- 1890 eta 1895 artean argitaratutako fototipiek Bizkaiko azpiegiturak erakusten dituzte, hala nola fabrikak, meategiak eta portuko jarduera.
- Hauser eta Menet etxea Espainiako fototipia-inprentarik onena izan zen. José Antonio Soto bildumagileari esker iritsi zaizkigu gaur egun arte jasotako irudiak.
- Egutegia Itsasmuseumen eskura daiteke eta museoaren kanpoaldean erakusketa bat dago urtarrilaren 23ra arte ikusgai.
Aurten ere, Bilboko Portuko Agintaritzak, inguruko argazki-ondarea berreskuratzeko eta zabaltzeko konpromisoari eutsiz, Bizkaiko irudi historikoekin ilustratu du bere egutegia.
2026ko egutegirako Hauser y Menet argitaletxeak 1890 eta 1895 artean argitaratutako zenbait fototipia aukeratu dira, digitalki koloreztatuak, Jose Antonio Sotoren ahalegin bildumagileari esker gaur egun arte iritsi direnak.
Aukeratutako irudiek Bilbo, Erandio, Galdames, Getxo, Lutxana, Portugalete eta Santurtziko eremuak erakusten dituzte. Hiri-paisaia harrapatzeaz gain, egileek garai hartako azpiegitura handiei erreparatu zieten, hala nola fabrikei, meategiei eta portuko jarduera etengabeari, eta inguruko industria-garapena erakutsi zuten.
Editorial Hauser y Menet
Hauser y Menet etxea, Madrilen 1890. urtean sortua, Espainiako fototipia inprimategi hoberentzat jotzen zen. Perfekzio handia lortu zuen, laminak eta postalak oso garbi argitaratuz.
Fototipia beirazko euskarri baten gainean tindatutako gelatinazko erliebez osatutako klixe bat erreproduzitzeko prozedura da, ondoren paper gainean presio bidez inprimatzen dena.
Argitaletxearen izena Adolfo Menet Kursteiner eta Oscar Hauser Müller argazkilari suitzarrengandik dator, 1890ean Madrilera iritsi zirenak Argazkilari Elkarte Artistikoarekin kolaboratzeko eta argitaletxe propioa sortu zutenak.
Argitaletxeak jabe bat baino gehiago izan zituen urteetan zehar, baina beti izen bera mantendu zuen eta ia laurogeita hamar urtez eutsi zion bere jardunari.
Egutegiaren parte diren irudiak formatu handian ikusi ahal izango dira Itsasmuseumeko zabalgunean abenduaren 5etik urtarrilaren 23ra bitartean. Egutegia Museoko sarrerarekin batera erosi ahal izango da.
Porturako sarbidea