Bilboko Portuko Agintaritzaren webgunea, ekonomia-alorreko onena, DEIA 2017 topaketa digitalaren arabera Hedabide digitaletako ekimen onenei Deiak ematen dizkien sarietako bat dugu BPAk jaso berri duena.
Bezeroa da Bilboko Portuko Agintaritzaren webgunearen ardatza, eta gai hauei buruzko informazioa ematen du: itsas lineak, batez ere Short Sea Shipping-ekoak (aitzindaria da Bilboko portua alor horretan), kaiak eta terminalak, tasak eta tarifak, eta intermodalitatea (tren-konexioak).
Azkar kargatzen da, hiru hizkuntzatan eskaintzen du informazio eguneratua (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez), eta 165 herrialdetako bisitariak izan ditu dagoeneko.
Bereziki aipatzekoa da portuan dauden ontziei buruzko informazioa, hamabost minutuan behin berritzen baita, edo itsasoko lineen bilatzailea, non konpainia, portu, agente, herrialde eta merkantziaka egin baitaiteke bilaketa.
Merkantzia- zein bidaiari-trafikoan Bilboko portuak lehiakideekiko dituen abantailak ere erakusten ditu webguneak,
eta erantzukizun sozial korporatiboari buruzko atal berezi bat ere badu. Plataforma telematiko bat ere badu —e-puertobilbao—, merkantzia kargatzeko edo deskargatzeko izapideak elektronikoki egin ditzan bezeroak. Gurutzaontziei eta haientzako terminal berriei buruzko atal bereziak, berriz, ontzi horien ezaugarriak, sarrerak eta atrakatzeak ditu hizpide.
Responsive motakoa da webgunea; hau da, era guztietako gailu, tableta eta mugikorretara egokitzen da.