Urriaren 30ean, ostegunean, Bilboko Portuko logistika eta portu sektoreak Cámarabilbao Enplegu Azokaren hirugarren edizioan parte hartuko du. Bilboko Merkataritza Ganberak antolatutako azoka honen helburua Bizkaiko gazteek beren erakundeetan talentu gaztea sartu nahi duten enpresak ezagutzea da.
Bilboko Portuko Agintaritzak eta UniportBilbaok, Bilboko Portuko kluster logistiko multimodalak, stand bateratu bat izango dute azokan honetan. Bertan jarduera logistikoarekin eta portu-jarduerarekin lotutako sektoreko lanbideak hurbilduko dizkiete 16 eta 30 urte bitarteko gazteei. Portuko komunitatea osatzen duten enpresek ere lan-poltsaren bidez eskaintzen dituzten lan-aukerak erakutsi ahal izango dituzte.
‘Aukera profesionalak Bilboko Portuan. Oraina eta Etorkizuna’ izenburuko saioa egingo da 11:30ean, gateak Bilboko Portuari lotutako profil profesional eskatuenen inguruan orientatzeko helburua duena. Portuko jarduerarekin eta logistikarekin zuzenean lotutakoak, hala nola nabigazioa, garraioa, salgaien zamalanak, segurtasuna eta kudeaketa; baita trantsizio energetikotik, digitalizaziotik, berrikuntzatik eta jasangarritasunetik eratorritako erronkei lotutakoak ere, berariazko prestakuntza eta trebetasun jakin batzuk dituzten profesionalen beharra dutenak.

Bilboko Portua Arku Atlantikoan erreferentziazko hub logistiko multimodal, energetiko eta industriala da. Portuaren inguruko jarduerak 58.000 lanpostu baino gehiago sortzen ditu guztira, Euskadiko BPGaren %8 eta Bizkaikoaren %17a. Ezinbesteko eragilea da portuaren hinterlandeko enpresak nazioartekotzeko.
Ekitaldia Bilboko Merkataritza Ganberaren egoitzan egingo da, 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Parte hartu nahi duten gazteek camarabilbao.com webgunean izena eman dezakete.
Porturako sarbidea