2022an, 700.000 pertsona baino gehiago aritu ziren lanean, eta BPGaren %2,7 izan zen).
Lehentasunezko sektorea
Oso dinamikoa izateaz gain, hazteko ahalmen handia duen sektore bat da. Horregatik, ICEXek “Who is Who Logistics & Supply Chain form Spain” gidaren lehen edizioa argiratu du. Sektoreko nazioarteko enpresak ageri dira honetan, ekintzailetzara eta startupetara bideratutako arlo espezifiko batekin gainera.
Saio horietatik harago, ICEXek erreferentziazko nazioarteko hitzorduetan Espainiako pabiloiekin laguntzen dio sektoreari, hala nola Intermodal Sao Paulo, Logismed Casablanca, Transport Logistic Munich, Logitrans Estambul, Jardunaldiak eta networking-jarduerak antolatuz, baita sektore horietarako networking-jarduerak antolatuz ere.