Bilboko Portuko Agintaritzak parte-hartzaileak hautatzeko prozesua ireki du, Bilboko Portura abiapuntu edo helmuga duten salgaien errepideko garraioa hobetzeko azpiegitura teknologikoa garatzeko proiektu pilotuaren bigarren deialdian.
Proiektu berritzaile honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du, Portuaren ohiko erabiltzaile diren ibilgailu astunen garraiolariei zuzenduta dago, eta haren helburua da Bizkaiko errepideetan garraio adimendunagoa, seguruagoa eta eraginkorragoa lortzea, eta, aldi berean, jasangarritasun-estandarrak igotzea. Bizkaia Connected Corridor (BCC) ekimen publiko-pribatuaren barruan dago, enpresek mugikortasun autonomoko, konektatuko eta kooperatiboko (CCAM) teknologia aitzindariak eta azpiegitura adimendunak probatzeko.
2024an, 680.000 salgai-kamioi inguru sartu ziren Portuan, eta, proiektu horrekin, BCCri lotutako C-ITS zerbitzuen hedapenaren barruan sartuko dira portuko sarbideak. Hala, foru-errepideen sarearen koordinazioa hobetuko da, portuko garraiolariek erabiltzen dituzten eta e-puertobilbao merkataritza elektronikoko plataformak ematen dituen bide-informazioko zerbitzuen bilakaera teknologikoari esker, komunikazioak optimizatzeko eta itsas eta portu-inguruko enpresen arteko interakzioa errazteko.
Bilboko Portuaren plataforma elektronikoa erreferente gisa finkatu da Europako portuen artean, eta, Aldundiarekin lankidetzan egindako proiektu honekin, urrats berriak eman ditu berrikuntza eta automatizazioa sustatzeko, sare ekonomikoaren mesedetan.
Proiektu honen deialdi berria 2025-2026 ekitaldietan garatuko da. Proiektu pilotuan parte hartu nahi duten garraiolariei irekita dago. Honen helburua da Bilboko Portuko garraiolariek erabiltzen dituzten bide-informazioko zerbitzuen bilakaera teknologikoa lortzea eta BCCn inplementatzen ari diren C-ITS zerbitzuen estaldura porturako sarbideetara hedatzea, Bilboko Portuaren beraren kudeaketaren eta eragiketen eraginkortasuna hobetzeko.
Eskaerak Bilboko Portuko Agintaritzaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira, 2025eko urriaren 17a baino lehen (egun hori barne).
Porturako sarbidea