Bilboko Portua Erresuma Batuarekin eta Irlandarekin lotzen duen ontzi-enpresak irabazi du Enoturismo-zerbitzuen kategoriako saria
Brittany Ferries itsas konpainiak sari bat irabazi du Bilbao-Errioxa Ardoaren Hiriburu Handien Munduko Sarearen Bodegas Bilbaínas-en egoitzan egin den Best Of Wine Tourism Sarien galan (Haro, Errioxa).
Bilboko Merkataritza Ganberak, Arabako eta Errioxako Ganberek, Bilboko Udalak eta Errioxa DOCaren Kontseilu Arautzaileak antolatuta, errekonozimendu hauek turismoa eta Araban, Bizkaian eta Errioxan lehen mailako produktuak eta zerbitzuak eskainiz enologia uztartzen dituzten enpresak saritzea dute helburu.
Epaimahaiak Brittany Ferriesi eman dio Enoturismo Zerbitzuen kategoriako saria, Erresuma Batua eta Irlanda Bilbo-Errioxarekin lotzen dituelako, Bilboko Portuan lehorreratzen diren turistei ardogintzaren norakoak eta xarma turistiko, gastronomiko, enologiko, artistiko eta kulturalak ezagutaraztearekin batera. Haien oporretako on line planifikatzailearen bidez informazioa, motibazioa eta Bilbo-Errioxako turismo-esperientzia eta erreserbak eskainiz gainera. Ontzi-enpresak milaka bidaiari hurbiltzen ditu Bilbo eta Portsmouth eta Plymouth (Erresuma Batua) eta Rosslare-ren portuen (Irlanda) arteko zuzeneko konexioekin, garraio eko-arduratsua eskainiz gainera, Green Marine Europe ziurtagiriaren bidez bermatua.
‘Rioja Wine Experience’
Brittany Ferriesek, Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arautzailearekin (DOCa) sinatutako hitzarmen bati esker, oporretarako pakete bat eskaintzen du Bilboko Portua, Erresuma Batua eta Irlanda arteko konpainiaren bi ferry-gurutzaontzietan. Horri esker, turistek lau egunez (malgutasunez eta beren ibilgailuan) Deitura osatzen duten udalerri eta upeltegi enblematikoenetako batzuk ezagutzeko aukera dute.
Helburua da bi herrialdeetan DOCaren eskaintza turistikoa indartzea, eta merkatu horietako kontsumitzaileekin lotura komertzialak sendotzea da, Errioxarentzat funtsezkoak baitira.
Bi irteera Irlandara eta Erresuma Batura
Salamanca ferryak astean bitan lotzen du Bilboko Portua Irlandarekin: ostegunetan, 18:00etan irten eta Rosslareko portura 20:30ean iristen da, eta igandeetan, 11:00etan irten eta asteleheneko 14:30ean iristen da.
Galizia ontziak, berriz, astean bitan lotuko ditu Bilboko Portua eta Portsmouth (Ingalaterra), martxoaren 25etik urriaren amaierara arte: astearteetan eta larunbatetan, 13:00etan irten eta hurrengo eguneko 20:30ean/20:45ean iritsiko da Erresuma Batura.
2024an, Brittany Ferries konpainiako 147 ferryk geldialdia egin zuten Bilboko Portuan, guztira 144.455 bidaiari zeramatzatela.